Azpisarrerak (sarrerak) (2)
beharrezko.
(G-azp, AN-gip-5vill, B, L, BN, S; Lar, Añ, Gèze, Dv), biarrezko (V-gip) Ref.: A; Lh; Lrq (behar); Elexp Berg (biarrezko); Gte Erd 144, 221 .
Necesario; obligatorio. "Forzoso" , "necesario" Lar. "Deshecha, salida precisa de algún camino, irteera bakarra, bearrezkoa " Ib. "Urgente" Lar, . "Nécessaire" Gèze. "Qui est de nécessité" Dv. "D'obligation; nécessaire" Lh. " Beharrezko kondizioneak (BN-arb)" Gte Erd 144. v. beharreko, behar (II), BAITEZPADAKO; cf. BEHARREZKO (s.v. behar). Tr. En el Norte se atestigua escasa pero regularmente desde comienzos del s. XVII. Al Sur los primeros ejs. son del s. XVIII (Larramendi, Ubillos), haciéndose muy frecuente en el s. XX. Acompañando a un sust., normalmente precede a éste aunque tbn. aparece detrás, sobre todo en el s. XX. En DFrec hay 365 ejs., 8 de ellos septentrionales.
Ezen ardiastekotzat beharrezko premia / sinhetzak othoitza dela guztiz moian handia. EZ Man I 9. Erremedio hauk bada / Idukitzak gogoan, / Progotxoski zerbitzadin / Muga beharrezkoan. EZ Eliç 93. Obedienzia horri daritza beharrezko eta obligazionezko obedienzia, zeren nihor ere ezin libra diteke [...] obeditzeko eginbidetik. SP Phil 247. Bear ote du batek [...] bereala konfesatu barka dakion? --On litzateke: ezta ordea bearrezkoa. CatBurg 36. Lenengo bostak bearrezkoak dira [...]. Beste biak dira borondatezkoak. Ib. 33 (Iraz 35 nezesarioak, CatOiq 260 premiazkoak edo bearrak). Badire bi obedienzia suerte: bata, beharrezkoa, eta berzea borondatezkoa. Beharrezko obedienziaz obeditu behar ditutzu humilki Elizako Superiorak eta aiñziñdariak. He Phil 249. Ez da ordea beharrezkoa edo nai ta nai ez artu behar dana. Ub 196. Lehenbiziko bortzak dira beharrezkoak, obraz edo desiraz errezibitu behar direnak. CatLuz 21. Indazü grazia borthiz hura, zoin salbamentiaren egiteko beharrezko dela erakutsi beiteitazü. Ip Imit III 55, 1. Urguluz hanturik eta nehork ezin asezko heinera berak ezartzen gutiziaz, anbizionez, jaun baino jaunago beharrezko errabiaz beterik. HU Zez 211.
(s. XX) Bearrezkoa ete da sinismena zerua jadesteko? KIkV 14. Estualdi andietan dira aginduz bearrezkoak errukizko egintzak. Ib. 81. Emaiguzu, Jaun maitea, guztioi ain bearrezko zaigun zure laguntza. ArgiDL 91. Eragitten digu, bearrezkoa baño on geiago egittera, gure gogo onez nai badegu egin. Inza Azalp 139. Ikusi dezagun gaur zenbat goratu ta aberastutzen gaittuan eta zein bearrezkoa dugun. Ib. 122. Bearrezkoa egiten zaigu Jaungoikoari eskatzea deabruagandik atera gaitzan. Ib. 151. Axe-orratza baxen ederra da [...]. Baña ezta ain biarrezkua. Altuna 9. Noiz edo noiz, hasi obra on bat gerokotzat utz ditake, beharrezko zerbitzu baten egiteko. Leon Imit I 15, 1. Hitzen ikastea bezain beharrezkoa da aditza eta berboa, egindura eta itzuliak eskualdunki ibiltzea. Zub 93. Eri bakoitxaren ezagutza, noraño ilundu den ikusteko, sendalarien argiak beharrezkoak zaizkit. FIr 183. Amaika lan bearrezkoagoak badizkiagu. Lab EEguna 84. Asko izatea ezta bearrezko, gartsuak, zintzoak, "piñak" izatea, bai. Ldi IL 152. "Gizon" izki larriez ipiñi utsak, aren bearrezko alderdietzaz itzaldi luze batek baño areago dio. Ib. 116. Egunkari on bat --eta bearrezko dezu ona, erderazkoak bezin on; bestela zeren indarrez edatu? Ib. 73. Lana bearrezkoa da. Agindu bat da. ABar Goi 49. Ondasunak txiroen artean banatzea orduan be aolkua bai; baña egipide bearrezkoa etzala argi dago. Eguzk GizAuz 15. Edozer egiteko bearrezkoak doguzan gaiok, soña edo gorputza euki daroe beti. Ib. 47. Baiezpenak emanak izango badira, zein zer-nolak izango diran bearrezko, aitatutako Zaingoak adieraziko dute. EAEg 19-11-1936, 338. Bide bat badute berri-berritan egina. Dena graba, ederki artatzen du norbeitek. Beharrezkoa da. Zerb Azk 17. Uste dut Shakespeare, Poe, Sofokles eta Platon itzultzen duten euskaltzaleek lan beharrezko bat egiten dutela. Mde Pr 42. Horrela, biziarentzat beharrezko diren organu nausiei puska bat iraun diro. Ib. 79. Emen ukaiten duk mintza-antzea, gauzak adierazteko ta esanak argitzeko ain bearrezko dana. Or Aitork 30. Moja-komentu batean aritu zan bearrezkoenak ikasten. Etxde JJ 84. Nola edo ala, ezetz esan diot nik. Ozta-ozta atera zait bearrezko gezurra. Txill Let 113. Ez daukagu egiara iristerik, jauzi baten bidez abiaturik baizik. Eta gu geu ez gera gauza bearrezko jauzia emateko. Ib. 131. Alde batera bezela bestera ere bearrezkoa zuan ikastea. Anab Poli 91. Umiei gauza bearrezkoak erosteko. Erkiag Arran 114. Gauza beharrezkoa zen, zer egin derrigorra, premia bizi. Arti Ipuin 67. Otoitz egitea zilegi da ta bearrezko, nonbait, emendik arako etxe-aldaketa zorioneko gerta ledin. Zait Plat 108. Noiz iaio zan iakitea bearrezkoenik dugu, aren iardunaren berri zeatzago ikas dezagun. Ib. 28. Emateko lana izan zuen iru erloju aiek, baño bearrezko ageriak egin eta ondoan eman zituen. Izeta DirG 90. Zeri esaten zaio bearrezko, premiazko edo baitezpadako? Vill Jaink 52. Iñoiz bezala agertu zaigu Jainkoa bearrezkoa dela gizartearen nondik-norakoa esplikatzeko. Ib. 170. [Fedeak] baditu bere oiñarri bearrezkoak. Ib. 7. Gizonak dauka mundu-bizitzak / bearrezko dauan gatza. BEnb NereA 250. Oraindik egiteko geneukala bearrezko lan ori. Ibiñ Virgil 22. Nere kantetan itz bizi xamarrak jartzea, bearrezko zan. NEtx LBB 336. Biarrezko neurrixan bere bekatua ordaintzeko. Etxba Ibilt 481. Iduria gatikan zaharren sistima, / beharrezkoa zela zure katixima, / hartu duenak bezik ez diro estima. Xa Odol 133. Ardo pixka bat biarrezko du / osasun ona daukanak. Uzt Sas 56. Bidezko ta bearrezko da nik ori jakitea. Berron Kijote 209. Orretarako bearrezko da / danok alkar maitatzea. FEtxeb 78. [Emakumeak] dira lagunik bearrezkoenak mundurako. BBarand 169. Baldintzak, jakina denez, bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak edo, giputz zaharrek ziotenez, aski diren adinakoak. MIH 218. Bi bideak zilegi eta beharrezko dira eta nork taxutuko ditu aldez aurretik bakoitzaren neurria eta mugak? Ib. 109.

v. tbn. Legaz 36. Belaus Andoni 10. KIkG 67. Muj PAm 72. Etcham 203. Ir YKBiz 394. Osk Kurl 10. Alzola Atalak 147. Etxabu Kontu 139. Ataño TxanKan 107. Onaind STeresa 118.
BEHAR-BEHARREZKO (AN-5vill; Dv; biar-biarrezko V-gip). Intens. de beharrezko. "Biar-biarrezko, muy necesario, indispensable" Elexp Berg. "Gaur bear bearrezko lanak egin ditugu (AN-5vill)" Gte Erd.
Ezin al yuadaz nik, ostera, neure zeregiñak beianganian egin, biar-biarrezko ixanez ganera [...] jauregija neure biar-ixan gustijetarako eskeñi yaustaan ezkero? Otx 65. Birr-aldaketa au landareak bear bearrezkoa du zaintsu eta ondo etortzeko. Munita 41. Bear-bearrezkoa zitzaion gizonezko bat bere lizun-egarria asetzeko. Etxde JJ 199. Seme-alaberi berbaz azi-era (edukaziñoa) emotea bear-bearrezkoa da. Bilbao IpuiB 61. Neurri auek bear-bearrezkoak ditugu gure gorputza indartsu ta osasuntsu egingo bada. MAtx Gazt 42. Bear-bearrezko gaitasun orreik iñun baiño obeto agiri yakuz liburu onetan. Onaind STeresa 119.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper