Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2957 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aholku.
sense-1
(BN-mix, S; Gèze, Dv (S), H), ahulgu (H), ahulku, aholko (H). Ref.: A; Lrq /ãhõlkü [paroxítona]/.
Consejo, aviso; exhortación, incitación. "1. conseil [...]; 2. inspiration [...]; 3. invitation, appel" H. " Aholkü hunak eman diztadazüt " A. v. kontseilu.
tradizioa
Tr. Palabra originariamente suletina y mixana; fuera de esta zona se documenta desde finales del s. XIX en autores septentrionales, y a partir del dicc. de Azkue tbn. en meridionales (en Orixe conservando la h originaria). En DFrec hay 11 ejs. de aholku, todos ellos meridionales.

--Zer da aholkia? --Gaitzaren ikhuste arhina edo aipatzia, bekhatiala gure deitzeko. Bp I 104s. Zonbat dira Espiritü Saintiaren dohañak? --Zazpi: [...] Aholkia. Indarra. Jinkoaren beldürra. Ib. 50. Mündüko gora behera güziak üzten dütügüla, bizitze gaistoak eta gañelako Debriaren aholkiak. Bp II 30. Ala baita zure aholkia, / Jinko Jauna, hun, ezti eta bizi! Othoitz 60. Zühürzia, entelegia, aholkia, indarra, jakitia. CatOlo (ed. 1743), 34. Zer da grazia aktuala? --Hura da natüraz gaiñeko Argi bat eta aholkü hun bat. CatLan 63. Zer da graziari ihardestia? --Hura da Jinkuaren inspirazioniaren eta emaiten daukün aholkü hunaren segitzia. Ib. 63. Eta lotarik aholkü ükhenik, baztertü zen Galileako gaintietarat. Ip Mt 2, 22 (He abisu, Dv, Leon mezu, SalabBN abis, Ker burubide, IBk albiste, IBe ohar). Aholkiaren dohaña da grazia bat zuñek gure salbatzeko moienik segürrenak erakusten eta haita eraziten beiteizkü. CatS 114. Umenio, enperadorari hain aholku edo kontseilu gaixtoa eman zion jaun hura. Jnn SBi 176. Ez zen behatü nahi Aita eta Amen aholkier ez mehatxier. Ip Hil 55. Mariaren aholkier gogotik jarraiki zen. Ib. 67. Izan dugu zoriona adiarazteko gure diosesa guziari artzain bezalako gure ahulkua. Prop 1897, 270.
( s. XX.) Zure aholku (exhortation, conseil) eta othoitz guzietan baino sineste gehiago banuke nik [...] mizpira adar huntan. JE Bur 129. [Ruskin-ek] ertilariai ematen zien aolkua. Ayerb EEs 1915, 292. Damatzutedan beste aolku edo onu bat. JBDei 1919, 230. Itzuli zan bada Donostira Planté jaunaren aolku ta oarpenok artu ondoren, asko ikasteko asmoz beterik. Garit Usand 20. Aita Sainduak kenka nekeetan erabaki zuhurrak artu behar zituelarik, bethi nahi zuen Azpilikuetaren aholkua aditu. Zub 46. Sendalarien aholkuek apezaren trebetasuna argituko dute. FIr 188. Aholku saminak, horiek: aire handiak sendatu baitzituen, gure andreenak. JE Ber 101. Nik barau pizkat egiteko aolkua bakarrik emango dizut. Lab EEguna 63. Bakaldunaren aolkuba andraen artian azkatasunagaz eta lotsabakotasunagaz berba egitteko, ezin eban ezetara ulertu. Otx 145. Aien aolkuek eta eginek beste lagunen iritzian yaso aundia dutela. Ldi Y 1933, 86. Entzuidazu nere aolkua. Goen Y 1934, 99. Ala egin ere dut, aren aolkuari nagokala. Or BM 10. Atera nai du gazte aientzat / aholku denen ondarra: / "Zaitezte zintzo, gorde zazute / gurasoen fede zârra". Or Eus 411. Lurreko ondasunak txiroen artean banatze ori aolku edo konseju ona bai. Eguzk GizAuz 14. Zuzentza eta Jakintza Zaingoaren erabakiz aolku emateko Batzorde bat izendatzeko. "Comisión jurídico-asesora" . EAEg9-10-1936, 3. Eta Itsasuarrek jarraiki nahi izan zuten tiletez-tilet Maria Piparen aholku guzieri. Lf Murtuts 19. --Egia ote? Ez al duzu berriro aolkurik artu nai? --Aolku txarra baño galgarriagorik ez duzu ezer. Zait Sof 39. Ta nik, lengusu, aolku bat ematen dizut. NEtx Antz 142. Lege gizon baten aholkua eskatuko zuen. Mde HaurB 47. Arengandik aholku on nai nuan. Or Aitork 184. Onez emandako aolkuari (consejo) ezpaizion jaramonik egiten. Etxde JJ 99. Ziriako jauna ikustera joan eta aolku eskatu. Etxde Itxas 93. Zenbat onu, aolku, esan [...], osasuna zaindutearren. Erkiag Arran 87. Marko Aureliok aolku au ematen omen zuen maiteminduentzat. Vill Jaink 128. Olako aolku ta eskutitz eta bestelako orritxoren batzuk idatziak zitun arren. Onaind in Gazt MusIx 146. Beste zenbait aolku: zugaitz loratuen adierazpena. Ibiñ Virgil 69. Nik hauer, aholku bat emaitekotan, hau erran nezaieke: ez diten beti ar alegiazko gai batzuetaz. Xa Odol 68. Etzeizküiena emaiten / aholkü hunenetarik? Casve SGrazi 52. Zigorkada bakoitza aolku-erritaren batekin osatzen zuan. "Reprehensión y consejo" . Berron Kijote 57s. Erriko apaizen batengana jotzen dik aolku billa. Ataño TxanKan 267. Nik emen jarri ditudan aolku edo kontseju oiek guziak. BAyerbe 170. Aolkuak ematen / mutiko-sortari. Zendoia 166. Aholku galdez. Larre ArtzainE 194. Damurik, aholku hori eta ahuntzaren gauerdiko eztula elkarren paretsuko dira. MEIG VI 134.
azpiadiera-1.1
"Consuelo (S; Arch)" DRA. .
azpisarrera-1
AHOLKU-EMAILE. Consejero. v. aholkulari.
Iru aldiz aholku-emaille izana zan. Or Aitork 142. Irugarrenez ahoku-emaille izanik. Ib. 194.
azpisarrera-2
AHOLKUZ (Precedido de gen.). Por consejo de.
Gure ahulguz eta abisez [...] Iaun Ertor [...] batek egin dien iskribu [...] horren irakurtia. AR 450. Badakik ere Kattinekin ezkondu nahi ziela, eta hunek, ire aholkuz, nola igorri zien "porru landatzera...". Zub 63. Kereonen aolkuz bi otsein igorri dizkiot dagoneko. Zait Sof 64. Ire aolkuz lege guziak / jaurti nizkian leizera. NEtx LBB 246. Nere lagun batzuen aolkuz, kuotako joan uan. Ataño TxanKan 202.
azpisarrera-3
AHOLKUZKO. a) (Adnom.). Consejero.
Aholküzko gizunek herri batetan behar die hanitxtto egitekori bürü eman. ArmUs 1892, 130.
b) (Sust.). Consejero (cargo).
Botzemaile bakhoitzak eginbide berak dütü ala herriko aholküzkuen ala depütatien haitatzian. ArmUs 1892, 130.
aholku
<< ahogozo 0 / 0 ahots >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper