Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2957 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arautu.
sense-1
1. (Lar).
Regular. "Reglar" Lar.
Legez ageri da [...] etzarela oraino bermatu zure begien giristinozko moldestiaz arautzerat. Birjin 323. Garen oro nahikide zoin gure zathiaz, Jainkoak hala arautzen duenaz gero. Ib. 328. Azkenean [bere kofesorak] arautu ziotzan egin behar zituen [minari] guziak. Ib. 426. Onekin dijuan Araudia, erri zerga eta sarrera guziak arautzen dubena. ForuAG 285. Emakume ta gaztetxuen lana arautu ta langilleen beste eskubide batzuk be zaindu bear dabez. Eguzk GizAuz 165. [Agintariak] zeregin edo ogibide bakotxean alogerik txikiena zenbaterañokoa izango dan, eta langilleak euren alogerok noz eta zelan eskuratuko dabezan be arautu dagikie, alogerok galtzeko arriskuak al bestean urrinduaz. Ib. 165. Osasun gizonen jardunkizunak arautzen zituzten legeak. EAEg 17-12-1936, 568. Lenen, buru-ukapen osozkoaren bitartez, zentzunak beuren ingurumariko zer guztiekin lege-esipe arautuan sartu. Onaind in Gazt MusIx 147. Haize oldarra arautzen, / ur-hazta berdintzen, / euri legea jartzen (Iob 38, 25). Zelaiberri Herr 10-11-1960 (ap. DRA) (Dv Hura da haizeari indarra eman dioena).
sense-2
2. (Lar, H).
Arreglar, preparar, componer, poner en orden (un asunto, discusión, trato...). "Arreglar, arautu, adreztu. Lat., ordinare, coordinare" Lar. "Arreglarse" , "arreglado, arautua" Ib. "Concertar, componiendo, arautu. Lat, ordinare" Ib. "Concertado así, arautua " , "concertadísimo, txit arautua" Ib.
Bien artean ondu edo arautu (arreglar) daiela euren ezta-baidea. Ag AL 25. Sardinzarrek eta emasteak [...] Antoniren gurasoakaz egon da arautu ebien gastien eskontzea. Ag Kr 108. Urlia auzori eztakit, onelako aideri bai, alako adiskideri ez; ezer eztiogu zor; berak ere, alaba ezkondu zanean, etzigun iñori deitu. Ura emakumearen itz jario ta arautu bearra! Ag G 316. Etxe artan, goi-beak maisterrai utzirik, bigarrengo bizitzan arautu zuan bere kaiola, txit erosoa. Ib. 219s. --Ta samin auek naikoa eztirala, orain semea, nere semea siñiste gabe ta protestanteak baño txarrago etorri zait! Ai, Katalin, zuk eztakizu nolakoa dan nere oñazea! --Jaungoikoak arautuko gaitu. Berak argi egingo dio zure semeari, Berak bigunduko dio biotza. (Interpr?). Ib. 238. Abade orrek, ondo dakiz, olako auziak araututen. Echta Jos 172. Arazo guztiak arautu, abiamenak egin da illebigarrenean ontziratu zan. Ib. 327. Irurak izango itunan ara eldu daneko; etzekiñat zenbat eginkizun arautu bear dizkin. Arruti EEs 1913, 201
azpiadiera-2.1
Arreglar (algo roto), curar (una herida).
Etxean eukazan tella zarrakaz, arautu ebezan tellatuko zuloak. Echta Jos 343. Eguraldia ondu zanean, arautu eben geratu zan masta erdia. Ib. 204. Egunaro geunkazan egiñalako lanak, olatuak apurtu ebezan gauzak, zelan edo alan araututen. Ib. 96. Olatuak eta aizeak egin ebezan kalteak araututera. Ib. 96. Josetxori, etxeratu zanean, garbittu ta arautu (arreglar) eutsen bere bekokiko zauria. Ib. 93.
azpiadiera-2.2
Preparar (un alimento).
Abereak zaindu, esneak batu, gaztaiak egin eragin, ta biraldu saldutera: . tasajoa edo zeziña arautu ta sokondo guztiak garbitzeko daukadaz amabost gizon. Echta Jos 307.
sense-3
3. + araurtu (S ap. Lh, que cita a Ip). (Con complemento dat. o sociativo).Conformar, ajustar (a). "Se conformer, devenir pareil" Lh.
Ordian khürütziaren zerbützariak, bere bizitzia Jesüs Krüzifikatiarenari araurtü dükienak, Jesüs Jüjiaganat konfidantza handireki hüllantüren dira. "Qui se Crucifixo conformaverunt in vita" . Ip Imit II 12, 1 (Ch Jesus gurutzefikatuaren iduriko egiñ direnak, Mst bere bizitzia Jesü Krist krüzifikatü izan denaren araur kharreiatü, Echve beren bizitzan Jesusi iduritu ziran guztiyak, Leon Jesus kurutzefikatuari jarraiki zaizkonak). Agindu zion Franziskok Eliz Ama Santari betiko, bere naia arenarekin arautzia. Bv AsL 75.
sense-4
4. (Intrans.).Arreglarse, ponerse de acuerdo.
Arautu gara bizkaitarrak gure nagusitzat datozenakaz Erroman euki bear dogun ostatuaren gaiñean. Ag Ioan 175. Anbat geiagoan [manurgariagaz] arautu gara Uriko jirabira egiteagaitik. Ib. 190.
arautu
<< araurre(n) 0 / 0 arazo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper