1.
(G-goi-to ap. A).
"Adrede"
A.
v. berariaz.
Euskeraz orain arte orrelakorik ezpada --utz ditzagun beraizik Biblia protestantea ta erri-abestietako zenbait gordinkeri-- euskeraz ezer gutxi idatzi dalako da.
Ldi IL 51.
Gañera, beraizik edo apropos sozialismoari su ematen asi ziran, aundikien eta beekoen arteko gorrotoa gero ta aundiagoa zedin.
Ib. 165.
Jonek amesak ames egiten jarrai egian, beraizik uts egin ete eban Zuriñe ederrak?
Erkiag Arran 68.
Okerreko bidea artu eban, baiña beraizik eta jakiñez.
Erkiag BatB 97.
Sekulako belar-zama ekarri omen zuen mutillak, beraizik ere neskaren aurretik, arek ikusi zezan.
Ataño
MLanak
52.
2.
"(G-to), en broma"
A.
v. berariaz
(2).
Larramendi askotan beraizik ari da; bere buruaren gaiñetik ere parra egiten du.
Or Eusk
1930, 253.
Burruntzalietara eldu diralarik, / Sutegik lagunari diotsa beraizik.
"En broma"
.
Or Eus 359.
Ona emen erantzuna "zer ari zan Iainkoa zeru-lurrak egin aurrean" galde dagidanari. Ez dut erantzunen auzi zailla itzuri naiez Urliak beraizik erantzun omen zuna.
"Ioculariter"
.
Or Aitork 315.
Amona Mari-Axuntxik etzunan beraizik artzen.
Or QA 40.