OEH - Bilaketa

2946 emaitza leon bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
agurka.
sense-1
1. Adorando; reverenciando. " Agurka haritu, hacer reverencias demasiado humildes (Darric)" DRA. .
Buru has guziak dagozkola agurka, hura bere jauntzat harturik. He Phil 68. Jendea, erreleki / hoieri inguruz, / Zeinatuz paratzen zen / ukhurturik buruz. [...] Ez gaituk, ez, agurka / hiri buruz ari; / Bainan hik bizkarrean / deramakanari. Zby RIEV 1908, 760. Gure arteko dantzetan, andrea ez-ta, gizonak nai duan bezela uki, bulka, tira, itzulka ta estutu egin oi dan jostailua, baizik agurka, burustuz ta zapiaren puntta-punttaz bakarrik alderatu oi dan erregiña. Lh Yol 31. Inazio bere aintzindari-arropan, belhaun bat lurrari, apezpiku bati agurka. JE Ber 60. Guziok agurka, guziok goreska, guziok illetari; alako gizonik gutxi zala, ari euskerak onenbeste zor ziola. Ldi IL 104. Orregan dituzu goiz-goizetik ibilaldi luze-luzeak eginik; zurezko gurutze lodiak soñean eta bidean Andre-Denari agurka eta kantari! FIr 163. Arek uste izan zun, bera zan bezelako zalduntxo aundizkia, agurka ta bizkar-auspezka artuko zuela baserri artan. TAg Uzt 199. Gaur zorion pilpiran agurka nagozu, / Ez bakarrik ukurtuz, bainan belauniko: / Zure apez eskua altxatzen baituzu, / Jainkoaren gozoa nitan ixurtzeko. Iratz 144. Amets huntan iguzkia, ilhargia eta izarrak agurka ari zauzkidan! Zerb IxtS 25. Artzainak ziran bakarrak ethorri / Bethlehemerat agurka zuri. "Artzainen khantua" (ap. DRA). Danok agurka aurrerapenak / sortu duan indarrari. Olea 280. Zuur ta zeatz begiratzen dio bere izen onari; eta aren ondoren agurka ta erreguka dabiltzan guzti oietatik [...]. "De cuantos la sirven y la solicitan" . Berron Kijote 139. Beti erregaliren batzukin, loxintxaz, agurka, buru-makurka, nagusiaren eder nola egin ezin asmatuz. Ataño TxanKan 27.
sense-2
2. (AN-gip ap. Garbiz Lezo). Saludando (tanto en la despedida como en el encuentro). "Saludando" Garbiz Lezo 155.
--Zer esan gura dau Aguriak? --Aguriak, Ai guria, [...]. Baita beste gauza bat bere, Agur-ia; agurika [sic] daguala lurra itxi biar dabelako laster. Mg PAb 173 (Azkue en su edición traduce "diciendo agur"; parece ser variante creada para justificar la etimología). Hamar gizon tieso badohaz lerroan; / Zenbeitek kapa dute ageri besoan; / [...] / Ezpatako bezala, lehenak agurka, / Gorthetan dituztenak axkide milaka. Hb Esk 219 (en una descripción de la fiesta de los toros). Gizon bat dohanean eskriben etxerat / Ezdu lehen aldian thurik bisaiarat; / Eskuak murruskatuz, handizki emana, / Heldu zaio agurka nahi duen yauna. Ib. 208. Ikusi nai zuben / jende dana nun zan, / pañueluakiñ atzetik / agurka jardun zan. PE 116. Bidezkoari sudur oialakaz agurka. Ag Kr 115. Erritar, ezagun, adiskideak alkarri eutsika kaixioka, galdezka ta agurka. Ag G 180. Itzaliak ziren leihorrean agurka ari ziren jende maiteak. Zerb Metsiko 54. Tellatuan dagoan ta neuri agurka daragoion usotxoa begira nago. Legoaldi EEs 1928, 12. Eskar egin gustiei ta jun zan agurka / Pozez beterik beren belbillan sartuta. Enb 207. Emakume bala-lotzaileek inguratu zuten agurka [Yaun Erraimun]. Iguzu eskua, zioten. Or Mi 88. Irten zitzaien bidariai ongi-etorrika ta agurka. TAg Uzt 154. Ezpain-ondoetatik irriparrea zeriola jardun zitzaien eskuzapiakin agurka. Ib. 261. Agurka eta deika / Ari zaitzu lohiz, minez beterik, / Agurka eta hil-oihuka / Euskaldun-arima. / Zato laster, zato, Ama! Iratz 191. Eliz-atera bidelaguntzen / pralleak, azken-agurka. SMitx Aranz 187. Aingeru gaiztoak zirika, ta, arek aldegin zunean, Aingeru askok agurka. Or QA 57. Ta asi ziran agurka: Agur, Yuduen errege. "Et coeperunt salutare eum". Ol Mc 15, 18 (Leon, Or, IBk, IBe agurka; He salutatzen, Dv khurka). An ioiazan mendi-alderantz [...], euren baserri maiteari agurka. Bilbao IpuiB 212. Don Pauliñori be ez uste berba onez eta agurka bidera urten eutsonik. Ib. 124. Agurka, kaixioka, esku-joka ta lepo-igurtzika jarduten dabe gazte ta zaarrak. Erkiag Arran 189. Trenan zijoala agurka aritu zitzaion euskal lurrari ta euskal jendeari. AZavala in Goñi 11. Txorien kantak ere, asko izan arren eta txorro-txio alaiean agurka ari egun jaio-berriari. Berron Kijote 98. Bere umezaroko lagunik kutunena [...], betiko bear ba-da, agurka. Onaind STeresa 32. Batzuk abesten eta beste batzuk guri agurka be bai. Gerrika 78. Udaberrian etorri arte / txoriak kantuz agurka. Insausti 258. Teatroan bageunde, hor ikusiko genituzke orain agurka, oihala altxatzean. MEIG I 129.
Cf. infra (3).
Ai ori astoaren / ibilte-modua! / Guziari agurka / darabil burua; / fantasietarako / joan zaio gogua, / ia ez du urruti / iltzeko ordua. Noe 69. "Frantxisku, / kontu zaldiyari". / Erresponditu niyon: / "Agurka da ari, / ez natzaio piyatzen / alimaliyari". Ib. 62. [Astoa] agurka ta errenka / nolabait abia, / buruak zirudian / olako gabia; / ateratzen ezpadu / ibilte obia, / denbora gitxiko du / oraingo jabia. Ib. 68.
sense-3
3. "(L-ain, BNc), dando cabezadas de sueño" A.
Ipuiez asper-bage illoba aspertua / loak menderatzen du agurka burua. "El nieto es dominado por el sueño y está haciendo reverencias con la cabeza" . Or Eus 131.
sense-4
4. (Sust.). "Reverencia, saludo" Bera.
Eguzkia sartaldera izkutatzean, "agur" esaten zaio. Toki batzuetan agurka luzeagoa egin oi diote esanaz: "Eguzki amandrea badoia bere amangana, biar etorriko da denpora ona bada". JMB ELG 79.
azpisarrera-1
AGURKAN. "(S), à se faire des saluts" Lh.
agurka
<< agurgarri 0 / 0 agurkatu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper