(-th- L-ain ap. A
; SP, Dv).
Afable, cariñoso, acogedor.
"Qui fait beau visage"
SP.
"Favorable, propice, en parlant des personnes"
Dv.
v. begitartegile.
Nolatan sararaziko zaitut ene etxera, dakusadala maiz eta maiz zure begitarte begitartetsua ofensatu dudala?
SP Imit IV 1, 3 (Echve guztiz maitagarriya, Ip ezinago ezti dena, Leon guziz amultsua).
Ditugun guziak zure ongi eginak dire, eta erraiten deraukute zu zarela ongi egille handia, begitartetsua, urrikalmendutsua eta zure ganik ontasun guziak heldu zaizkigula.
SP Imit III 22, 2 (Ip ezti, Ol esku-zabal, Pi samur).
Nork eztakusa mundua dela iuje gaixto bat, bere umeentzat eme eta begitartetsu, baina Iainkoaren umeentzat gaitz eta garratz.
SP Phil 427 (He 431 ezti eta urrikaltsu).
Herri batako [sic] jendekin treba artean, zenbat ere kortez eta begitartetsu baitire, halarik ere nolazbait izitzen gara.
Ib. 430 (He 435 kortes eta arrai).
San Luis Franziako Errege handia, bere gorputzaren aldera garratza eta orobat bere emazteaganako amorioan begitartetsua.
Ib. 400 (He 404 amulsu).
Nihork ezin uka dezake gure Salbatzailleak amudio begitartetsuago eta bereziago batez maite zituela Iondone Ioanis Ebanjelista, Lazaroa, Marta eta Madalena.
Ib. 297 (He 298 eztiago).
Othoiztuko du Jainkoa, eta Jainkoa begithartetsu izanen zaio.
Dv Iob 33, 26 (Ol Yainkoa adeibera didoroke, Ker entzuna izango da).