1.
(
V, B, L, BN, S, R ap. A
; Urt,
Añ,
H;
-au V ap. A
).
Ver, divisar, percibir.
"Advertere"
Urt.
"Avistar, llegar a ver algo, (c.) ikusi, ikustatu, ikusteratu; (V) begiztatu
"
Añ.
"Percevoir des yeux"
H.
"Avistar, divisar"
A.
Erranen duta? Ahal dezaket, / egia dena bezala, / zu begiztatuz geroz laket / zu bezi ehor etzautala.
'Depuis que je vous ai aperçue'
.
O Po 1.
Begik ez begizta, ez gogok sarizta.
"Ce que l'œil n'aperçoit"
.
O Pr 491.
Gure bide guziak begistatzen ditu, eta kondatzen ditu gure urhats guziak.
EgunO 167.
Bazatozkit, o Jauna! zure mantuko orlok / suzko odei artean ditut begiztetan.
AB AmaE 433.
Uso pilla agertzen da urrun-urrun eta beila begiztatzen du abatariak eta bere tutuakin adierazten die nontso den uso multzoa.
Arburu EEs
1916, 318.
Alako batean begiztatu omen zuten kotxe bat, Oñati ta Elgoibarrera asten dan bidegurutzean.
Or SCruz 41.
Rodano ibaia laster begizta zuten. An zetzan bere uberkan lasai.
Or Mi 61.
Begizta-ahal urrun, Jainkoak daki noraino, agertzen zaizkigu mendi-kasko zorrotz batzu.
JE Ber 41.
Gure loria itsasoaren begiztatzetik bigarren aldikotz, erran dugun bizkarrak Zarautzetik hunat gordetzen baitzaukun!
Ib. 83.
Zelai ezeak, lore litsak ez geiago pozera eragingo!... Ezta elurte-izoztu gorrizkarik begiztatuko!
Goen Y
1934, 180.
Balendin begiztatu zuanean, pozaldi azkar batek ziztatu zion Liberi biozpea.
TAg Uzt 115.
Basauntza sendu dun leoiari ere, ua begiztatu arte, orroa dario berolaxe barrualdetik zulagarri.
Ib. 229.
Ez al dezue begiztatu iñoiz maitaleak alkarreri egin oi dioten agurra?
Ib. 6s.
Inguruetan etxola txar bat begiztatu zuten eta hartan sartu.
Zerb IxtS 82.
Barneko Mirenen irudiaren ordez, amona gajo bat begiztatu dut aurrean.
Txill Let 63.
Itsasoaren billa giñoiazan, urduri, gogotsu, lei andiz, legorraren ertza noiz ikusiko. Orraitiño, noiz edo noiz begizta genduan ur zabalaren alderdi bat.
Erkiag Arran 8.
Zuk holako gaietan Mattini berari begietan nigarra begiztatu zenionak, ez ahal zenuen zuk ere begia bustia hitz hauk zure semeari Ameriketarat idaztean?
Larre (
in
Xa Odol 13
).
(BN, S, R; SP, Ht VocGr 357, Dv, H),
begistatu (Gèze),
begixtatu (S; Foix ap. Lh.),
begieztatu (Dv)
Ref.:
A; Lrq /begišta/
.
Mirar; examinar.
"Jeter des œillades"
SP.
"Examiner un livre, liburu bat begiztatzea
"
Ht VocGr 357.
"Regarder, examiner"
Gèze.
"Examiner de l'œil"
Dv.
"Regarder"
H.
"
Zure lana begiztatu baizik eztut
"
Ib.
"Examinar, ver con detención, considerar"
A.
"Jeter un regard"
Lh.
"Examiner"
Lrq.
Zenbat ere xipi baita gauza bat, behar ez bezala onetsten eta begiztatzen bada, gibelatzen du gizona guzien gaineko ontasunetik.
SP Imit III 42, 2 (Mst so egiten).
Kreserela daritzon xoriak oiu eginez eta hegaztin ihizilariak begiztatuz, hek izitzentu berari dagokan eta nihork eztakien bertute batez.
SP Phil 197s (He 200 bere oihuez eta behatzez
).
Iduritzen zaie mundu guziaz begiztatuak direla.
He Phil 201 (SP 199 dadutzala begiak hekin gainean).
Jesusek begiztatu zuen bere ama, eta erran zion amultsuki.
Lg II 281.
Astoak ez ditu gaizoak yuiatzen, / ageri denetik baizen: / axeriak aldiz bethi / ditu begiztatzen funtski, / alde orotarik behatuz arthoski.
"À fond les examine"
.
Gy 314.
Ikhusi zuen neskato batek suaren aitzinean iarririk, eta ongi begiztatu zuen ondoan erran zuen: Hau ere harekin zen.
HeH Lc 22, 56 (Lç hari begi eratxekirik, He ungi behatu, TB begia gelditua hunen gainean, Dv begiratu, Oteiza begiratu zion atenzioarekin, Brunet tinkatu zituen begiak, Or, Ol ondo begiratuz, Ker begira-begira jarrita
).
Arrats guziz begiztatu behar dut egun iragana; nere gogoeta, solas eta egintzak ikhertu, Jaunaren tribunal-aintzinean banintz bezala.
Dv LEd 272.
Igorri zituzten Saraatik eta Esthaoletik bortz gizon biphilenetarik lurraren ikhuskatzera eta artharekin begiztatzera.
Dv Iud 18, 2 (Ol arakatu ta ikertzera, Ker aztertzera ta arakatzera).
Begizta zazue lurra, zerika den; zer populu dagoen han, ala den hazkarra ala erphila.
Dv Num 13, 19.
Ikusazu zer den saindu hau [...]. Gauza begiztatu gabe ungi, senharrak erraiten dio: Errepublikako asinata da; holako ederrik ikusia nago gazte nintzenean!
Hb Egia 19.
Azienda erosterakoan badogoko ongi begiztatzea heia hortzik gabe denetz, ahul dadien beldurrez.
Dv Dial 94.
Jesüsek begiztatü zian onduan, erran zion: zü Simon zira, Jonasen semia.
EvS Io 1, 42 (Lç, Leon behatu, LE, Dv begiratu
).
Larunbata dugu eta nik biharkotzat asko gauza begieztatu behar ditut.
Arb Igand 90.
(s. XX)
Onhetsi eta onhesten dugu galdegileak obra hau inprima dezan, begiztatu dugun liburua bezala izaitekotan.
(In CatJauf II
).
Etxegillearen asmo egiazkoa ikertu nai badezu, yauregi orren inguruneak begixta itzazu.
Lh Yol 4.
Simankasen edo Iruñan gordeak dauzkaten ardi narruzko idazki edo gutunak ez-ditut beiñere begiztatu.
Ib. 32.
Badakizue nor zen Humboldt: mintzai-jakintzaren sortzale gaitzenetarik, handienetarik bat. Bainan eskuara baizen etzuen begixtatzen.
Lacombe LEItz
78.
Liburu berriren bat eskutaratzen zaizunean, lenbizi egingo dezuna, aurrenetik azkeneraño dakartzkin santuen irudiak banan-banan begiztatzia izango da, noski.
ArgiDL 3.
Bainan ernerik zauden artzainak / begiztatuz mendi gainak; / eta zakurrek, agertuz hainak, / bere zituzten oihanak.
Ox 91.
Gure gizon ikasiak, beren ikastaroakin badirudi galtzen dutela berezko bersolarien itz-jarioa ta etorria [...]. Ala ematen du beintzat, askoren neurtitzak begiztatzean.
Inza (
in
Jaukol Biozk VI
).
Mutillak, eskuz beiari legun, / esertokia autatu du. / Bazkal-artean maitea nai lu / legunago begiztatu. "Quisiera contemplar". Or Eus 83.
Herrian sartu orduko, hotela ikusia dugu eta begiztatua. Etxe handi bat da, ezkerretarik, bertze guziak baino larriagoa.
JE Ber 36.
Goizean goiz, oraño illun zegoela, Maria Madalena ta Yakoboren ama Maria ta Salome, atondutako atxongaiak artu ta yoan ziran il-obia begiztatzera.
Ir YKBiz 516.
Aldi aietako gizonen bizitoki ziran arzulo eta arpe asko ibai inguruetan daude, batez ere [...] bertan zebillen eiz guztia begiztatzeko toki gaintxo egokienetan.
JMB ELG 45.
Neskato batek, suaren aintzinean ikusi zuelarik, begistatu zuen eta erran: "Harekin zen hau ere!".
Leon Lc 22, 56.
Aren asmoak begieztatu zitueneko, begi emanik zeuzkan beretakoak.
Zait Plat 46.
Egia esan, erbeste gorrian eztut aukerarik izan aipatu liburuak begiztatzeko.
Ibiñ
Virgil
23.
Begieztatu al duzu baso ori?
(AN-ulz)
"Ongi ikusi al duzu?"
.
Inza NaEsZarr 1935.
[Zeruko izartegia] begiztatzean erakusten dau / Norbaitek dala jarria.
Ayesta 95.
Eta 'gramatiko berri' edo 'gazte' zirelakoek the wonderful seventies haietan zabaldu zituzten bideak ez zituen begiztatu [Campionek]
.
MEIG
VI 81.
Vigilar (?).
Erhi hura bera denez / Santagrazin altxatua, / gure Jaun Aphezpikuez / bethi da begiztatua.
Zby RIEV
1908, 419.
Apuntar.
"
Begiztatu tokian io dut, j'ai touché sur le point visé"
H.
Hantxet, erbia begixtatzen duela, ezpainak bildurik, gogoz eta ahoz, tiroa emaiten dio.
Barb Sup 29.
Onek artu du ixil-ixillik bere txispa zarra... Leio batetik begiztatu du pizti zarra ta...
NEtx LBB 189.