Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ausarkeria.
sense-1
(DvA).
Acción o dicho atrevido, osado; atrevimiento, osadía, temeridad. "Action osée, impertinente" Dv. v. ausartzia, ausardia, ausardikeria.
[...] Eskualdunak baduela, bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra! HU Zez 40. Nere ausarkeriaz aserretu-ta. Lh EEs 1915, 233. Bere okertasun eta ausarkeriaren bildur. "Procacidad" . Zink Crit 58. Ez diru, ez jende, ez laguntza, zeudela; ausarkeria litzakela gerran jarraitzea, ta uzteko. Or SCruz 35. Ezegidazube ausarkeritzat artu, baña, [...]. Otx 179. Edariak gizona lotsagabetu ta ausarkeriz (atrevimiento) jazten du. Etxde AlosT 78. Zuk ordea eztiozu bere ausarkeri ta lotsagabekeriai sekula mugik jartzen. Etxde JJ 31. Oinbeste aburu egizkoen artean [...] zula dasatenean, etzait atsegin, ala baldin ba-da ere, ausarkeri ori. Or Aitork 366s. Ausarkeriz aitortzea. "Temere adfirmare" . 368. Erdaindu etzazu ausarkeri ta gezur guzitik nere azal eta barrenak. Ib. 304. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan! Ugalde Iltz 15. Eztabaida, ausarkeri, lotsa-joeratxua ta samurraldia, danak batean dituan mutilla loak artu dau. Erkiag BatB 136. Barkatu nere ausarkeria; bañan nondik erdietsi dituzu iru erloju ok? Izeta DirG 91. Jupiterrek, ordea, lazkiro zigorrazi zun ausarkeri ori. Ibiñ Virgil 50. --Zer duzu or, bidoi oietan? --Nik? --Ez bada... ausarkeria galdetzea. Lab SuEm 188. Jainkoak ez dezala nai ausarkeriok, nik esan dudan aako-artan paga-bear izatea. "Estos atrevimientos" . Berron Kijote 116. Zenbaitek egin duen susmoa, alargunaren ondasunek batipat liluratu zutelakoa, ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. MIH 236. Dena den, ez da beharbada gehiegizko ausarkeria izango nik esatea. MEIG V 104.
ausarkeria
<< aurren 0 / 0 ausarti >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper