OEH - Bilaketa

2946 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beharreko.
sense-1
1. (G-azp, AN-gip; Dv, BeraLzM), biarreko (V-gip-m), bierreko (V-ger). Ref.: Etxba Eib (biarrekua); Elexp Berg (biarrekua); Gte Erd 221.
Necesario; indispensable. "Qui implique nécessité, qui est de nécessité" Dv. "Biarrekua, conveniente, de necesidad" Etxba Eib. "Biarreko gauzak pe falta zien orduan" Elexp Berg.
v. beharrezko, behar (II) .
Tr. Sólo meridional; empieza a documentarse a principios del s. XIX. Cuando acompaña a un sustantivo, va normalmente delante de él.
Buru nekatuba arinduteko edo osasunerako pasietia gauza ona da, ta askotan biarrekua. fB Olg 32. Birjinia ondasun ugaritsuba, ezkontzakia biarreko duina ozta daukana ta ezkonduba pobria dala. fB Ic III 326. Ain dira biarrekuak mandamentu oneek, ze ezin zerura eldu leiteke, eurak jakin baga. Astar II 2. Garbitasuneko doaia atskorra bezain bearrekoa izanik Zeruan sartzeko. Lard 380. Zirkunzisioa bearrekoa zan edo ezeko despita. Ib. 509 (tít.). Ze bearrekoa zan ari laguntzea, / ogi bat bazan bere sarri emotea. AB AmaE 296. Beti zuzenduten dituezala bide onetik eta kastigetan dituezala errime eta zurtasunagaz bearreko denporan. Itz Azald 98. Besteari egun bateko bizigarri edo janari bearrekoa [...] ostutea dala pekatu ilgarria. Ib. 107. Ain bearrekoa jakula zeinda gatza aragiaren edo okelearen iraupenerako dan bearreko. Ib. 192. Zein da bost gauzetatik bearrekoena, zein baga ezin iñoz artu leitekean Sakramentu au? Ib. 138. Egia zer gauza bearrekoa dan ikusteko. Ag Serm 451.
(s. XX) Len barriketa utsa zana, ixilla ta itz biarrekuak baño esaten ez ebazana bigurtu zan. Kk Ab I 46. Gorputzak bezin bearrekoa du animak ere bere janaria. ArgiDL 42. Bere gogoak ain bearrekoa duen pake donea, gure artean arkitu zuela zirudien. Alz Ram 111. Zeu azkatzeko, ilgo da Alberto, / au bada biarrekua. Enb 134. Esautson ankak ebai biar yakozala, ta triste-tristerik erantzun eban: --Tire ba. Bierrekua izan ezkero... Kk Ab II 47. Bizi diranai bezin bearreko zaiela argia illai ere. JMB ELG 90s. Egiz bearrekoa ta onuratsua izatea be ezta beti naiko. Eguzk GizAuz 54. Bearrekoa bazan, [...] piztiaren aitzulora bertara joango zitakian. TAg Uzt 169. Janzki berdin batez gudariak janztea bearrekoa deritzaio. EAEg 18-10-1936, 76. Arkaitzetik ateratzea oso zailla; tresna aundik, mirabe asko eta dirua erruz bearrekoa. JAIraz Bizia 62. Ta batezere, auxe degu euskaldunok bearrekoena. NEtx Nola 6. Zuaitzak egiten du gizonak ain bearrekoa dun oxijenoa. Munita 16. Bearreko nitunak kalte zekizkidan, aiek nere mende idukitzea alegiten bainun. Or Aitork 98. Erreginak [...] gutxi-gora-bera, segunduan arrautz bat jartzen du. Erlariak diotenez erlarrak ez omen dira bearreko. EgutAr 27-11-1956 (ap. DRA). Ez, ez, --ekin zion jandarmak xamurtuta--, ezta bearrekoa. Sendi baten oñazea ori baiño errespetagarriago da. Etxde JJ 49. Eztaki burua makurtzea bearrekoa izan oi dala sarritan. Ib. 23. Lanerako tresnarik bearrekoenak erosi zituzten. Ib. 214. Beharreko tresneria guztiarekin bere gelatik kirofanora bihurtu zenean. Arti Ipuin 75. An artu nuan ondo bearreko atsedena. Anab Aprika 83. Bearrekoa det El Goleara joatea. Ib. 70. Eta txakurrak ere artzaiendako oso bearrekoak dira. And AUzta 103. Bearreko yaken kemen eta adoreaz jabetu nairik-edo. Erkiag BatB 15. Zein bearreko den jainkozko indar batek gizabizia ingura ta besarka dezan. Vill Jaink 133. Il ondorian asi da erria / goratzen bere izena, / eriotzia bearreko al da / ezagutzeko gizona? BEnb NereA 141. Lan egitia danok / bearreko dogu. Ib. 124. Begiak bezain maite ta esku-oñak bezain bearreko dezun edozer, pekaturako bide bazaizu, ateratzeko. MAtx Gazt 48. Alako bearreko dan gauza egiteko orrenbeste korapillo? NEtx LBB 61. Jainkoa lagun, izango degu / bearreko degun gaia. Olea 31. Urtian ill bat bearreko da / beti itxura antzekua, / neguak auldu duen guztia / erabat konpontzekua. Uzt Sas 332. Onetariko bearrekoenak elizea ta ikastolak dira. Etxabu Kontu 225. Bearreko ziran gauzak erosten asi zan: etxeko altzariak, etxe bizitzak.... AZink 140. Iñor enteratu gabe egin genduan bearrekoa. Albeniz 226.
sense-2
2. (vEys).
Necesitado, pobre. "(G) mendiant" vEys. v. behartsu.
Bere eskuz egindako arropatxuak aur bearrekoai eman oi zizten. Arr GB 6. Bazkariaren azkeneronz, geratzen zan ogia bearrekoai ematen ziezaten. Arr May 175. Hiltzen dira zarrak eta aurrak, bearrekoak eta aberatsak, pekatariak eta justuak. Ib. 43. Gure Iñaxio ori ondo bearrekoa etorriko da soldaduzkatik. TxGarm BordaB 99.
azpiadiera-2.1
Necesitado (de).
Geroenik [anima] Zure Bakarraren mendeko eta ez giza-aginpidearen bearreko, Zure iduri ta antzera berritu zenun. "Tibi soli mentem subditam et nullius auctoritatis humanae [...] indigentem" . Or Aitork 421.
azpiadiera-2.2
Escaso.
Bunibidelarien lan-sariak noiz-naiz ere guztiz bearrekoak izan dira. "Exiguos" . EAEg 27-12-1936, 658.
azpisarrera-1
BEHAR-BEHARREKO (AN-gip; Dv; biar-biarreko V-m-gip). Ref.: Etxba Eib; Etxabu Ond 109; Elexp Berg; Gte Erd 144. "Behar beharreko, qui est absolument nécessaire, indispensable" Dv. "Biar biarrekuk erun, llevar sólo los objetos necesarios, sólo lo justo" Etxabu Ond 109. "Biar-biarrekua da Uberako eskolia" Elexp Berg. "Behar beharreko kondizioak (AN-gip)" Gte Erd 144.
Zeren berenez bekatu benial ezagunak [...] diran borondatezko, ta ez bear bearreko konfesakizunak. Mg CC 165. Zorrak daukezanak al daijen gustija egin biar dabeela eurak pagetako [...], biar biarreko eztirian gastubak kendubagaz. Astar II 160. Orretarako bear-bearrekoa da fede bat. AB (ap. Dv). Gauza abek erakustea gurasuarentzat bear bearrekoa da bere umeak zuzenbiderik izango badu. Ag Serm 337. Bearbearrekoa da egotea beste bizitza bat, nun onak artuko dabeen eginsari betikoa, eta txarrak kastigu betikoa. Itz Azald 39. Urtetsu-samarra zala esateko; Leon bear-bearrekoa zuela. A Ardi 90. Zuen laguntza bear-bearrekoa zait. ArgiDL 25. Ezin lei bizi, irebazi al dan apurre bier-bierrekora be ezta eltzen. Kk Ab II 156. Politika bear bearreko da errien pizkundeetan. Ldi IL 144. Beste langillea arduratsu ta begiratuagoa da: bear-bearrekoa baño eztau eralgi nai. Eguzk GizAuz 147. Bear-bearrekoak dira giza-biotzarentzat pozaldi[a]k eta argialdiak. TAg Uzt 311. Nagusiak edo bere sendikideak bear-bearrekoa dutela etxea egiztu bearko dute. EAEg 1-11-1936, 186. Sendalaria ekarri zuten. Ezin ezere artuazi. Bear-bearrekoa zan, ordea. Oso gaizki zegoan. Anab Poli 78. Biderako bear bearrekoa artu ta atera zan etxetik. NEtx LBB 164.
beharreko
<< behar 0 / 0 beharrezko >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper