OEH - Bilaketa

2946 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 banda.
sense-1
Banda, grupo; bando. v. 1 bando.
Lejionea zen jendarmesezko banda bat, ordinarioki hamar milla oinezkoren eta borz ehun zamarizkoren kontukorik.Decl ã 4v. Bestiaren bandakoén punizionea. Lç Apoc 14, tít. Iudas bada harturik soldadozko banda bat, eta Sakrifikadore prinzipaletarik eta Phariseuetarik ofizierak. Lç Io 18, 3. Orduan gobernadorearen jendarmesék eramanik Iesus pretoriora, bil zezaten haren aitzinera banda guzia. "Toute la bande". Lç Mt 27, 27 (He banda, Dv andana guzia, Ip lagunak oro, Ol gudatalde osoa, HeH y Leon lagun guziak, IBk gudari-talde osoa). --Zer da deabruaru errenunziatzea? --Hura da agerian eta solemneki deklaratzea deabruaren banda uzten eta abandonatzen dugula. CatLav 218 (V 110). Hori da hori dolorea! / Banda hortako presunak / Ezagutuak izaitea / Diren bezain hobendunak. Monho 40. Izaten bada haien bandako laguna edo lagunak, izanen dire barkatuak beren delitoetarik. FrantzesB I 92s. Banda bat da Gamboa / Ots egiñikoa, / Oñez deitzen dabena / Beste aldekoa. AB AmaE 353. Orok bat eginez lasterrago garraitzeko Frantzia errekalat deramaten framazon tzar horien banda higuingarria! HU Aurp 56. Herri batean bozak ziren, eta bi banda, bat bertzearen kontra, ta batek neri eman-arazi bertsoak. Mattin 90.
azpiadiera-1.1
Bandada de animales.
Goisetan orregaitik / Ugari xoria, / Bertara pillatzen da / Ain banda andia, / Lora oni egiñaz / Ongi etorria. AB AmaE 181. Mazopak ere txikiyak janaz / bokoia añako aliak, / banda osua tragatzen dute, / izugarrizko jaliak. Tx B II 97. Goizean, jaikitzen giñanean, lenengo diana, eper-kantua. Dozena-erdi bat banda kantari. And AUzta 55. Uso-banda txuri bat jetxi goitik. JAzpiroz 98.
azpiadiera-1.2
(V-gip) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. .
Banda de música. " Plazentziako bandia zelebria ei zan " Elexp Berg. .
[Zortziko] ark du izengaitzat "¡Viva Euskal-erria!" eta da banda txikirako, eta onek du "Martindoseneko baserritarrari" eta da orkestarako. Otag EE 1883b, 238. Eres-jotzalle-talde batentzat, banda batentzat, sinfonia ederrena egiten duanari. EEs 1912, 149. Tolosako banda-zuzendaritzara Montilla zeritzan andaluzitar bat etorri zan. LzM EEs 1912, 118. Sari nausija atarako dau neure erri koskor Mañari, atxen artian galduta lez dagon baserri txikiko musika-bandeak eta orfeoiak. Kk Ab II 125. Txistularietan Bergarakua / bandarik onena. MendaroTx 448. Musika-bandak klarinetetan eta atabaletan pasodoble ikaragarri bat jotzen zuen bitartean. Arti Ipuin 57. Bandarik zelebriena izan da nola ez ekarri, orixe bai; Eibarko erria, jaietan, ez dago Plaentxiako musikako banda barik pasatzeko, ez orixe. SM Zirik 20. Kaputxino arek eukan bizkortasunak, arrituta laga eban Eibarko jentia; berak berba ta berak bandia dirijidu. Ib. 104. Nere aitak yotzen zun pieza bat [...], baita ere bandan yotzen genitunak. Auspoa 77-78, 31. Musika bandako zuzendari zan Izetagana. Etxabu Kontu 13. Jakin genduan Eldun musika-banda zala. JAzpiroz 144. Pentsatu genduan Eldura joatea banda ikustera. Ib. 144. Iñoiz musika-banda izan da / soiñu bera jo diguna. Insausti 109.
azpisarrera-1
BANDAN.
Urtallen amairuen / Kasillako landan / Ainbeste milla gizon / Egon giñan bandan (juntos) (V-arr). AEF 1924, 129.
banda
<< banatu 0 / 0 banitate >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper