OEH - Bilaketa

2946 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aterarazi.
sense-1
1. atera arazi, ateraerazi, ateraerazo, atererazi, aterazi, aterazo, atererazi, atara erazo, atarazo, atazi (G-nav ap. Iz Als ).
Hacer sacar. " Atazi, hacer sacar" Iz Als.
Zeren erremusinak berak indarrik asko ezpadu ere bekhatutik atheratzeko, bai ordea badu [Iainkoari gu] athera arazitzeko. Ax 221 (V 147). Gorputz-illak beren janziakin Tabernakulotik kanpora aterazo zituen. Lard 85. Eta orain ere griña berak espa hura ateraerazo zion. Ib. 428. Gauza bat eskatzen dizut: lengo oñean jartzen zeranean, Josez aztu gabe, errukitu zaitezela, ni ziega onetatik Faraoni ateraerazotzeko. Ib. 53. Erregeren semeak gathetarik atherarazi duena. Hb Egia 46. Ogija, arraña eta abar lurrari ta itxasuari eurak euren ixardiz aterazo ta jan biarko leukelako. Euzk 1930, 520. Itziarko alkatea deitu, errian ziran petrolio latak aterazi beste oinbeste gizonekin, eta goazen mutillak. Or SCruz 71. Oi bezala gurasoek kupelaren gainetik ardoa atererazten ziotenean. Or Aitork 226. Erretoreak botil bat ardo ta galletak atera arazi zizkion neskameari egon-gelara. TxGarm BordaB 178.
azpiadiera-1.1
Hacer proferir.
Khar bizia sartzen zaie / sustantzia barrena, / penak aterarazitzen / daroela auhena. EZ Noel 132. Zeuk entzun dozuzan orroe ta ulubak atara erazo dautsedaz. Otx 29. Izialdurak baino areago, ustegaberik jazarria izateak atera erazi zion orroa bat. Mde Pr 156. Aterarazten ditu [sagardoak] / irrintzi ederrak. Ostolaiz 128.
azpiadiera-1.2
Hacer echar, hacer soltar.
Zeñek emoten deutsa Kristori ikara andi bat, atera erazoten deutsaz negarrak. Mg CO 97. Ezi atrarastentú negár amorósoak. LE Urt (ms.) 149 (ed. 1846, 420 ateraazten ). Ai zorigaistokoa bere bekatuakaz Jesu Kristorio bere odola aterazoten deutsana! NekeA 243. Nire bekatuak aterazo deutsuez odolezko iturriak; enda niri botarazoten ezteustee negar-ampullu bat? EL1 194s. Txapa gaiñean jarri ostoak, kea atera erazi ta arnas ori artu. Ostolaiz 143.
azpiadiera-1.2.1
Hacer emitir (sonidos).
Geiago ezinda, iru edo lau txilio miñ aterazi bere txistuari, eta beingoan mututu da danbolintero tristea. Mok 17. Kaixazaarraren ganeko olari noizean bein berarizko dranga-dranga otsak ateraziaz. Erkiag Arran 37. Ur gazi zabaletan, zenbait gauza arrigarri gertatzen ziran, olatuen orru zoli ozenak ateraziz. Zait Plat 51. Sisal sokari atera eraziz / sekulako zirriparrak. Insausti 114.
azpiadiera-1.3
Hacer obtener, hacer conseguir.
[Jainkoak] ihardetsiko du zuretzat, eta gauza guzietarik probetxu atheraraziko darotzu. Ch II 1, 3.
azpiadiera-1.4
atera arazo ( VP 12v).
Hacer decir. " Barrunbeko gauza atera-arazo, sonsacar" VP .
Skribauak eta Pharisauak eman ziren oraino borthizkiago haren hersten, eta ahotik atherarazten asko gauza. TB Lc 11, 53 (Lç propos iradokiten). Dalilak Sansonen itzketa onetatik ezagutu zuen nai guzia ateraerazo ziola. Lard 145. Han, enganioz eta mehatxuz hertsatuak atxiki zituzten, Iñazioren kontra hitz bat edo bertze atherarazi nahiz. Laph 106. Gaizkidun baten barrundik Santu onek demonioai bortxaz atera erazi zien aitormen edo konfesioa baño. Arr May 161. Bai, jendeak zer atera-eraziko esaten ditu orrelako gauzak... Urruz Zer 44. Ibilli omen zan baserriz baserri, ta baserritarrai ezin omen zien ezer atererazi. Or SCruz 83. Ezin aterazi Josuneri iñoren aurrean esango ez zituanak. Anab Usauri 125. Eztaust iñok berba geiagorik atarazoko, ez-ta ludiko urre gustijakattik be! Otx 79. Zure izkutuetarik ez al zenion atererazi beste noribait, burnia bezain zorrotz dan ahopaldi gogor sendagarria, eta sastako batez ebaki ustelkeri guzi ua? Or Aitork 227. Bi lapurrek giltzapean ditugun bitartean bortxara atera-araziko dabegu diru oien gordelekua non dagon. Izeta DirG 83. Baña egun batez, Alejandrok edo baiezkoa aterazi edo iltzea erabakitzen du. MAtx Gazt 46. Lazkanotegi apezak harrotu zituen bazterrak, eskola libroa eta gazten libertitzeko plaza bat ere eraikiz, marmarika frango atera arazi baitzuen. Xa Odol 88. Aske-askean ematen dan itzak balio du. Baiña indarrean atera eraziak ez. Ataño MLanak 117 (53 egia aterazi.
azpiadiera-1.5
Arrancar, hacer dar.
Eurok errien ixenean Bizkaiko Diputaziñoari Undurragako bidea Ipiñabururaño luzetuteko erabagie atarazo eutsien arte. Akes Ipiñ 8.
azpiadiera-1.6
" Egiari bere bideak atheraraztekotzat, pour faire produire ses effets à la verité" Dv.
azpiadiera-1.7
" Aterazi, deducir, inferir" BeraLzM.
sense-2
2. (BN-baig-ciz; -th- L-arcang), atera arazi (BN-baig), atera aazi (AN-larr), atera azi (L-sar), aterazi (G-azp-bet, AN-gip-5vill-ulz-burg, BN-baig; -th- Urt, Dv), atearazi (BN-lab), ateazi (G-goi, AN-larr-ulz; atehazi BN-arb), atea azi (G-to-bet), atazi (G-nav), atrarazi, atrazi (AN-erro, B), atraazi (AN-araq), atreazi (AN-olza), aatrazi (AN-erro), ataraerazo. Ref.: EAEL 28; Gte Erd 17. Hacer salir, sacar. "Attrahere, [...] atherarazi" Urt III 83. "Quod negotium huc te trahit?, zer egitekok [...] atherarazitzen zaitu hunat?" Ib. 81. "Laguna gartzelatik aterazi zun (G-azp)" Gte Erd 17. v. 1 atera.
Eta oriei guk begitarte onik galdu gabe, dagiegula alegina, otoitzez ta beste moduz beren bekatutik lenbailen ateraztea gatik. Mb OtGai III 50. Ater-erazi zuen bere mendi zulotik Italiko erri ederrak ekusi duten predikaririk andiena edo andienekotik bat izateko. Mb IArg II 92. Zazpi egun iragan zirenean, Noek atherarazi zuen usoa. Lg I 32. Atherarazi ditu urak arroka gogorretarik. Lg II 88. Noiz atrarazikogaituen [emendik], eztígu errannái, ezkaitzen deskuida bátean ére. LE Doc 48. Zertako atera erazi nazu sagrarioko Obitik zugana etortzeko? Mg CC 213. Atera erazi zuan Jaungoikoak Loth erriaz kanpora erriaren gañ su ta garrak bialdu baño len. AA III 382. Eta atherarazi zituenean guziak, sarthu zen. TB Mt 9, 25 (Leon athera-arazi; idoki, He aldararazi, Dv ilkhiarazi, Ip elkhi-erazi, Ur botatu, Echn kanpora man, Ol, Ker alde eragin, Or irten eragin, IBk bidali ). Irla batean sartzen badire leher egin duen untzi bateko gizonak, haurride oro herrian bat dire hekien erromesiatik atherarazteko. Hb Egia 44. Oai beaz, Jauna, atheaz aazu othoi hatsa gorphutzetik: zeen hobio baita enetako hiltzia bizitzia bano. ACasve Ion 4, 3 (Dv athera). Luzaroan eziñ ateraerazi al izan zuten Kondea bere jauregitik. Arr GB 100. Mihiak du salatzen / Bihotz barnea, / Eta atherarazten / Handik esnea / Edo zornea. Zby RIEV 1909, 106. Mariak hamabortz-bat urthe zituzken Tenplotik atherarazi zutenean. Jnn SBi 37. Oihu egiten zioten ere basa-ihizien kargua zuenari, atheraraz zezala lehoin bat. Ib. 160. Gure bide makurretik aterarazteko. Dih MarH 412 (ap. DRA). Denbora izan dute animale guzien atherazteko. Eskual 18-4-1913 (ap. DRA s.v. athearazi ). Monja bat atera erazi zuan bere konbentutik eta onekin bizittu zan bizitzarik lotsagarrienean. Inza Azalp 95. Amak etxera eramateko elizatik aterazi duanean. Ib. 59. Jonixio tabernatik atera arazten dualarik. Lab EEguna 101. Orain ere deabru bat aterazi du gizon orrengandik. Ir YKBiz 161. Berehala handik athera-arazirik hura, haren gaizki-egileak igorri zituen lehoinen erdirat. Zerb IxtS 70. Beltranek igarri zion etxekoen larritasunari ta estuasun artatik ateraztearren berak itz egitea erabaki zun. Etxde AlosT 87. Deabru asko aterazi zitula gorputzetatik. Or QA 56. Beti arriskuan eta beti onik atara-erazo mutil onak; eta barriro galdu-agiñean utzi neskatillea, mutil gaiztoaren menpe. Erkiag BatB 20. Egiaren bidetik, obe-bearrak edo beldurrak, gorrotoak edo ongi-naiak, iñolaz ere ateraziko ez dituanak. Berron Kijote 112. Ain bait-da errukiorra, eguzkia zintzoentzat eta gaiztoentzat ateraazten duana. Ib. 203. Besoak jasoz, pusillen aurrean, atarira atera-erazi giñuzteken. Ataño TxanKan 221. Eta andik [ohearen azpitik] hura ezin atera-araz. Etchebarne 25. Diru kontuak nere arrastotik atera arazi egin nau. BBarand 110.
azpiadiera-2.1
Hacer surgir.
Zerk aterazitzen ditu onela [odeiak]? It Dial 109 (Dv atherarazten; Ur urten eragiten, Ip elkherazten ). Erakutsi ziran jaungoiko trakets bat, aitaren egiten etzuten aurrak kosketan botatzen zitunak; gezurrak esateagatik bekatxoak atera azitzen zituna. ABar Goi 53. Ilunpetik argia dir dir atererazi zuna. Or QA 178. Illeak aterarazteko lozio-ukendu ori egia da polliki saltzen dela. Lab SuEm 177 (ib. 167 aterazteko).
azpiadiera-2.2
Kumak aterazoteko antzar lokearen otzaran sartu ixana zana. Otx 143.
azpisarrera-1
MEZAK ATERARAZI. v. meza.
aterarazi
<< atera 0 / 0 aterpe >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper