Audaz, valiente, osado, valeroso.
Ignazio ordea, zaldun ausarditsu ta leialaren gisan, asarratzen da biziro.
Aran SIgn 8.
Grimm-en "Deutsche Gramatik" deritxon liburuak eidiñoanez Teobaldoren izenak 'errikoen artean ausarditsua' esan gura eidau.
Ag AL 105n.
Ganoragabeko mutill ausarditsuaren ames txoroak.
Ag G 141.
Burrukarik gogor, zoli, zital, ausarditsuena egiteko ustietan.
Ib. 72.
Gizon bikañak, oso biozdunak ta beldurrik ezagutzen ez zutenak, oso ausarditsuak.
EEs 1912, 228.
Gari-jabeak eman zezaioketen ordain-zigorraren beldurrik gabe bizitu ziran txori ausarditsuak aurrera ere.
Garbiz EEs
1930, 69.
Kristau guztiak ez gera berdiñak: batzuk onak, besteak gaiztoak; [...] batzuk koldarrak, besteak ausarditsuak...
Anab Poli 9.
[Gizonezkoa] orregatik eta ortarako da indartsu, trebe, ausarditsu, gogor, burutsu.
MAtx Gazt 14.
Neuk be ausarditsu itxurea egin nai neban.
Etxabu Kontu 18.
Aundi, ausarditsu ta indartsua gañera.
Ataño
TxanKan
38.
(Usos pred. y adv.).
Ta arerioari ausarditsu arpegia emonda, jarraitu eban: [...].
Ag Kr 68.
Gizon gazte, andi, bikañ bi zetozen enparantzara, makutxik, astiro, ermo, lerden, ausarditsu, aizkora berri bana bizkarrean zekardela.
Ag G 97.
Udazkeneko egun itunan / ortzea goibel dakustanean, / eta ausarditsu axe-erauntzia / sartuten dala zugatz artean.
GMant Goi 37.
Alkarreri begirada illun-zorrotz bat jaurti, bekoki-buruak aurrerantz ausarditsu luzatu, [...] eta or yoiakuzak barriro be gure Kardantxillo ta Antoñ alkarren ganera.
Bilbao IpuiB 271.
Ikaragarri gogor eta ausarditsu jokatu zuan.
Alkain 139.
Aurrera jarraitzeko ausarditsu zegoan.
TxGarm BordaB 147.