Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2957 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bekoki.
sense-1
1. (V, G-azp-nav, AN-gip, L, BN; IC 441, 446, Mic, O VocPo , SP, Lar, Añ (V, G), VocCB , Dv (V), H, VocB ; -kh- Urt I 148, HeH voc , Dv, H). Ref.: A (bekoki); Lh (bekhoki); Iz ArOñ , UrrAnz ; Etxba Eib ; Elexp Berg ; Echaide Nav 124.
Frente; rostro. "Frente, bekokia " Mic. " Bekoki, L occ., front" O VocPo. "Adducta frons, bekhóki zimurtúa " Urt I 148. " Bekhokia zimurtzea, ixurtzea, froncer, plisser le front. Syn. bekoskoa (G), belarra (G, L), betondoa (G), kopeta (G, L, BN, S), koskaraia (G), borontia (S). Ganzurra (Lar). 2. bekokia. Syn. de begithartea " H. " Bekokixan daroia siñalia, ez dabena iñoiz eiñ ezer Jaungoikuan guria gaittik " Etxba Eib. " Bekokixan artu dau golpia " Elexp Berg. v. kopeta, 2 belar. .
tradizioa
Tr. Usado al Sur desde Betolaza, es relativamente más frecuente entre los vizcaínos, aunque tbn. aparece en guipuzcoanos y navarros. Al Norte se documenta desde principios del s. XVII (cf. bekhokiz ya en Leiçarraga) en autores no suletinos (sí en Oihenart); a partir de mediados del s. XVIII su uso disminuye notablemente y sólo se encuentra en Goyhetche, J. Etchepare y Arradoy. En DFrec hay 13 ejs., meridionales. Aunque es difícil precisar el sdo. de todos los ejs., en bastantes septentrionales significa 'rostro'.

Bear dozu sarri zigiñatu eta santiguatu egiten dozula iru krutze. Lelengoa bekokian. Bet 3. Asi bekokitik eta bularretaño. Ber Doc 96v. Halaberki etsitzen du Iaunaren bekhokia / Eztuela ikhusiren, ez onen konpañia. EZ Man I 97. Bekhokia goraturik kontenplazak zerua / Eta ungiez irabaz Parabisu Saindua. Ib. 136. Hurbilltzen aiz, Herioa, odolez egarririk, / Bekhokia zimur eta begia bihurririk. Ib. 44. Hartarakotz ur sainduaz xahutzen dut belharra, / Iongoikoa, ikhus azu arren ene beharra. / Gurutzeaz halaber dut armatzen bekhokia, / Gaitzetik defenda zazu arren ene bizia. Ib. 10. Ospiñak legez zioen / argitzen bekhokiak, / eta tresnek ere onhesten / nola elhur xuriak. EZ Noel 105. Aingeru hiltzailleak hei / daroe barkhatuko / zeñen bekhokitan baitu / merka hau aurkhituko. Ib. 103. Bekhokia agertua / egun batez zeruan / ikhus zaitzadan klaroki / zeure tronu sainduan. Ib. 126. Merezi du utz dezan Iainkoak, egotz dezan bere konpaiñiatik, eztezan sekulan haren bekhokirik eta bisaiarik ikhus. Ax 575 (V 369). Santiguetea da egitea Kurze bat bekokirean bulerrera. VJ 3. Lehenik, bekokia / Moldeaz idokia / Iduri, iguzkiareki / Argiz ihardukia. O Po 35. Pisa nolako alegria eternala duen, non nahi eta nora nahi dabilan, bethi dakusa Iainkoaren bekhoki ederra. Hm 230. Munduak ikusten du bekokian, eta Iainkoak bihotzean. "Homo videt in facie, Deus autem in corde" . SP Imit II 6, 3 (Ch kanpoa, Mst begithartia). Probetxu dut zeren ahalkeak estali derautan bekokia. "Confusio cooperuit faciem meam" . SP Imit III 50, 4 (Ch bisaia, Mst begithartia). Zegatik eginten [sic] dozu bekokiko kurutze ori? CatAnz 2. Bekhoki ederra! Maite dut / Furiak egiñ Kolpea! / Argi gustien sorlekhuan / Ezarri du gau tristea! 88. Elhorri zama zorrotza, / Beraz hik ohorea / Bekhoki huntan ezarri duk / Eta hik desohorea. Ib. 83.
( s. XVIII.) Leenengo krutzea bekokian, bigarrena auban eta irugarrena bularretan. OA 12. Bekokiaganerik sur puntara, da bekoki ezkerreko alderik eskumakora. Arz 26. Orduan ezarri diot erreztun bat bekhokiaren gañean, eta eskumuthur-edergarriak bere eskuetan. 'Suspendi itaque inaures ad ornandam faciem eius' . Urt Gen 24, 47 (Ur arpegi, Dv begitharte; Ol, Ker, BiblE sudur). Nekhatzen naizela eta ene bekhokia izertzen dela. "Vultus" . Ch IV 4, 5. Bekoki duzu zabal / eta orzak txuri / sudurra eder ta txuzen / espanak gorri. Gamiz 204. Izan behar du errekortsu Gurutzefika-gana, bekhokia lurrarekin yosirik, ahuspez haren oinetan ematen dela. He Gudu 163s. Belaunikaturik eta bekoki-kopetekin lurra ukitzen zutela. Mb IArg I 257. Eman zion kopet-bekokiaren erdian ta utzi zuen an bertan asnaserik bage ta ill eroria. Ib. 349s. Bekokirik bularrera ta ezkerreko sorbaldarik eskumakora. Cb CatV 15. Izain duk kóntra bai / ik emastekia, / iréaren etsái / arrén jendakia, / ark dik urratúko / ire bekokia, / ta eurói oinperatúko. LE Kop 27. Espiritu Santuari deituaz, ganzutzen ditu guzien bekokiak, olioz ta balsamoz eginikako Krismarekin. Ub 197.

( s. XIX.) Oneek bai bene benetan irabazten dabeela jan biar dabeen ogija euren bekokiko ta korputz guztiko izerdijaz. Mg PAb 128. Zapi kedartu bat bekoki erdiraño izerdija artu ta subaren berotasuna arinduteko. Ib. 124. Neke andia da tentazioko denporetan gurutze bat bekokian edo biotz gañean egitea gorde gaitzan Jangoikoak erortetik? Mg CC 193. Jesus ganik jausten diriala loratxo gorri gozoak, bere odol balio andikoaren tantak, [...], ya zuen bekoki ganera, ya zuen begietara, ezpanetara. LoraS 135. Bekoki tximurtu ta begirada aserratu batekin esaten dio Otsoak. VMg 1. Ori esaten dio zaldiak, ta oña jasorik, jotzen du bekokiaren erdian ostikada gogor ta ondo zuzendu batekin. Ib. 44. Guzioi agindu zigun gure Jaungoikoak nekatzea, eta gere bekokiko izardiarekin gere mantenua billatzea. Gco I 424. Buruan zeraman arizko txapela luze bat, aurre-aldetik bekokira urrezko baldi bat erortzen zitzaiona. Lard 84. Eta bere bekokijan eskribidurik: Ezkutapena. Ur Apoc (V) 17, 5 (Ur (G), Echn kopetan). Beijak izan biar dau andija, adar zabala, bekoki zabala ta tripa andija. Ur Dial 93 (It kopet, Dv kopeta, Ip belarra). Otso jauna egoen begira / Itzalez ta aserrez / Arpegi astun, bekogi [sic] izurrez. 'Con cara grave y terrible ceño' . Ur CancB III 96 (seguramente errata: en la vers. de Ur PoBasc 62 bekoki; Dv cita bekogi). Bere ille lodi kizkurrean, bekoki zabal ederrean, begi zabal bizietan, [...], aitaren itxura eta anz oso eta bizia zegoan. Arr GB 106. Atxai burruka kentzen deutsazu ogia, / Botiaz bekokiko zeure izerdia. AB AmaE 26. Osatu zaite eta barriro / Jasoizu bekokiori, / Zerua bera jo arteraño / Lauburu zarra eregi. Ib. 77. Bekokia zeruronz altxatzean sentitzen da atsegiñ berezi bat. AJauregi EE 1885b, 234. Esan zuan Anjelek bekokia joaz esku zabalakin. Apaol 80. Len izurrez beterik / neukan bekokia / eta naibagazkoa / zan neure zoria. Azc PB 255. Mosu bat emon eutsan bekokian. A BeinB 76. Adalsenda bere umetxu txikarrena belaunen gaiñean arturik, eta bere bekoki garbi zimur bagakoan munga-munga iagokola. Ag AL 153. Bekokiya dalako alderdi argiena eta ikusgarriena. Itz Azald 132.

( s. XX.) Eladi zan alaba bakarra, [...], begi ta ule baltz ederrak eta bekoki zabal galanta eukazana. Echta Jos 58. Eman zidan laztan andi bat nere bekokiaren erdi-erdian. Urruz Zer 16. Bekokia, zabal ta edatsu, gogamen andi ta asmo sakonen kabia. A Ardi 56. Bekokitik bularreraño ta ezkerreko sorbaldatik eskumakoraño. KIkV 7. Lenengoa bekokian, aoan bigarrena, bularretan irugarrena. KIkG 4. Dabidek Goliat Filisteo arroa, furrundarriz kopetan edo bekokian jo-ta ankaz gora bota zuanean. Inza Azalp 15. Mattasunak, baña, arpegija zurbilddu ta ittunak bekokijan lorratza ezarri dautso. Altuna 31. Ozpiñetan bustitako zatar batzukin lotu zioten bekokia. Or SCruz 46. Yainkosa aizunak, bekokia gora, sudurra zabal, [...], aundi-ustez arrotzen zela ematen zun. Or Mi 133. Bere arpegi ta bekokiko / Tximurrak dabe oso ezagun, / Euzkadigaitik zenbat laztasun / Igaro daben gau ta egun. Enb 136. Amaika txoro! (beatza bekokira eramanez). Lab EEguna 100. Zaldun urtetsu bat aspaldijan txarto ebillan, txitian-pitian ixate-ebazan buruko min itxelak; bekokijan ixaten ziran miñok, baña, zelakuak? Kk Ab II 18. Neska leunak beste maitale bateri / alai ma-egijon bekoki ganian. Laux BBa 36. Buruba andija eban eta pirlua baxen biribilla; bekokija, kunkurra ta tximurrez betia. Otx 11. Egin dek arrituarena, baña ez taiuz: gezurra oi-eztekena ezagun... Bekañei eragin, bekokia zimurtu... Alperrik; beribilletik yexteko. Ldi IL 42. Bekokia ere gorritzen zaigu, ontaz erbestetarrak zer esango luteken gogoeta-egiñik. Ib. 106. Aizeak eragindakoan beren usai gozoaz euskeldunen bekokiak igurtzi eta birikak kutsu bizigarriz ase ditzaten. Aitzol in Ldi UO 4. Aren [Yainkoaren] agindu nausienak larru-xerrenda batzuetan idatzi, eta bekokian ta ezkerreko besoan loturik eramaten zituzten. Ir YKBiz 398. Bekokia atzerantz zapaldua zuan eta bekañ-ezurrak berriz oso irtenak. JMB ELG 18. Etxe onek badigu / Andreak bezala / aurpegi zuri eta / bekoki zabala; / elkarrentzat egiñak / dirudi dirala. Or Eus 367. Basoan argigune, aurkez Aundimendi: / bekokia ageri du Uitzi-menditi. Ib. 250. Nere buru au argitu naiaz / Uzturre-mendi-gañean / bekokiari azka egon naiz / gutxinaz ordubetean. EA OlBe 39. Matxinen bekoki otza muinkatzeko makurtu zan. Etxde AlosT 105. Kezkapean zapaldutako gizon baten gisa, bere eskua bekokira eramatea besterik eztuan egin. NEtx Antz 147. Beste goizetan bezala etorri zitzaion bekokia eskeintzera, musu bat eman ziezon aita besoetakoak. Mde HaurB 25. Sarri eta maiz, sabel uts edo erdi-uts izan arren, barrua bakez, arpegia argi ta bekokia jasota, okituaren ondamurik bage ikusi oi ditugu. Erkiag Arran 118. Bekokian beera izerdi larria erion. Ib. 173. Euren artean ba eizirean banaken batzuk bekokien erdien begi bakarra eukienak be. Akes Ipiñ 30. Nire bekokian etzegoen izotza. Arti MaldanB 196. Bekokiko izerdia kenduten ebala. Bilbao IpuiB 190. Agureari, begiak ozta iriki zituneko, bekoki lokuneak masusta gorrizkaz mazkaldu zizkien. 'Frontem [...] et tempora' . Ibiñ Virgil 48. Aren eskutik bekokixan eguneko su-autsa artzera. Etxba Ibilt 463. Urrezkoa da aren adatsa; paradisu, aren bekokia. Berron Kijote 148. Latinaren, eta erabat sortaldeko hizkuntzen, kutsua geure bekokian daramagu. MIH 115. Etorkiari buruz, alferrik da (erdaraz ari garelarik) . Kadreita nahiz Opakua idaztea, bekokian baitute ageri latinaren eta (lehenbizikoak) erromantzearen bitartekotasuna. MEIG VIII 113.

v. tbn. Cap 3. CatBurg 11. CatLlo 12. CatBus 10. ArgiDL 60. Jaukol Biozk 47. ABar Goi 45. TAg Uzt 42. Txill Let 140. Osk Kurl 176.
azpiadiera-1.1
(V-ple-ger-m, B ap. A; Añ, VocB). Expresión, semblante. "Encapotarse, ponerse ceñudo: (c.) arpegia illundu, itzaltu; (G) beltzuritu, bekoskotu; (V) bekokia ilundu, moztu" Añ. "Bekoki, aspecto de la cara, zuño" VocB. "Bekoki iluna, de cara sombría" Ib. "(B), ceño" A. "Bekoki astun (V-m-gip), bekoki txomor (V-ple); bekoki txordo (V-ger-m-ple), frente ceñuda" Ib.
Mundu largoan bizitu diren gizon guztiak / Konparitu behar dute tristerik bekhokiak. EZ Man I 62. Rezibituren gaituzu bekhoki alegeraz. EZ Man II 8. Zer ihardetsiko diozu zure gaixtakeria guziak dakizkien Iainkoari, batzutan gizon haserre baten bekokiaren beldur zarenaz geroztik? "Vultum hominis irati" . SP Imit I 24, 1. Illundu bekokia, musturrak astindu, adierazoteko onetara, eztitugula enzun gura alako berba zantar ta lotsagarriak. CrIc 77. Zorionez umiak eurak bere esanekuak dira jatorriz legez; eztakije erremuskada, bekoki illun ta mustur astinketarik egiten. Ib. 92. Bestia asten danian inor gaiti deungaro esaten, zeu ixildu, mututu, oztu, tristetu ta bekokija illundu. fB Ic II 200. Ez begi bildurrik euki, eztau beragan aurkituko, ez laztasunik, ez aserrerik, ez bekoki astunik, ez berba garratzik. Astar II 279. Abegi on, amodijo ta berba samurren lekuan, izan zituzan arpegi illuna, bekoki astuna, berba garratzak ta agiraka andijak. Ur MarIl 10. Belusatua da gu bezala berdin, / Pinkardatua, eta buztana luzea, / Modest bekokia, humilla portea. "Une humble contenance, un modeste regard" . Gy 219. Erregen umeek munduan sartzeko / Begiak zabaltzen dituzten orduko, / Maiz ordu berean herioak daie / Bekokia itzaltzen urrikaldu gabe. Ib. 168. Espiun, erreportariak / Han dire topatzen, bekokiz arraiak, / Bihotzez bertzelakoak. "À l'air gracieux" . Ib. 182. Zergatik aserretzen zera eta bekokia illuntzen dezu? Lard 6. Katalin bekoki txordoaz da zerbait atzeraturik. A BeinB 69. Gure itsasgizona bekoki baltz samarrekoa zan, itz latzekoa batzuetan. Ag Kr 94. Gizonen bekokietan trumoia ikusita. Ag G 230. Bekoki ederra ipiñi ixango eban aitak urteko gastuen kontua ikusi ebanian. Kk Ab I 109. Emendik destaña, ortik bekoki illuna, andik agiraka garratza. Ib. 24. Bekoki lotsorrez eta zearka antzean, gaxoari malko-irriak naasten asi zitzazkion. Or Mi 23. Ikusi ezketiño, barriz, euzkaldunak, / Baserritik noizik-bein etorten diranak, / Eurai ipinten deutsez bekoki illunak, / Ezertako ez diran belarri-mozdunak. Enb 162. Errenta garisti ta / bekoki beltza. MendaroTx 190. Aspaldiyen ibilli da gure aita bekoki astunaz. Kk Ab II 53. Diruari ta aberatsari bakarrik zekiyen bekoki beltza jartzen. EArzdi ib. 6. Odei baltzez baña / ilun iluntzen yako bekoki bikaña. Laux BBa 18. Argi orduko mutikoari / oska asi zaio amuna. / Ez du nagirik; argiago du / atzoko bekoki illuna. Or Eus 165. Etxean, negu goibelaren lagun, bekoki illunak besterik etzitun somatzen. Etxde JJ 26. Gertakizunak bekoki beltza jartzen ziotenean, gizon zaildu bati dagokionez, irmo ta zorrotz agurtzen zun "lagun naigabea". Ib. 23. Beti alai ta umore onez zegona, lanik garratzenak bekoki argiz egiten zituna. Ib. 98. Nola jasan holako gizon baten bekokia! "Comment supporter le regard d'un tel homme" . Ardoy SFran 101. Guk sarri jartzen badizugu're / bekoki egoskorrena. Insausti 317.
azpiadiera-1.2
"Bekokidxe garbi oki, ser honrado" (V-ger) Ort Voc.
Zeuk nire alabieitxik esan . de mala manera dabillela! Bekokidxe garbi dakogune guk oraiñ artien, bekokidxe garbi... garbi! Ort Oroig 45.
sense-2
2. (BN, S; -ekh- Hb, VocBN, Gèze, Foix), bekoke (-ekh- S ap. A ), bekokia (L-sar), berkoku (berkhokü S). Ref.: A (bekoki, bekoke); Lh (berkhokü).
Audacia; osadía, desvergüenza. "Audace (dans le sens moral)" VocBN . " Bekhoki, effronterie, audace" Gèze. "Tupé, audacia. Eztu bekokiarik ezetz errateko (L-sar), no tiene cara para decir que no" A. "Audace ., bekhokia " Foix. " Berkhokü (S-saug), toupet, audace, courage" Lh. Cf. infra (3).
tradizioa
Tr. Atestiguado sobre todo en la tradición septentrional (hay tbn. ejs. suletinos, en la forma bekhoke ). Al Sur, hasta el s. XX, sólo se encuentra en Arrue.

Nolako bekokiz, [...], nahi duzue zuen emazteek bere garbitasuna iduki dezaten, zuok lizunki bizi bazarete? SP Phil 398 (He 402 zer bekokiz). Nola izan dukezu bekhokia bekhatu egiteko Jaunaren begietan? Lg I 272. Jainkoak galdetu zioenean non zen Abel, ihardetsi zuen, bekhokirekin, hark etzakiela non zen. Ib. 26. Nork luke bekhokia ihardetstekotzat. Lg II 295. Nola nuke bekhokirik Jainkoari errateko, gure Aita, baldin ez banitu maite bihotzez giristino ene anaiak? Brtc 205. Baiki, ene yauna, / Nik bekhoki hura / Haurretik izatu dut: / Ikusten nauzula, / Oihuz zauzkidala, / [...], / Nik zu utzi zaitut. CantIzp (ed. 1813), 12. Nola nahi den, bekhoki behar dute horren [Brahmaren] izartzeko Yesu-Kristorekin. Hb Egia 58. Gizonari ematen diozka bekokia eta duen ahalaren ezagutza. Atheka 49. Nola izango det ainbesterañoko bekokia, baldiñ nere pekatuaz ainbeste bider gurutzefikatu badet bere Seme jaungoikozkoa. Arr May 46s. Nola dezu farregiteko, jostatzeko, seguranz osoaz lo egiteko bekokia? Ib. 36. Badakidalakotz ongi hemengo jendea zer den, eta zein den bekhokirik gabekoa bekhatuzko bidean sarrarazi nahi duenari jazartzeko. Prop 1894, 164. Emaztia / nula aiherrago / bekhatila / gizunkia beno; / Traditzen beitütü / bekhokereki, / halaz enganatü / Eva gaixtoki. UNLilia 16.
( s. XX.) Goberniak arren bekhokereki gezurra zioan. ArmUs 1925, 77. (ap. DRA; la fecha es incorrecta) Daukagu eite zerbeit duten ofizio guzietako langileek, xuxenak diren ber, beren onari jarraikiak --sustatzale makurrer ihardukitzeko aski bekokiarekin-- indar handia egin lezaketen beren alderat. JE Bur 202. Bai al duk bekoki, etoi orrek? esan zun Bikendik. 'Traître, oserais-tu?' . Or Mi 61. Iñork itzik ezin erantzun zion, ezta arrezkero Ari galde egiteko bekokirik izan ere. Ol Mt 22, 46 (Lç, TB, Ur benturatu, SalabBN, Leon menturatu, HeH ausartatu, He, Echn atrebitu, Hual atrebi, Ip, IBk ausartu). Baduzu horrenbertzeren eskatzeko bekokia, duzun makurrarentzat? JE Ber 46s. Jendartean argiaren hedatzeko, ez dute zorigaitzez bekokiarik edo gemenik. JE Med 128. Ik duk bizar, adiskide, ta ik egiari aurrez-aurre begiratzeko bekoki. Ldi IL 91s. Badegu susmo, egiaren ingurukako izketa polit utsa ez ote-dan: ala oi-baitegu maiz, egiari aurrez-aurre begiratzeko bekokirik eztegunean. Ib. 61. Harritu ziren aditzale guziak aphez "herresta" horren bekokiaz. Lf Murtuts 49. Nork duke bekoki, alabok, nire guraso ta zuen buruzki yaukiko diran irain itsusien zama leporatzeko? Zait Sof 98. Zerau begiratzeko ere eztut bekokirik. Ib. 94. Baiña ni zure aurka, bekoki-azal onekin, arroki altxa ta laisterka nere Iaunaren aurka nindoala, azpikoek gaiña artu zidaten. Or Aitork 165. Elizaren barnean, norbait irrikaturik, izan nizun bekoki arekin ondamendirako izketatzeko. Ib. 56. Postaz igorriko dautazu zenbat zor dautzudan, ordaindurik nahi izateko aski bekokirik baldin baduzu bederen. Mde HaurB 85. Irurogei ta amar urtetsu zituela, bere asmorik gorrienak azaltzeko bekokia izan zuen. Zait Plat 119. Ez baitzuten, nik bezala, aski bekokirik pentsatzen zutenaren erraiteko. Larz Iru 72. Horren errateko're / badu bekokia. Mattin in Xa EzinB 110. Kuraie, bekokia eta nortasun beharra. Larre ArtzainE 218.
sense-3
3. " Bekokik (sic) ez duena, sin vergüenza" VocB . Cf. supra (2).
sense-4
4. Pico de aves.
Industriako arranoak, bankoetako saiak, [...], zer aztaparrak dituzten orok, zer bekokia eta zer hegalak! JE Ber 92s.
sense-5
5. "(S), mauvais œil (de be(gi)-*koki, oeil coquin?)" Lh. v. bekokin (2).
azpisarrera-1
BEKOKI-BARNE. Interior de la cabeza, cerebro.
Bekoki artan musu emanez / piztu zenion begia. / Argi bizigo bekoki-barnen / ba dut, Zeunek isuria. Or BM 46.
azpisarrera-2
BEKOKI-BARRU. Interior de la cabeza, cerebro.
Zeu, Yonandon beti izan zara asmatiya, ta ontxe be or bekoki-barruan asmo garratzen bat erabilli baietz egingo neuke. Kk Ab II 139.
azpisarrera-3
BEKOKI-BEKOKIAN. En plena frente.
Bartolok, itzelezko mallukada bat bekoki-bekokian emonda, siku itxi eban, benetan ilda, gure Peru. Bilbao IpuiB 183.
azpisarrera-4
BEKOKI BIKO. "Bekhokibiko, qui a double front, audacieux" Hb.
azpisarrera-5
BEKOKI-HEZUR. Hueso frontal.
Bekokijan ixaten ziran miñok, baña, zelakuak? esan eikian erdibitu egin biar yakola bekoki-azurra. Kk Ab II 18.
azpisarrera-6
BEKOKI-GAIN. Zona situada por encima de la frente.
Batek naiz-ta eduki / illetza apaiña, / gzonez izan leike / atorrena aiña [...] / nolanai euki arren / bekoki-gaiña. Insausti 140.
azpisarrera-7
BEKOKI-KATILU. "Bekoki-katillua, hueso de la frente" Iz ArOñ.
azpisarrera-8
BEKOKIRAT. De frente, cara a cara.
Ethorri zenean bada Cephas Antiokiarat bekhokirat lehiatu nintzaioen. "In faciem ei resisti" . He Gal 2, 11 (Lç bekhokiz resisti niezon, TB erresistatu naion bekhoz bekho, Dv begithartera ihardetsi nioen). Haren atrebentziak etzakien non geldi; heltzen zen erraterainokoan bere erregeri, bekhokirat, kruel bat zela. Lg I 312.
azpisarrera-9
BEKOKIZ. a) De frente, cara a cara.
Ethorri izan zenean Pierris Antiokera, bekhokiz resisti niezon hari, zeren reprehenditzeko baitzén. Gal 2, 11 (He bekhokirat, TB bekhoz bekho, Dv begithartera , Bibl buruz buru). Abiertamente.
Etxunate bizirik utziko, ez apaiz, ez moja, ez paile, ez goragokorik ere, atzematen baditute. Geienak Biurriaren alde atera baitziran, eta bekokiz. Or QA 92.
b) Con la frente tocando el suelo.
Iru Gloria aiteari, Trinidade santeari, bekokiaz lurrean etxunik. Añ EL1 33 (EL2 38 bekokiz zelaian etxun da).
azpisarrera-10
BEKOKIZ BEKOKI. "Bekokiz bekoki, front à front" SP.
bekoki
<< bekatu 0 / 0 1 bela >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper