OEH - Bilaketa

2946 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berbera.
tradizioa
Tr. Hallamos la forma berpera en Iztueta y en Antia (cf. berpertan, berpertatik ). La forma berber seguida de demostrativo aparece en Larramendi; cf. además formas declinadas como berberean .
sense-1
1. (L, BN, S, Sal; Lecl, Hb, Gèze, Dv, H) Ref.: A; Lh; Lrq ( ber ); Gte Erd 36 .
(Intens de 1 bera; usado como compl. predicativo). Solo. " Berbera (adj.), seul" Gèze. " Ber-bera ethorri da, il est venu tout seul" Dv. " Aita dut berbera etxean, j'ai mon père tout seul à la maison" Ib. "Tout seul" H, Lh, Lrq. " Ber bera eleketan ari da (BN-lab)" Gte Erd 36. v. 1 bera (4).
Igan zedin mendira bereziki, othoitz egin lezanzát. Eta arrastu zenean ber-bera zen han. Mt 14, 23 (Ip, HeH, Dv, Leon ber-bera; He, TB, Echn, Ur, Samper bak(h)arrik, Hual solo, IBk bakar-bakarrik ). Retira zedin berriz mendira ber-bera. Io 6, 15 (EvS berbera; LE bera bakarrík ). Orduan begiak altxatu eta, ez zuten ikusi nihor Jesus berbera baizen. " Solum Iesum" . He Mt 18, 8. Egun batez, ber bera paseatzen zelarik landa batzutan. AR 189. Egiazki gaiza hau dago haiñ gorderik non Jinkoa beita berbera dakiana. Egiat 196. Bai, bai, ene arimak hegaltaz airian / Laguntu nahi dik hirea bidian. / Bena senharra ber bera da joaiten. Arch Fab 195. Neskatxa hori berbera egon zen. "Seule" . Arch Gram 31. Ükhen dü zerbait andere horrek; berbera bizi da. "Elle vit seule" . Ib. 32. Berbera joan da. "Il est parti seule" . Ib. 33. Hüllantü zeitzon dizipüliak berberak, eta galthatü zeiuen. Ip Mt 24, 3 (Lç apart, HeH bakhartasunean, Ol berezian, IBk bakarka ). Ikusiz haren egitateak, batzuek egin zutena egin balute orok, demisionia eman, ber-bera gelditzen zela ikusiz, beharko zuen berak ere demisionea eman. HU Aurp 129. Eta jendea igorri ondoan, mendirat joan zen ber-bera, othoitzean artzeko. Leon Mt 14, 23 (Lç bereziki, Ip, Hual bera, TB, Dv, Ur, Echn, SalabBN, Samper, Or, Ker, IBk bak(h)arrik, Ol berezian ).
azpiadiera-1.1
(Como sujeto).
Berberak jaten duenak bere oilloa, berberak errekeita beza bere oloa. "Celui qui seul mange sa poule, que seul cueille son avoine, ou son orge" . O Pr 685. Plateau de Vauclerc hartan berak, berberak, hamalau aleman alimale preso hartu zituen. Zerb Gerlan 72.
azpiadiera-1.2
"(BN-baig), andar por sí mismo" A.
Biharamenian Josefen makhila ediren zen berbera hoztürik eta lilitürik. Jnn SBi 61.
azpiadiera-1.2.1
Ber-bera lan oietan arituko ez litzaken langillea. "Su trabajo personal" . EAEg 29-10-1936, 163.
azpiadiera-1.3
Euzkadi zear ber-bera ibilli al izateko baimena. "De libre circulación" . EAEg 9-11-1936, 255.
sense-2
2. (, Hb), berpera (A).
Mismo, propio (lat. ipse). "(Es) parecidísimo a su padre [...] aitaren txit antz andia dau, aita berbera dirudi " . "El mismísimo" A. Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVII. En cuanto a su funcionamiento sintáctico, se dan dos tipos de construcción (cf. 1 bera (2) ): el primer tipo es una unión por aposición, en la que el sintagma nominal y berbera toman ambos los mismos sufijos de determinación o declinación (Jaungoikoak berberak, etc.); lo hallamos en Moguel, Goyhetche, Arrese Beitia, Iturzaeta, D. Agirre, Echeita, Kirikiño (Ab I 85), ArgiDL, Enbeita, Lizardi (IL 168), Anabitarte, Erkiaga (BatB 129) e Ibiñagabeitia (Virgil 57). En el segundo tipo estos sufijos recaen sólo sobre berbera (Jaungoiko berberak, etc.); hemos encontrado ejs. de Pouvreau, Moguel, Añibarro, G. Manterola (Goi 49), Inza (Azalp 152), Otxolua, Etxaide, Basarri, Ibiñagabeitia (Virgil 38), Berrondo (Kijote 82), Ayesta, A. Zinkunegi y Zendoia.
Hala non zure bihotza baitago bera bakharrik Iainko ber beraren presenzian. SP Phil 123. Ea orái beardúzu errezibitu zeure barnerá munduan ta zéruan dén erregálo ta erremediorik obéna, Jesus berbéra, salbazále bakárra. LE Ong 28r. Bihotz pietatetsuak / Eta miserikordiosak / Deitzen ditu dohatsuak / Eta egiazki urusak, / Urrikalmenduen Jaunak, / Egia ber-bera denak. Monho 144. Baña nora igoko ez du ofensa ta injuriak egiten zaionean Jesu-Kristo berberari emanik ostatu pekatuz zikindua? Mg CC 242. Bada Kristok berberak dio errazago ori egingo dala gizon aberats diru zale bat salbatzea baño. Ib. 200. Etorriko zara persigietara Jesu-Kristo ber bera sakrilejio latzak eginda? Mg CO 211. Jesus berbera, Belenen jaio zana, artu dozue zeuroen bularrean. LoraS 63s. Ez Jesusen Irudina, ezpada Jesus berbera. Ib. 79. [Jaungoikua] da egija berbera, orregaitik ezin esan leike dakijan baño beste modutan. Astar II 3. Hostija orretan artuten dala bene benetan, eta egija guztijagaz Jaungoikua berbera. Ib. 235. O Yesus edertasun berbera! EL2 197. Yabeak ber-berak ziotzan pikatu. Gy 142. Has zaite berehala, orai ber-berean loth zaite. Dv LEd 235. Eta ni bainago, ni horren dohatsutasun handiari begira? Bai ni berbera. Ib. 61. Ez naiz iñongo anima, egiaz zure Jenobeba, zure esposa ber bera naiz. Arr GB 103. Aiñ zan tranposoa ze, eban engañauko / Deabrua berbera, etorri ballako. AB AmaE 235. Ez du gaixoak Patxin antz aundirikan... Ama ber bera dator ura guztian. Apaol 111. Izatez hargatik ez arno ez ogi; / Jesus ber-bera da Sakramendu hori. Zby RIEV 1908, 209. Han ber-berean dire, etxearen barnean, ganbaratik hurbil. Arb Igand 77. --Zer esan gura dau "dala amaibagarik ona" esateak? --Dala izatez eta berez ontasuna berbera. Itz Azald 23. Goietan dagon Iaun betikoa Maitetasun utsa da, Edertasuna berbera, zoriontasun guztien Iturria. Ag AL 113. Mendiolako iauna berbera. Ib. 24. Masimak ber-berak egieutsan berba Antselmari. Echta Jos 185. Zuri, eder, galanta: bere aita berbera dirudi. Ag G 69. Seneka berbera euren artian agertu bailitzan. Kk Ab I 27. Onera Asistar Pantzeska deun berbera erduko zala. Belaus Andoni 7. Jesukristok ber-berak erakutsi zigun otoitza esan dezagun. ArgiDL 68. Euzkereari egin daiogun / biar dan lako arrera, / dalako geure zorun guztijen / etorkixuna berbera. Enb 40. Neskatilleak, xalotasun eta apaltasun berbera dan neskatilla orrek, etzattuzala gura esan dagixun bilddur ete-zara, ba? Otx 78. Gure euskera berbera baño lurrera eroriagoa egon da Eringo izkuntza. Ldi IL 168. Apaizak ala Bildots otzana, / eskuan artuz Ostia, / Mezerdikoan Kristo ber-bera / biur dalarik ogia. Or Eus 417. Dauvé jenarala berbera ethorri zitzaukun laudorio handienen egiterat. Zerb Gerlan 78. Bere zurrutarako naiko dirua bildu ezkero, etzuan izaten arek erregearen berberaren gutiziarik. TAg Uzt 255. Nor uste duzue nuela hor?... Murtuts, bai Murtuts ber-bera, bere kokots handiarekin. Lf Murtuts 4. Naiz nere arrebaren alaba izan, naiz Tzeu etxe-zaindari ber-bera baño aide urrenagoak balira ere. Zait Sof 174. Bizimodu ortara makurtu baiño naiago zun milla bider leikidea ta bere emazte berbera erail. Etxde JJ 185. Euskeria gure erriaren anima ber-bera izanik. SM Zirik 41. Zu, gaztetasun ber bera zera, / zu, arnas eta bizia. Basarri 71. Sartzen da berriz gizon prantzesa ikaragarrizko bibote luzearekin bi aldeetara, arabiarra berbera arrituta utzirik. Anab Aprika 23. Obeto esan, etxeko guztiak dagoz arriskupe, Nikanor berbera alaber. Erkiag BatB 142. Ez zure Meri zaharra ezta Menalk ber-bera ere, ez zitezkean bizirik. Ibiñ Virgil 59. Aita berbera dozu seme ori. Etxba Eib. Agertzen dira mandatari bitxi, tirano, itsu, morroin ausart, eta Satan ber-bera, maltzur, trufari eta orotarik ikaragarriena. Lf ( in Casve SGrazi 9 ). Ni sortu ninduen nere aita ber-bera erreko nuke zaldun-antzean balebil. Berron Kijote 76. Errespetatuz Jauna / ta gorpu berbera, / izenkidek naroa / bertsoen aldera. Ayesta 119. Inpernuko ate berberetan sartu giñala irudi zuan. AZink 92s. Aurpegi zorrotza, sudurrez luze, antziñako euskaldunen argazki berbera. Zendoia 228. Ez da hutsik gabe, liburuak berberak aitortzen duenez. MEIG III 47.
sense-3
3. (V-arr-gip; Dv, H) Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 217 .
(El, la, lo) mismo. " Gizon ber-bera da, c'est absolument le même homme" Dv. " Gauza ber-bera erran zion, il lui dit justement la même chose" H (s.v. bera. ). " Neska [...] berberagaz (V-arr)" Gte Erd 217. v. 1 bera (1). Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVIII; lo emplean algo más los autores meridionales. El sintagma nominal al que acompaña suele aparecer en forma indet., aunque en ocasiones lo hace en forma determinada (siempre en caso absoluto), ya sea sust. más artículo (así en Antia, Echeita (Jos 363), F. Irigaray, Lizardi, Barandiaran, Orixe, T. Agirre (Uzt 189), S, Mitxelena (Aranz 157), Irazusta (Bizia 120) o Ataño) o una oración de relativo más artículo (en Moguel, Iturzaeta, D. Agirre, Lizardi, o T. Agirre); veánse además infra ejs. tras demostrativo.
Pauso ber ber oetatik. Lar SermAzc 47. Izpiritu berberean egiñak zaudeztela eta gogo berez elkharrekin trabaillatzen zaretela Ebanjelioaren fedearentzat. He Phil 1, 27 (Lç batetan, TB, Bibl berean, Dv batean, Ol, IBk, IBe batez, IBk bateko ). Laster sarzen dira leneko beren bide galgarri makurrean [...], ta azkenean leneko beren bekatu ber-beretan. Mb IArg 98. Heen gorphütz ber berak heen arimer izanen direla berriz ünitiak eta jüntatiak. CatLan 57. Eleiza luzatzen ta zabaltzen da Munduaren leku guzietaraño, ta guzietan aitortzen du fede ber-bera ta ditu Sakramentu berak. Ub 144s. Esango dio Jesusek bekatu mortalean komulgatzera dijoan edozein kristauri Judasi esan ziona ber bera. Mg CC 246. Ta egin biar genduban zeugaz, zuk gugaz egin gura izan dozun ber bera. Mg PAb 213. Mezan barriztetan da bere Bizitza, Pasiño ta Eriotza berbera. EL1 84. Ezen elkhar ezin jasan dezaketen bi lagun nola jar ditezke mahain berean, nola har dezakete janhari ber-bera. Dh 251. Kalbarijoko mendijan kurutzian Aita betikuari mundu guztijen osasunerako sakrifikadu jakazan gorputz berbera, odol berbera eta erijotzia berbera opa edo ofrezietia. Astar II 205. Abrahanen Senoa da leku bat, zeinetara yoaten zirian Jesu Kristok gu erredimidu baño leenago, graziyan ilten zirianen arimak [...]: eta leku berbera, zeinetara benetan yatzi zan Jesu Kristo. CatLlo 25. Santisimo Sakramentu Altarakoan dagoala Jesu Kristo geure Jauna Jangoiko ta gizon egiyazkoa, Zeruan dagoan berbera. Ib. 92. Laztantzen zaio Erri onen erditik datorren ibai txiki izen berperekoa. Izt C 114. Ez balego infernurik, erraztasun berberagaz egingo zenduke edozein bere pekatu. Ur MarIl 91. Zurezko Yainkoak bethi zaramala / Bere pitantza ber-bera. Gy 313. Odol ber-beretik biak nola garen. Ib. 229. Gipuzkoa, Bizkaia, itsaso aldean, / Hedatzen zaizko, berex, mintzo ber-berean. Hb Esk 78. Lau mila urthetako populu berbera. Ib. 25. Eta aurrik ez izateagatik, gaiztakeria zatar itsusietan erori izan zalako, anaiaren gisa ber-berean il zan. Lard 50. Gauza ber-bera da aziendekin. Dv Lab 240s. Izkuntza biyetan eta liburu batean alkar-ipiñi, gauza ber-berak esan eta kondairaturik. Aran SIgn I. Gurutzeko sakrifizioa berpera dan meza santuan. Ant JesBi 155. Gordeizu modu berberean / O Ama euskaldun gure ontzia. AB AmaE 382. Iberrin ginen hasi / Bizitzen berex gure nausi; / Iberritar berberak hemen / Eskualdun ginen berezi. Zby RIEV 1909, 398. Manatu deraukote haurrak beren herriko mintzaiari jarraikaraz detzazten Erdarari bezala, artha ber-berarekin. Arb Igand 36. Bere Aitarekin eta Izpiritu-Sainduarekin Jainkotasun ber-bera daduka. Ib. 92. Gauza ber-bera erraiten zuen kardinale hil denak. HU Aurp 54. Sakramentu au dala arimearen janaria, ogiak gorputzari egiten deutsana berbera, arimeari egiten deutsana. Itz Azald 157. Eta agintaritasun berberagaz kendu leikez, zerzeridadeak alan eskatuten dabenean. Ib. 91. Badago ele franko erraiten baidra letra berberetaz bi eta irur gisatako. Mdg 134. Neuk euki nebana berbera da. Neuk lenengo ta Birigarroneko Mikallak urrengo, Ja jai! Etxerik etxe erabilteko erosia izango da. Ag Kr 193. Nik badakit nolako bizitza zeraman Gaztelerrian Zabaletako semeak: beste ango adiskidien bizitza berbera. Ag G 121. Bi alderdietako eskolemaileen izendatzea, gazteer tituluen emaiteko ara berberetan egin litake. JE Bur 51. Iruak dira Jaungoiko, baño Jaungoiko ber-bera, ez iru Jaungoiko. Inza Azalp 38. Laxter artu zuen bide ber-bera Zwingliok Suizan eta Kalbinok Jinebran. Ib. 95. Udaberrian, iguzki ona deneko berriz agertu, / Huna nun zaukun xori ber bera ezkaratz berean sartu. Ox 109. Sendalari jakintsunek diote: eriek gaitza berbera izanik, ez dela bi eri berdinik. FIr 188. Asun nire neskamiagaz egin dauan berbera jazo yako zure emaztiagaz be. Otx 150. Ontzi guztijok lur berberagaz eta esku berberak egiñak dira. Ib. 55. Aiei gurea berbera gertatzen: gaelera ori, gure euskeraren antzez, zaar-zaarra dala, ta antziñetik batere landugabea. Ldi IL 168. Bi agindu sail degu abertzaleok. Arana-Goirik aitortzen zitunak berberak. Ib. 156. Erdi-akarrean ari gera --ez al-da parregarri?-- ta guziok iritzi berberako izan. Ib. 92. Ariotarrak osteguna izentatzeko zerabilzkiten itzen ikurpena berbera dute. JMB ELG 76s. Trikuarri sallak gaurko artzai-saroberik aundi eta ospetsuenetan dauden toki berberetan arkitzen dira. Ib. 65s. Amandreak atea ez idikitzera, / botako dute igazko biraua ber-bera. Or Eus 141. Astiro "bat, bi, iru, lau" entzun ta / keiñu ber-berak artuaz, / bat baterago ezin atera / neurri berean sartuaz. Ib. 393. Esan eta egin, lentxeago Balendinek egin zuana berbera egin zuan Agerrek ere. TAg Uzt 140. Ontan, lagunartean egiten dezun Euskera ber-bera, zure kartetan ere, egizu. NEtx Nola 6. Miliak ala Xemenek egin balitek oker berbera beste kuku batek jo lieke soñua. Etxde AlosT 31. Oñaze berberak erditurik altzo batean bildutako malkoak Jaungoiko Jaunak ederretsiko al-zitun luzaro gabe! Etxde JJ 243. Zergatik mintzen nau areago neri baño besteri bidegabe berberaz nere aurrean egozten dioten goitzarrenak? Or Aitork 295. Ta lengoa bera egiñaz, lengo ber-bera esan be esan eutsan. Bilbao IpuiB 275. Ez dau bizitzaldi onek beti arpegi berbera. Erkiag Arran 175. Polik lengo egiteko berbera egin zuan orain ere. Anab Poli 83. Betiko lillurak, betiko okerrak, beti betiko asmazio ero berberak. Txill Let 100. Besteok ere bizi gera toki berberean, eta eztugu, noski, poetek sumatzen duten goi-mundu antzaldatu ori nabaritzen. Vill ( in Gand Elorri 12 ). Ondar bustiaren kolore berbera artu zuten. Anab Aprika 42. Onek begiratu zituen ongi eta an agertu ziren Marsellatik emanikako izen ber-berak. Izeta DirG 74. Gure kidekoen artean berriz ere zabaldu da amets berbera. Vill Jaink 99. Bearbada, Erromako gudariek itz-urren berbera ekarri zuten. "Una sintaxis uniforme" . Or ( in Gazt MusIx 22 ). Ez al-tzan ura amandrearen izarra?... Bai, bai! Basaburun amandreak erakutsi zion ber-bera! NEtx LBB 66. Joko huntan lau molde dezazkegu ikus: / esku larruz, xixteraz, palaz edo eskuz; / iduriz bereziak jokatzeko moduz, / bainan denak arima ber beraren gorputz. Xa Odol 283. Doaiak berberak dituzte semeak. Ataño TxanKan 77 (cf. ib. 85 jenio berberak ). Lotu giñan beste apustua jokatzeko, Jose Aierberekin jarritako kondizio berberetan. Albeniz 158. Gizon berbera, idazle berbera, beraz, ageri da hiruotan. MEIG III 152. [Esku-izkribu hau] Peillenek atzeman duen obran "agergei" bezala aipatzen duena berbera da, edo obra berberaren zatia behintzat. MEIG I 231. Bere legeak ditu jakite-lanak, lege jakinak eta berberak nonnahi. MEIG VIII 93.
v. tbn. Altuna 11. Zait Sof 175. Ibiñ Virgil 56. Lab SuEm 167. Berron Kijote 191. Onaind STeresa 104.
azpiadiera-3.1
(Hb, Dv) .
(Tras demostrativo). "Ipsissimus, absolument le même. Zuk maite zinuen haur hura berbera itzuliko da zure kontra, ce même enfant que vous aimiez se retournera contre vous" Dv.
Haur hau berbera izatu duk / Guztien Salbatzaillea; / Birjina Haurtxo hunen Ama / Gure ungiegillea. 133. Ezta emen egiten dan sakrifizijua, an egin zana baño txikijagua; ezta au a baño balijo txikijagokua. Auxe berbera da. Astar II 205. Ez da, bada, oraindik urte asko auxen berpera gertatu dala azaburubilduakin Probinzia onetan. Izt C 156. Bedariak otso batek hau berbera egin zuen. Gy 47. Hulakoa iduri du, nere lagun eta adiskide izana. Bai, eta hura ber-bera da. Dv LEd 269. Jakob-ren eta Joseren Jainko hura ber bera da orañ ere. Arr GB 130. Peru, axe berbera, ez Jesus ta Amen, / Geratu da otz otzik beingo beingo baten. AB AmaE 323. --Ori egin aldek ames? --Orixen berbera. Ag G 246. Kalbario mendian il eta andik iru egunera bikain da agurgarri piztu zan Jesus uraxe ber-bera ortxe aldare gañean dago osti Donean ezkutatuta. ArgiDL 66. Zure semiak gero, / Gixon eta andera / Dirala, eingo dabe / Orixe berbera. Enb 59. Urte batzuk lenago, bide au berbera eraman zuten, kontrako aldera baiña. Etxde JJ 190. Arrigarria! Franzisen erloju zar ura ber-bera zen. Izeta DirG 117. Baiña gizona deus eztela diotenak, oiek berberak datozkigu gero esatera ba-dagoela zer-ikusi. Vill Jaink 106. Auxen ber-bera gertatu bait-zan itzez-itz Manbrinoren yelmoaz. Berron Kijote 118. Horixe berbera gertatzen omen da Orozkon. MEIG VII 65. Aita Santu batek, [...] debekatu zituen jaialdi horiek [...]. Eta Aita Santu horrek berberak eman zion baimena San Frantziskori honen asmo ederra betetzeko. MEIG I 75.
v. tbn. Kk Ab II 39. TAg Uzt 245. Anab Aprika 61.
sense-4
4. (gral. ap. A; VP 7v, Lar, Añ, Dv). (Uso pronominal). El, lo mismo; él mismo, él en persona. " Berbera,el mismo" VP . "(Lo) mismo mismo o mismísimo, ber bera " Lar. "(Por) lo mismo, por el mismo caso, beragatik, ber beragatik " Ib. "Uno mismo, bat bera, ber bera " Ib. "(Lo) mismo, mismísimo, (c.) bera, berbera, a bera, (G, AN) ura bera " . " Ber-berari mintzatu natzaio, j'ai parlé à lui en personne" Dv. "El mismísimo" A. Cf. A EY III 311: "Berbera, Barbara!, ¡no tienes mala!; liter. : ello mismo, Bárbara (V-ger)". Tr. Documentado por primera vez a mediados del s. XVII; lo emplean más los autores meridionales.
Bizi denak Mundu huntan / Hilla baliz bezala, / Ber berak obrak kontutan, / Bizi da, dadutzala. Arg DevB 170. Igan zen mendi batetarat bera bakharrik othoitzean egoterat eta, arratsa ethorri zenean, berbera zen han bakharrik. He Mt 14, 23 (cf. Lç arrastu zenean ber-bera zen han ). Ez ete deusku Jangoikuak lagundu gura? Ez dino ber berak gura dabela gure bizitza ona ta azkeneraño irautia grazijan? Mg CO 85. Sirakusarren Errege Dionisiok, ondasun ta atsegin guztiak gura betian eukazan egunetan, berberak adierazo eban, etzala ez egijaz zorionekua. Mg PAb 215. Bere ait'amen aphaltarzünaz ahalketzen den semea, laidogarritzen dük berbera. Arch Gram 59. Berak erakusten deutse zelako soñekua jantziko dabeen: berbera jarten da euren buru, gordetzalla ta gijari egiñik. Ur MarIl 22. Etzien Pedrok ezertxo ere kontrarik egiñ, ezpada emeki arturik, ber-berak Aita Santuarekiñ itz-egitera sartuerazi zituben. Aran SIgn 91. Zabaltzen doa zerua egun pozez betea, / Alako santa arrigarria danarena; / Nok leukekean berberak eukan lako lumea! AB AmaE 156. Eguzkiak goixago / Ta argiago urten dau, / Berberak kantetako / Bizkortu bere nau. Ib. 179. Bururik buru bere ibilten da / zuritu ta mutulduten; / eta berbera da iabilkuna / sabel-errotak lotuten. Azc PB 351. Eta au asko eta naikoa ez balitz legez, Berberak emon gura izan euskun barauba egiteko onbidea. Itz Azald 116. Berak egin daben kaltea berberak aguro desegin daiala. Ag AL 82. Berbera etorri jaku, ementxe egonda, berak esan deusku Mañasi nai leukiala emaztetzat. Ag Kr 126s. --Zeiñ, zeiñ? --Joanesen semea. --Zabaletakoa? Trosuetan ebillena? --Berbera . Ag G 112. --To, debrien arima! Ellande ote iza? --erraiten dako eierazainak. --Ba, ba, berbera. Zub 86. Ezilkortasun nairik Jaunguak eztauko, / betiraun osoena berbera dalako. Laux BBa 126. --Zein diñozu, chauffeurra ala? --Berbera. Kk Ab II 16. Berberak ez-ete eban, ba, neuri oso-osorik bigurtuteko epaia jaurti? Otx 23. Berak adierazi, berrizaleak aurreraegi-zale dirala. Ondoz, berberak aterea dezu idazle-mallekiko auzia. Ldi IL 113. Gure aita zana, bere burua ogendun atzematean, berberak bere atzaparrez bere begi biak erauzita, gorrotogarri ta osperik gabe il zala. Zait Sof 162. Ai zer nolako arima beltza eduki behar zuen Gabriela Lohitegi hark... Hargatik, berberak ez zekarren ausaz bere gaiztakeriaren erru osoa. Mde Pr 181. --Ezagutzen al-duk Engrazi, Pelentuakua? --Gaztelondokoa? --Berbera. Etxde JJ 71. Alde guzietara begiratu dut, eta... berbera. Txill Let 32. Ez egiala, arren, iñork ez iñork jakin, berberak Xirdogana izaniko jita, joera edo eraspena. Erkiag Arran 157s. Orrelan eragoion andre Iñesek bere kolkorako, berberak pillotu ta metatutako egurrai, egur barriak gaiñeratuaz. Ib. 90. Agerian baitago, nolabaiteko zuzentasuna aiengan badala, izan ere, berberek eta gainerontzekoek zuzenbagekeriarik elkarri egin eztezaioten. Zait Plat 147. "Bidegabekeriaren ama da agintarien ahala", berberak idatzi zuenez. Ib. 18. Jainkoak asmatu zituen izakiak. Berberak nai izan zituen. Berak erabaki izan du bakoitzaren izaera eta legea. Vill Jaink 94. --Nikanor! --Berbera. Erkiag BatB 176. Egiñ ere, berberak aitortzen digunez, bere "izarraren leraz" egin baitzitun. Gazt MusIx 63. Engaiñatzeko berriz / guk falta erdera, / naiz kiñuz ere esan / nai degun berbera. Insausti 59. Berari zor zaio, berbera baitugu, moldatzailea ez ezik, tren-gidari jatorra bera ere. MEIG I 171.
azpiadiera-4.1
(Como complemento predicativo). (Ser, parecer, etc.) lo (el, la) mismo. " Biak ber-bera dira, tous les deux sont la même chose" H. " Berbera gerthatuko da, gizonaren Semea agertuko denean, lo mismo sucederá cuando aparecerá el Hijo del hombre" A.
Urlia nere lagun, aide edo adiskidea dirudi. Bai, ta berbera da. Cb Eg II 152. Bada Euskerazko Erretorika berbera da, ta erregla ta lege berdiñak dira. Cb EBO 59. Baña ondo itzegitea ta ondo eskribitzea guzia bat edo berbera deritzala, dio Quintilianok: . "Mihi unum, atque idem videtur bene dicere, ac bene scribere" . Ib. 14. Nahi izatea eta egitea, berbera dire zuretzat. Mih 55. Jauna amatzeko, Jaunari agradatzeko intenzioarekin edo berbera dana Jaunaren onra ta gloriarako. AA III 359. Esaterako, Ama Birjina Aranzazukua, berbera da zein Begoñakua edo Arratekua. Astar II 48s. Ana Mari berriz, txoratuba beorren kosmodamakiñ [...]: egundañoko palaziyuak, ontziyak, erriyak, elurteko mendiyak, guztitatik badago, jauna, ta ber-berak dirudite. Sor Bar 69. Naiz izatez ez ber-berak izan, lurrak beste aingeru batzutan biurturik erakutsiko gaittu-ta. Inza Azalp 139. Bai omen zan mutill aietan Santa Cruzen antz-antzekoa, ber-bera zirudina. Or SCruz 104. Ez da berbera, baina / bai antz-antzekorik. Or BM 94. Jabetzen dira, Euskalerria / an-emen ber-bera dela. Or Eus 387. Nere amaren ama dizut nik amona, / okotzez ta sudurrez berbera dagona. "La misma exactamente en nariz y barbilla" . Ib. 104. Siñestedun guztien biotza bat eta berbera zan. Eguzk GizAuz 13. Nornaik ibilli al zezakean bere-berea zuan txalupa? Ez al zan berbera ikutzea baño geiago edo ainbeste beintzat? Anab Poli 30. Eztanik ezin daiteke izan, berbera baita zerbait oldoztu ta zerbait ori izatea. Zait Plat 44.
azpiadiera-4.2
(Permanecer, ser) inmutable, idéntico.
Jaiñko handia! Munduan gauza guziak mobitzen ditutzuna, zeroni bethi mobitu gabe eta berbera zaudezen denboran. He Gudu 130. Oraño beraz, o Jesus! besoak heda deitzakidatzu, zure bihotza bethi berbera da. Mih 118. Bethi berbera da ene alderat. Ib. 15. Deliberatu duzu bekhatua utzi, bizitzea ganbiatu behar duzula; ordean bethi ber-bera egon zare. Brtc 249. Bethidanik zen ber-bera, / zena bere baitharik. Zby RIEV 1908, 203. Gure bihotza bethi berbera / thona batek ez du histu! Ox 162. Zure urteak ez baitira aitzen, berbera baitzera. "Quia idem ipse es" . Or Aitork 349. Gizakumeek eztakite iakin ere, aldatuz ari dana nola dateken berbera. Zait Plat 34.
sense-5
5. (H) .
(Adv.). Solamente. v. 1 ber (3).
--Nula deitzen dira Jinkuari menepian egon ziren Aingüriak? --Deitzen dira Aingürü hunak, edo berbera Aingüriak. CatS 21. Debetatzen deizkü ez berbera akzioniak eta hitzak Xahütarzünaren kuntre duatzanak, bena orano berthüte hura kolpatzen dien nahiküntiak eta phentsamentiak oro. Ib. 49. Haren arima izan da ez berbera osoki xahü, bena Jinkoaren dohain berhezienez eta handienez edertürik eta aphaintürik. Ip Hil 15.
sense-6
6. (Usado en gen., con valor reflexivo). (Su, etc.) propio. v. 1 bere.
Egindako gaiztakeri ori ain biziro ezaindu ta gaiztetsi ebala Andonik, naigabetu ta damuz beterik mutilla etxeratu ta gero berberaren anka ebagi eban. Belaus Andoni 12.
azpisarrera-1
BAT BERBERA.
azpisarrerakoSense-1.1
a) Un único, un mismo.
Au da bere Aita Eternoarekin Jaungoikozko izate bat bera, naturaleza bat ber-bera eta Jaungoikotasun ber-bera daukana. Gco I 408. Guziok dotriña bat ber-bera ikasi degu. Gco II 72. Guziok fede bat degu; esperanza bat ber bera degu. Ib. 72. Iruak dute izate bat ber-bera. Inza Azalp 39.
azpisarrerakoSense-1.2
b) Un único, sólamente uno. " Ahur bat berbera, une poignée toute seule, toute juste, ni plus ni moins" H. ""Ahutzeta bat berbera (S), tout juste une bouchée" Lh.
azpisarrera-2
BERBERAZ.
"(R), por propia iniciativa" A.
azpisarrera-3
BERBEREAN.
azpisarrerakoSense-3.1
a) "(R, S, Chaho ms.), al momento, ahora mismo" A. v. berbertan.
azpisarrerakoSense-3.2
b) "En el mismo sitio" A.
azpisarrera-4
BERBEREON.
Al momento, inmediatamente. v. berbertan (2).
Herodes burlaturik gelditu zanean, berbereon, / agindu eban ilteko inozente guztiak Belengo urian. (V-m). A EY IV 124.
azpisarrera-5
BERBERTAN v. berbertan.
azpisarrera-6
BERBERTATIK v. berbertatik.
berbera
<< beraz 0 / 0 berbo >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper