1.
(
L, BN, S ap. A
),
bihozperatu,
bihotzberatu (
Lar,
Añ,
Gèze).
Compadecerse, ablandarse el corazón.
"Attendrir, faire compassion"
Gèze.
"Apiadarse"
Lar, Añ.
Antonio biotzberatu zan. Galdua zan, ordea. Gogo txarra ta maltzurkeria dagoan eztabaidetan beratasunak galgarri.
Anab Usauri 17.
Esakizun unkigarri au entzun ondoren Maider biozperatu zen eta negar-zotinka ekin zion.
Etxde JJ 229.
Biotz-beratuko aal zera, andere, zure-zurea dan biotz onen alde.
"Plegaos, señora, de membraros deste vuestro sujeto corazón"
.
Berron Kijote 42.
Baiña auzoa erreza / biotz-beratzia, / eta euren aldetik / serbitzu artzia.
Ayesta 17.
Cf. SP Phil 491: Ezen orobat gure obra bihotz beratuz eginak gogarago zaizkigularik (He 498 bihotzeko samurtasunekiñ).
2.
Desanimarse.
Baten baiño geiagotan iruditu yakon gure Praiskuri bere zaldia ikusten egoala, baiña apur bat aurreratuta, laster jakin be ezala berea. Biotz-beratu orregaitik? Ez orixe! Azkenengo ikusiko eban zaldia, axe izango zan, bear bada, berea.
Bilbao IpuiB 222.
Eta erregea, gure Patxi Errota ezagutu ebanian, oso biotz-beratuta gelditu zan. Zer onik egingo eutsan Garbiñeri baserritar baldar-ezjakin arek?
Ib. 227.
Begi biak lausotu, / belarriak gortu, / indar barik geratu / ta biotzberatu.
Ayesta 101.