(Hb);
basezti;
baso-ezti. Miel silvestre. Ioannes hunek bada zuen bere abillamendua kamellu biloz, eta larruzko gerrikoa bere gerrunzean inguru: eta haren biandá zen othiz eta basa eztiz. LçMt 3, 4 (TB, HeH, Ur, Ip, Echn, Or, IBk basaezti, He basa esti, Ol, Leon, Arriand, IBe basezti, Ker baso-ezti; Dv oihanetako ezti, Hual mendiko ezti, Samper ezti mendiko, SalabBN ezti basa).
Eta othi eta basezti iaten zuen. LçMc 1, 6.
Larrapotez eta basa- / eztiz hazi pobreki. EZNoel 165.
Etzuen jan [...] zenbait bas ezti aphur baizik. CatLav 425.
(V 201)Xartalak, edo larrepetitak, eta oihanetan aurkhitzen zuen bas-eztia ziren haren yanaria. Lg II 126.
Larrapote edo mendi-langostak eta bas-eztia janaritzat. Lard 371.
Bere jana zan bakarrik baso eztija eta larrapote edo langosta esaten deutzen pistija batzuk. AgSerm 96.
Larrapotak eta basa-eztia ziran aren yanaria. IrYKBiz 39.