Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2957 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beheratu.
tradizioa
tradizioa
Tr. De empleo general, aunque tiende a desaparecer de la literatura septentrional desde mediados del s. XIX. Al Sur la forma predominante es beeratu, con documentación constante desde Larramendi. Beratu, que desaparece casi completamente en la 2.a mitad del s. XIX, se documenta desde Mendiburu, sobre todo en textos guipuzcoanos; entre los vizcaínos es escaso y más tardío (Arrese Beitia, Enbeita; hay bératu junto a bee- en Añibarro). No encontramos ejs. de peratu fuera de los compuestos del tipo oinperatu, etc. (hay sólo un ej. de sdo incierto en JanEd II 85). En DFrec hay 12 ejs. de beheratu, meridionales.
sense-1
(SP, Urt III 52, Lar, , Lecl, Dv, H), beiratu (Bera), beratu (V-gip, G-nav; Lcc, Lar in Aq 1464, Añ, H s.v. bea ), peratu (AN, BN, S). Ref.: A (beratu, peratu); Etxba Eib (beratu).
(Con aux. trans. e intrans.). Bajar, abatir(se), inclinar(se) (sobre); declinar. "Abaxar" Lcc. "Abaisser" SP. "Cadere" Urt III 444. "Cadunt sydera, izarrak erortzen vel [...] beheratzen dire" Ib. 447. "Abatir a uno, norbait azpiratzea, lurreratzea, beeratzea" Lar. "Abatirse al suelo" Ib. "Inclinar, encorvando" Ib. "Baxar", "agacharse" Lar y Añ. "Tumbar, caer rodando" Lar in Aq 1464. "Descendre en bas" Dv. "Ez da beherako, il n'ira pas en bas" Ib. "Abaisser, descendre [...]. Beera zaite, beherera zato, descendez. Urak beratu dire, les eaus sont descendues, ont baissé" H (s.v. bea). "(Trans.), descendre, baisser, rabaisser, abattre, rabattre" Ib. "Be(e)ra ezazu goregi dagon argia, descendez la lumière qui est trop haute" Ib. "Burua beratzen du, il baisse la tête" Ib. "Beratu (G-nav), bajar (las aguas)" A. "Peratu (AN, BN, S), deponer, descender" Ib. "Beratizu kurtiñia, iñok ez gaitiazen ikusi" Etxba Eib. v. apaldu, beheititu. Cf. azpiratu; cf. ahoz-beheratu.
Ago gurekin: ezen arratsa duk, eta eguna duk beheratu. Lc 24, 29 (He, TB, Dv beheratu; Brunet erori). Eta hi Capernaum zerurano altxatu izan aizena, ifernurano beheraturen aiz. Ib. 10,15. Loa garaithurik eror zedin hirurgarren soillerutik beherera eta hila altxa zezaten. Baina iautsirik Paul behera zedin haren gainera, eta besarkaturik erran zezan. Lç Act 20, 9s (Dv etzan zitzaioen gainera). Beheraturik sartzen da bigarren mementoan, / Iesus ere Patriarken libratzera Linboan. EZ Man II 48. Hala zuri zaitzu ene bihotza beheratzen, / kontenplatzean indarra non baitzaio flakatzen. Ib. 79. Ezen zeruetarik, non egiten baitu bere egoitza, beheratu tu begiak lurrera. 48. Behera dezazu gure faboretan / Zeruetan duzun ponpa inmortala. Ib. 125. Kain despistatu zen hagitz eta haren bisaia beheratu zen. 'Concidit vultus eius' . Urt Gen 4, 5 (Dv, Bibl erori). Bethi bere bihotzak altxatuak zaozkaten ontasun ikhusten, eta fiñatzen ez direnetarat beldurrez ikhusten diren gauzen amudioak behera zetzan lurreko alderat. Ch I 22, 4. Itzak noiz era onetan, noiz bestean [...]; noiz goratu, noiz beratu, noiz luzatu, noiz laburtu erakusteko erreglak dirade. Cb EBO 46. Bere baithan altxatzen direnak beheratuak dire Ifernuko zolaraino. Brtc 217s.
( s. XIX.) Gorde zuan Jangoikoak egun bat bera onratzeko [...] ta goiak beratu dira; egun santuak igaro dira bekatu egunak izatera. Mg CC 192 (CO 289 beetu). Gorputza zainduteko egin dirian erremientak, ez dira gordeetakuak, ez makurtu ta beeratutekuak arerijuai. Mg PAb 206. Erraz da beeratu, goiartu ta iltea edozein bizio txar bere asieran. Añ LoraS 106. Pagoak ez zuen beratu ta makurtu nai, ta bai arpegi eman ta jarki aize gogorrari. VMg 79. Asko etxe funditu ditu jokoak, banitateak, gormandizak; erremusinak eztu egundaino batere beheratu. Dh 228. Beeratu egijozu umiari iduna gaztetan, ta domau egijozuz saijetsak txikija dan artian. fB Ic I app. 1. Ez, ez, aita, ni enuzu ezkonduren. / [...] alharguntsak erran zuen. / Alhabaren bihotz-minak / beheratzea uzten tu aitak. Arch Fab 197. Baña oneek [pekatuak] arindu ta parkaturik egozan legez, [...] beeratu zan pixua egitada onak egozan alderuntz. Ur MarIl 80. Jesus menditik beeratu zanean. Lard 395. Moisesek eskuak goronz iduki nai, baña nekatzen zitzaiozkanean, beeratzen zituen. Ib. 76. Guztijok entzuten doguna, beeratuten doguzala geure bekokijak. "Humilando nuestra frente" (1866). BBatzarN 239. Bukatu bada, o Jaungoikoa! / gure erbeste luzea, / beeratu Jauna, zuk gure kontra / jaso dezun ezpatea. AB AmaE 55. Heltü nintzan Ligira / buneta erori lürrera, / buneta erori lürrera eta / eskurik ezin behera. Balad 80.

( s. XX.) Al zan lenena kuratu, / mediku jaunak iztarra jarri, / ezurrak zaizka peratu; / kojorik eta ezer ez dauka, / aiñ ederki zan sendatu. (Interpr?) JanEdII 85. Begiak jaso zittuan zerurontz eta burua beratu zuan bere Aitta Zerutarrari eskerrak emanez. Inza Azalp 120. Burua beratu ta pentsamentua Jesusengan jasorik ixil-ixillik aitorketa egitera joaten dira. ArgiDL 132. Eta i, Kaparnaum, zeruraño goratuko al aiz? Sulezeraño beratuko aiz. Ir YKBiz 155. Ortakoz iztarrak estu, / bat bestez gurutzeratu; / alare larri, galtzik ez diten / ipurdiraiño beratu. Or Eus 372. Eldu zen etxe atarira, Yan Pier-i gurdiko egurrak beheratzen laguntzera. Etxde JJ 60. Zazpietan zan itsas-aundia. Bederatzietarako, noski, txalupa burni-barraren azpian jartzeko ainbeste beeratuko zan. Anab Poli 32. Ola mintzo direnak eztute gogoan animaliak goratzea eta bai gizona oien maillara beeratzea. Vill Jaink 70. Lagüngua zor beitügü / Eüskal Herriko besteri, / indarrak behera ditian / igorririk herriz herri. "Envoyons-leur nos forces en bas" . Casve SGrazi 132. [Mutil koxkorrak] utzitzen du bazkaria eta begiak beheratzen ditu. MEIG IX 109.
azpiadiera-1.1
(V, L, BN, S ap. A; Ht VocGr, Lar, Dv, H), beratu (H) (Fig.). Humillar(se); rebajar(se). "Blâmer" Ht VocGr 333. "Humilier" Ib. 371. "Apocarse, humillarse, bere burua gitxitzea, &c. beeratzea" Lar. "No me abato yo a esas raterías, ez naiz ni beeratzen txarkeria orietara" Ib. "Humiliare, humilier, abaisser" Dv. "Norbaiten omen ona beeratzea, rabaisser la réputaion de quelqu'un" H. "Panparroikeriak ederki beratu niozkan" Ib. "Beeratu (V), beheratu (L, BN, S), humillarse" A.
Ezen haur humiliatu eta beheratu izan da, gure exaltatzeagatik eta goratzeagatik. Adv ** 8r. Ezen bere burua goratzen duen guzia, beheraturen da: eta bere burua beheratzen duena, goraturen da. Lc 14, 11 (He, Ker, IBk, IBe be(h)eratu; TB, HeH, Dv, Ol, Leon ap(h)aldu, Oteiza, Brunet humillatu, Or beerago bota). Ikhus ezazue zeuen / Iauna beheratua, / zeruetan handi dena / lurrean ttipitua. EZ Noel 52. Lehen hautatu dut Iainkoaren etxean beheraturik egoitea, ezen ez bekhatoreen iauregietan. (Ps 83, 11). SP Phil 220 (He 221 beheititurik). Hain goratü izan dela, nola bere büria beheratü baitzian berthütez. Bp II 108. Beheratu baitzare gizonaren zerbitzatzeraiño. Ch III 10, 3. Iazar zazu ene bizkarraren gaiñean, behera zazu ene buru superbioa. Ib. 50,6. Zure falten gatik beheratua eta mezprezatua izateko. Ib. 46,2. Spirituak eman nahi nau gauza guziez gorago, baiñan haragiak nahi badut eta ez beheratzen nau. Ib. 48,4. Ondo balegokit nik astinduko nuke, nik beeratuko nioke bere andiustea. Lar DT CCIV. Horra nola den hunen baitan pobrezia bera beheratua eta humiliatua. He Phil 216. Jautsi eta beheratu nahi izan duenaz geroz, gizon egiteraiño, eta heriotze laidotsu bat, gu salbatzeagatik, pairatzeraño. He Gudu 134. Leoirik erreenak [...] ere barkatzen dio bere atzaparren ta orzen artean urratzera zijoan gizonari artara baño len beratzen ta humilzen zaion aldian. Mb IArg I 336s. Jainkoak beheratzen eta urmariatzen ditu supherrak eta sendoak. Lg I 279. Nor ere altxatuko baida, eta hura izanen da beheratua; berriz, nor ere beheratuko baida, eta hura bera izanen da altxatua. Lg II 243. Adiskide izanen ditutzu, zure izanetarik edo goratasunetik zenbait probetxu usteko duteño; beheratzen bazare, ez darotzute gehiago begiratuko. Mih 68. Beraz behera behera [sic] zaite zure Jinkoaren ainziñean. Ib. 44. Zure buruba beheratzen zinduen, zure ezdeustasunean hondatzen ziñen. Ib. 29. Nok, ondo ikusi ezkero / Jesus beeraturik, / naiko dau erabilli / buruba arroturik? Iraultza 169. Baña zu nire arimea beeratu, ta humildu zaite, ta eldu zaite beti Jauna gana. LoraS 183. Ipui ezin obea adierazotzeko gizon arro, astin ta buruiritzikoai, nola geroenean izango diran beratuak. VMg 81. Gu salbatzeagatik edo pekatutik libratu eta Jaungoikoarekin adiskidetzeagatik humillatu, jatxi eta beeratu zan. Gco I 181. Ain arroak, non uste duen geiegi beeratuko lirakeala egin zaizten ontarteak aitortu ta ongillea alabatzearekin. AA III 345. Jainkoaz naski orhoitu ere gabe, bederen maiestate adoragarri haren aitzinean beheratu gabe. Dh 224. Ezagutu erazoten deuskube ze argalak eta gitxirakuak garian, ezauera onegaz humildu eta beeratu daigun geure arrokerija. Astar II 264. Ala gaizki egin othe dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea. Dv 2 Cor 11, 7. Egarri naiz, dio, galtzen diran ainbeste animagatik, nere Aitaren gloria aiñ beeratuagatik eta [...] nere Elizaren triunfo edo garaipenagatik. EE 1885b, 546. Beeratzen dana, gooratua [sic] izango da. Bv AsL 110. Gisa onetako egitiakin Franziskok bere burua beratzen zuan, eta etsaiari ebakitzen zion bidia, bere biotzian sartu etzedin. Ib. 109s. Izketetan iñoiz ere bere izena aotan artzea debekatu zuen, izen au beeratu etzediñ. Arr May 162s. O Jesus bigun gizonagaitik / beeraturiko gorena. Azc PB 31. Gaztelar ta prantzesak beratzeko gaizki esaten dek, baño aien diruagatik eure sorterria salduko eukealata nago. Ag G 117. Ontasun andia dala gizon bat apala izanik igotea, ta goien egonik, zer oker dan beeratutea. Or Tormes 15. Bere burua / beratzen daula / guri bakezko / mosua emon gurarik! Enb 104. Goratzen dana beeratuko baita eta beeratzen dana, goratuko. Ir YKBiz 343. Txirotasunak ez dau / gizona beratzen, / ezta diruak ere / iñor goratzen. BEnb NereA 69. Nik nere burua goraipatzen ez badut arako argatik da: beeratzea bait da nork bere burua goraipatzea. Berron Kijote 175. Baiña ba-egoan irugarren maillakoa [illeta elizkizuna] asko beeratzen eban beste zerbait. Etxabu Kontu 76. Badakit onak geiago ere izan dirala gure lurralde ontan. Ez nuke inor beeratu nai. Zendoia 95. Esandakoak ez du [Arrese] beheratzen ez gutxiesten. MEIG II 87.
azpiadiera-1.1.1
(Part. en función de adj.).Humilde, bajo.
Erakatsi nahi derikü Jinkoaren aitzinian bihotz beheratü bateki bekhatore girela aithortü behar dügüla. Bp I 142. Ez zaiteztela altxa zeben baitan handigozko gogoetez; aitzitik aphal zaitezte presuna beheratuen alderat. He Rom 12, 16 (Lç beheretara akomodatzen zaretelarik). Munduko distiaduratik urrun, bizitze beheratua, ilhuna, gordea hautatu izan duzu. Dh 108. Lan ta egikizunik beeratuenetan: zurak zerreetan, etxia garbitzen ta onelakuetan. Ur MarIl 99. Aitatuten ebeela sarritan nire izen beeratu eta utsa. "Mi humilde nombre" (1866). BBatzarN 233. Lurrera zelai bota Erri anditsua, / goratu ta eregi umill beratua. AB AmaE 29. Arpegiera umil, beeratu eta moduonekotasunagaz gure Jauna artutera eldutea. Itz Azald 161.
azpiadiera-1.2
(Part. en función de adj.).Abatido. " Gogoa beratua daduka txit, il a l'esprit très abattu" H.
Gogoa (arima) aspaldion oso eri [du] . ; ta gogo beeratuak emeki-emeki ta igartzaka soinik errutsuenari oben eragiten dio. A Ardi 87s.
azpiadiera-1.3
(Lar, , A), beratu (Lcc, H).
"Baratar" Lcc. "Baxar de precio" Lar, . " Garia beratu da, le blé a baissé de prix" H.
Orduko prezioa eskatu dezakezu, baña beeratu bear dezu zerbait mermakgatik. AA II 189. Beti nai dabee erosten dabeenak al daijen gustija beeratu, eta orregaitik geijago eskatuten dot. Astar II 169.
azpiadiera-1.4
(Urt), beratu (V, G ap. A ; Lar, ).
Disminuir. "Attenuare" Urt III 52. "Menguar [...] el mar, ríos, luna, beratu " Lar, . " Beratu (V, G, Añ), menguar, disminuir" A.
Senda dietzadatzu ene miñak, ezen ene ezur guziak khiritu zaizkit eta indarrak osoki beheratu. 43.
azpiadiera-1.5
Bajar (la voz, el volumen del sonido).
Beltranek ordea, abotsa beeratuz, bere azken itzak apalki zuzendu zittun. Etxde AlosT 46. Mugonez ohartu zen goiz zela oraindik; ez zituen auzoak iratzarri behar, ez eta Marcelle ere. [...] Irratia beraz beheratu zuen. Mde Pr 148s.
azpiadiera-1.6
peratu (H (BN, S), Dv (BN, S)), pialatu (S ap. Lh ).
Poner(se) debajo. " Peratzea (BN, S). 1. (vb. trans.), mettre dessous, placer dessous, sous-vaincre, soumettre. 2. (vb. intrans.), se mettre dessous, sous-se soumettre, Syn. azpiratzea, menperatzea. 3. avec adjonction de lur, terre, oin, pied, ostiko, talon, men, puissance, etc...: enterrer, s'enterrer; mettre, se mettre sous les pieds; mettre, se mettre sous la dépendance" Ib. "Mettre dessous" Lh. Cf. amilperatu, hankaperatu, besaperatu, ekaizperatu, erdaldunperatu, eskuperatu, giltzaperatu, itsasperatu, itzalperatu, lanperatu, legeperatu, lurperatu, mahaiperatu, oinperatu, ostikoperatu, zangoperatu, zigorperatu.
azpisarrera-1
AHOZ BEHERATU. v. ahoz-beheratu.
azpisarrera-2
BEHERATU ERAGIN. Hacer rebajarse, humillar. v. beherazi.
Da Zeruko doai edo birtute bat gere buruak diran bezela ezagutu eragiten diguna; eta gere barruan humillatu eta beeratu eragiten gaituana. Gco II 25.
beheratu
<< beheratasun 0 / 0 behere >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper