Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2957 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bereziki.
tradizioa
tradizioa
Tr. Bereziki (en textos suletinos berheziki ) es con mucho la forma más usual; berezki se documenta en Mendiburu, TB y J. I. Arana; berexki en Lizarraga de Elcano, berexiki en CatLan, berhexiki en una canción recogida por Chaho; las formas con -eiz- se encuentran en CatLan (berheiziki ), Lizardi (alternando con bereziki ), Orixe y Berrondo. En DFrec hay 214 (45 septentrionales) ejs. de bereziki .
sense-1
1. (G, L, AN, BN ap. A; SP, Urt I 42, Ht VocGr 398 y 409, Lar, Lecl, Hb, Dv, H; berheziki BN, S ap. A; VocBN , Gèze), berexiki (Darric ap. DRA .), berexki, berezki (H), bereiziki, bereizki, behexuki (Lander ap. DRA .), behexiki.
Especialmente, particularmente; sobre todo. "Particulièrement" SP y Ht VocGr 398. "Abscisse, [...] segurki, beréziki " Urt I 42. "Principalement" Ht VocGr 409. "(En) especial" Lar. "En particulier" Lecl. "Particulièrement, notamment" VocBN . "Principalement, surtout" Gèze. "Particulièrement, notamment, spécialement, principalement" Dv. "Spécialement, notamment, surtout" H. "Particularmente, especialmente" A. v. beregainki, BATEZ ERE.
tradizioa
Tr. Documentado en autores septentrionales desde Leiçarraga. Hasta el s. XX, al Sur se encuentra sólo en Larramendi, Mendiburu, Ubillos e Iztueta, además de en Lizarraga de Elcano; en el s. XX, su uso aumenta notablemente entre los meridionales.

Zergatik bereziki desperiuru publikoéz minzo da? Ins D 7v. Baina hemen bereziki eta spezialki minzo da Iainkoak salbatzeko elejitu duen konpainiáz. Ib. C 7v. Baiña bereziki esker derautzut zeren egungo egun hunetan zeure eskutik eduki bai nauzu. Mat 311. Bereziki ni nazaitzu / zordun, zeren zuretan, / dakidana ikhasi baitut / eskola sainduetan. EZ Noel 176. Adora bihotzez Iainkoa, eman eskerrak ordurainoko fabore guziez, bereziki egun edo gau hartakoez. Hm 234. Bereziki laudatzen dut / Zure Maiestatea. Ib. 42. Ordea batasun hura ezta bereziki aditzen gorputzaz, baina bai bihotzaz, afekzioneaz eta amudioaz. SP Phil 394. Bereziki atherako ditutzunean hitz sakratu hauk. Ib. 547. Haren grazien berretasuna bereziki errezibitzeagatik. Arg DevB 244. Zure etxe sakratua / Aski dugu lekhuko, / Bereziki hautatua, / Grazian emateko. Ib. 207. Eri eta penatan direnak, berheziki lekü hotakoak, soltha ditian. FPrS 19. Eztire solamente bertze / Gizonen bezalakoak, / Bañan dire bereziki, / Jesus, zure odolekoak. 67. Zeren birjinak bizi izan / Baitziren zure ondoan, / Bereziki dute ohore / Zeruko palazioan. Ib. 196. Zergatik diozü Jinkoak egün haur berheziki haitatü diala? Bp II 8. Egiaz Birjina sainta haurzarotik berheziki Jinkoari ohereskatü izan zaiola, eta bethi hazi haren hegalpetan. Ib. 110.
( s. XVIII.) Hala egin izatu dute hautarik hainitzek, eta bereziki Carlo Magno gure Enperadore handi hark. ES 177. Erromarrek bereziki estimu handia egiten zuten bere hitzkuntzaz. Ib. 165. Etzazula halaber iduk zure burua berthute handitakotzat eta Jainkoaz bereziki maitatutzat. Ch III 25, 3. Zu kausitzen zarela munduko lekhu guzietan, eta bereziki orai hemen zarela. CatLav 8. (V 13) Sofrituko tu senti ahal daitezken tormenta suerte guziak, eta bereziki behinere gelditu gabe bethi erretzen egoitea. Ib. 72 (V 44). Apóstol, ainbat da nola bialdua, egorria, mandataria; baña bereziki ala deitzen dira amabi Apostoluak. Lar. Xede hau badugula egiten ditugun obretan, bereziki bihotzeko mobimendu eta akzione berehalakoetan. He Gudu 70. Haiñitzak (eta bereziki emakumeak), bertutean fiñkatuak eta ahituak direla imayinatzen dire. Ib. 30. Bi gaiza berheziki hun dira, hunialat ützül erazitzeko. Mst I 25, 4. Bai, agitz andiak izandu ziran Jesusen Amak izandu zituen atseginzak, berezki Jesusen jaitzan. Mb IArg I 169. Lehia zaitezte erraterat haren dizipuluei, bereziki Piarresi, Salbatzaillea hek baino lehen izanen dela Galilean. Lg II 286. Egiazko handitasuna datzala bereziki, humiltasun giristinozkoan. Mih 32. Ethorri da bereziki pobrei bere Ebanyelioaren ezagutarazterat. Ib. 78. Manatzen daukü berheiziki etskümikü deklaratiak izan direnen konpañaren ebitatzia. CatLan 106. Zer zor deete bere haurrer Ait-Amek berexiki? Ib. 91. Birjina Seindiaren berthütetarik zoin behar tügü bereziki imitatü? Ib. 76. Ezpeitzien orok bihotz bat eta arima bat baizi, eta hori beita berheziki . Andre Dona-Mariaren Konfrarien ezarteko deseiña. Mercy 19. Eta azkenik eskatzen diogu, . begira gaitzala gaitz guzitik, bereziki, gaiztoa deritzan, demoniaren eraso-aldietatik. Ub 162. Denbora guzietan / Eta bereziki / Hiltzeko orenetan. Monho 90.

( s. XIX.) Eméngo néke-pénak ta naigábeak, beréxki gorputzarén gaitzak etzaizkigu idúri ón. LE Ong 94v. Onéki etorrizaigu ón guzía, beréxki bekatarieri. Ib. 108r. Jainkoa ganik ardiets dietzagutzu behar ditugun on guziak, eta bereziki arimari ta salbamenduari ukitzen zaizkonak. Dh 86. Guziak haren kontra sumindura handitan agertzen dire. Bereziki aingeru begiralea. Ib. 138. Arima iusto heien penak labur ditzakegu, bai eta akaba ere othoitzez, barurez, limosnez, induljentziez eta bereziki Mezako Sakrifizio Sainduaz. CatLuz 30. Ardürenik erorten girenetan berheziki baratzen girelarik. UskLiB 21. Aplikatzea bereziki bere pasione nausiaren gudukatzera. MarIl 19s. Felizitatzen zütüt, kunpaña nublia, / Eta zü berheziki, Madama Jülia. Etch 566. Gertakari au zearo ta luzeago paper anitzetan izkribaturik zabaldua arkitzen da, eta berezeki [sic] Utrech-ko gazeta maiatzeko illaren amaseigarren egunean. Izt C 465. Hau da bereziki Frantziako gaitza: / Banitate ergela da gure primeza. Gy 124. Mintzo zira ederki, / Bai eta ere oneski; / Bena nahi nuke jakin / Zureganik berhexiki / Noiz izan nizan zuretzat / Izar edo eguzki. In Chaho Biarritz II 190. Ez dire hoberenak oroz maitatuak, / Bereziki lotzean gaxtagin eskuak. Hb Esk 191. Izerditan denean aberea estali behar da, bereziki heia hotza balin bada. Dv Dial 75 (It batezere, Ur batez-bere). Bihotz guzia ixurtzen du erien bihotzetarat, khotsudunen bihotzetarat bereziki. Laph 121. Lekhü orotan Othoitziak egiten ahal dira; bena Othoitzeko lekhia da berheziki Eliza. CatS 65. Kondairatxoa bi denboralditan erdibitzen da berezki. Aran Loyola 7 (ap. DRA). Harren meneko jarri ziren fraidei ere gomendatzen ziozkaten bereziki bi berthute horiek. Jnn SBi 62. Jinkoak emaiten zeitzen gizon saintü haier argi eta photere handiak, berheziki geroaren jakitia. Ip Hil 144. Hekientzat bereziki eginak dire neurthitz hok. Arb Igand 145. Ez dugu nehor bereziki begietan. HU Zez 28.

( s. XX.) Nehor den bati ongi-etorriaren egiteko jauntzia, Lapurdiko eskualduner laket zeiena bereziki, zuten hartua gure gazteek. JE Bur 183. Uskaldüna berainez alagera da, jitez zalhü eta botz huneko, Ziberotarra behexiki. Eskual 7-3-1913 (ap. DRA). Obra berrietan Alemanek arta handia erakutsi dute bereziki gara handien egiteari buruz. StPierre 26. Baña Ikurtzazkunari [= 'Semántica'] bereziki dagokiona da itzen ereduak aztertu, azaldu ta txukuntzea. Ol EEs 1919, 2. Eta zer eginkizun du bereziki emazteak senarrarekiko? KIkG 54. Zoin herrebeski ari diren zuen haurretarik zonbeit, bereziki neskatxa batzu. Barb Sup VII. Eri-handien galbideak zeintzu ote diren jakitea, eta bereziki, eri bakoitxaren ezagutza, noraraño ilundu den ikusteko. FIr 183. Be-Nafarroan, bereziki Garazin, biziki aipatuak dira ene herrikoak, Luzaidekoak. Zub 115. Gaur, Poz-emolliaren Etorkunde-eguna / Muxikan bereziki ospatzen doguna. Enb 210. Bazkunaren azitzeari uzteka [...] dirutza-arpideak yasotzeari ekingo genioke bereizki. Ldi IL 117. Yainkoaren etxeko . umeak, Yuduak dira; Yainkoa zan bereziki oien aita. Ir YKBiz 229. Erri artara dute bereizki joera, / an aurkitzen baitute iñon ainbat txera. Or Eus 12. Agindu au betetzen ote dan ikustea, Burnibide Zaindaritz Ikuslaritz Batzordearen gain izango da bereziki. "Quedan especialmente encargados" . EAEg21-11-1936, 354. Zer behako argituak, herriaren omenaz mintzatu zenean, eta bereziki auzoen bekaizgoaz. Lf Murtuts 12. Badirudi Jaungoikoak bereziki begiratzen diola artzaiari. Munita 127. Clarak --lenengo koplak dion bezela-- "argia" esan nai du. Eta koplak ere alaxe dira: argiak, bereziki argiak. Lek SClar 130. Europar kultura hortaz jabetzea on da, bereziki Beltzen eta Orien abertzaletasun borrokariak jotzen duenean. Mde Pr 42. Arras ongi har lezakela Larrungo maldetan, bereziki eta bereziki Japoniako motak. Zerb Azk 41. Saindu guzien egunkari, aspaldiko urtetan bezala, meza bat emana izan da Eskualdunentzat behexuki. Herr 5-11-1956 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Nor ote da Zoriak orren bereziki ornitzen duen gazte ura? Txill Let 38. Erromeria ori ain zuzen, guztiena baiñan bereziki, itsastarren artekoa oi dalako. Erkiag Arran 66. Kenka bat txarra pasatu behar ukan zuen bereziki, alabañobat biziki eri egon zaiolarik. JEtchep 53. Ez ginuen holakorik merezi, horren ganik bereziki. Larz Senper 116. Auteman betza irakurleak 4, 5, 8garren ahapaldiak, bereiziki mintxoak. Or in Gazt MusIx 50. Ez dezazke [Nafarrak] haz bere seme guziak, bereziki arrotzek beren meneko hartuz geroz. Ardoy SFran 283. Hori erakuts-azu bereziki Eskual-Herriko burhaso eta gazteeri. Ib. 359. Dena dela, artzainentzat bereziki eman izan zen egun hortako meza. Xa Odol 233. Agur handienak zier / gütara jin ikhusliarer, / Eta berheziki esker / Santa Graziko oroer. Casve SGrazi 20. Bereiziki aipatzen du mandazaia, oso ezaguna omen zuan-ta. Berron Kijote 176. Urtean egun bat bada, bereziki bera onratzeko jarria dagoana. BAyerbe 113. Zilegi izan bekit [...] erabateko zenbait gauza esatea azentuaz eta bereziki euskal azentuaz. MEIG VI 98.

v. tbn. Brtc 61. JesBih 449. Jaur 166. Elzb PAd 71. Zby RIEV 1908, 87. Lap 30 (V 17). CatJauf 68. Etcham 216. TAg Uzt 225. Vill Jaink 156. Onaind in Gazt MusIx 148. MAtx Gazt 78. Etxabu Kontu 151. Larre ArtzainE 169. Insausti 208.
azpiadiera-1.1
Concretamente.
Ziñelarik Italia / herri famatukoa, / eta bereziki Asisa / deitzen den hirikoa. EZ Noel 171.
sense-2
2. (Lar, A DBols), berezki (Lar, Hb, H).
Por separado. "Partidamente" Lar. "Departidamente, distintamente, banaro, berezki " Ib. "À part, en particulier" H. "Separadamente" A DBols. v. berex.
tradizioa
Tr. Frecuente sobre todo en textos septentrionales de los ss. XVI-XVII, se encuentran sin embargo algunos ejs. más modernos; en el s. XX, aparece tbn. en algunos textos meridionales.

Eta konjit emanik populuari, igan zedin mendira bereziki, othoitz egin lezanzát. "À son privé" . Mt 14, 23 (He bera bakharrik, TB, Dv, Ur, Echn, SalabBN, Samper, Or, Ker, IBk bak(h)arrik, Ip, Hual bera, Ol berezian, Leon ber-bera, IBe bakardadean). Hobeki adi ditezenzat, gaitezen bataz eta berzeaz bereziki minza. "De chacun à part" . Ins F 2r. Dotrina eta Dotrinaren deklarazinoa ez elkharrekin, baiña beregainki eta bereziki bi partetan ibeni behar zirela. Mat XXVI. Non gertha dadin enetzat eme iuiamendua / Bereziki eman behar darotazun iustua. EZ Man I 60. Hain xehero, bat banaka, beregainki eta bereziki daki Iainkoak gauza guztien berri, non gure buruko illeak ere kontatuak baitadutza. Ax 111 (V 74). Eta nola guri bereziki egiten zaizkigun ontasunek atzartzenago baigaituzte, guziei oro bat egiten zaiztenek baino. SP Phil 204. Deitzen dütügü berheziki Jinkoatan diren Hirur Personak. Bp II 62. Gauza guztiak xehero, bat-banazka, beregainki eta bereziki aditzera emaiten tuelarikan. ES 192. O grazia eziñ esplikatuzkoa, fabore berezia, amudio neurri gabekoa Jainkoak gizonari bereziki markatzen dioena! Ch IV 13, 3. Zihauren berheziki deüs ükheitetik bilaiz ahal zitian. Mst III 37, 3. Nuiz beste ororeki nahasteka, nuiz nihauri berheziki egin deitzadazün huntarzünak. Ib. 22,1. Bere diszipuluak ethorri zaizkon berezki. TB Mt 24, 3 (Lç apart, HeH bakhartasunean, Ip berberak, Ol berezian, IBk bakarka). Hala-nola kurutzearen gainean Jesu-Kristoren odola haren gorphutzetik izan baitzen . berezia, berdin Mezan ere bereziki kontsekratzen da odola eta bereziki gorphutza. Arb Igand 99. Lenbizi bereziki edo banatua agertuaz. Garit Usand 26. Aien artu-emanak Anaidiko liburuan bereziki eramateko. Eguzk RIEV 1927, 434. Puntu hau berriz ukitu beharko dut bereziki eta luzaroago. MEIG VI 50.
sense-3
3. Ex profeso.
Joxebaren istoria jakinda, bereziki joan naiz Altzurain ikustera. Txill Let 146. Aretxen [pakearen] billa joan bereziki, ta eskuratzeko itxurik ez. Basarri 165. Ongi agerian ageri zuan zeiñen argi ta bereiziki eman izan zitzaion Rozinante izena. Berron Kijote 111.
azpisarrera-1
BEREZIKIAGO. Más particularmente, más especialmente.
Orien egiteko ta naikunz guzia dela mutil-neskak (eta jai-igandeetan berezkiago) elkar ekustea. Mb IArg I 61. Konfraristen izenak izkiribatuak izanen dire errexistro batean, hil ondoan, berezikiago, othoitz egin dadin hekientzat. JesBih 465. Deitzen dugu ez xoilki Aita, bainan bai gure Aita, zeren egiazki gizon guzien Aita komuna baita, eta berezikiago girixtino guzien Aita. Jaur 182. Diosesako apezak eta bereziki apez eskualdunak, eta berezikiago orotarik kartsuenak, hoberenak, gaizki erabil arazi nahiz. HU Aurp 121.
azpisarrerakoSense-1.1
Bereziki baino berezikiago lagundu zituen Amalezitak gainerat abiatu zitzaizkoten aldi batez.Zerb IxtS 37.
azpisarrera-2
BEREZIKIEN (berezkien Bera app., BeraLzM). "Especialísimamente, sobre todo" Bera app.
azpisarrera-3
BEREZIKIENIK. Sobre todo.
Bezperak zer dire? Igandetako zeremonia premiatsuenetarik bat. Eta noiz dire berezikienik kantatzen herri guziarentzat? Igandetan. Arb Igand 126.
bereziki
<< berez 0 / 0 bergario >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper