6.5. UHARTE-GARAZI
Joareak
Atlasaren inkestagintza denboran argazkiak eta marrazkiak baliatuak izan dira, hala nola testu honetan abereetan ezartzen diren joare eta zintzarrien izenak biltzeko. Lekukoak begien aitzinean dauzka Lhanderen hitzegiaren 521. orrialdeko irudia eta ematen dituen zenbakiak irudi horri horiei dagozkio. Xilintxa, joarea eta tulunta desberdintzen ditu.
LEK.: Ba talla diferenteko...(???) diferentak badira xi..., zaude, lehenbizikoa, zer da hori? Xilintxa?
INK.: Lau?
INK.: Xilintx
INK.: Ederki! Nori emaiten zaie zilintxa?
LEK.: Behier ba, bizpahiru xilintxa ba, gio bada hau, nola erten da bosta?, xakhurrer eta emaiten da edo gathier, nola erten da horrendako? Ai ai ai! Kuxkulak? Lehen eta dantzarier ezartzen ziren, kuxkula.
INK.: Lau?
LEK.: Kuxkul.
INK.: Ederki! Segitzen dugu.
LEK.: Xilintxa hori re ba.
INK.: Xilintxa.
LEK.: Ba, hirugarrena, xilintx euh, joaria ditake zeen eta nola erten da hori? Lephoko..., ba du izena horrek e, lepho..., hori eztak... zurez iten zena, hori ardier emaiten zen ordian, joaria, hau hua re, iduri du, ez, hori larriaekin da beraz behiena da xilintxa ta...
INK.: Uztaia beti emaiten zen ardiei?
LEK.: Ba ba, beharba behiek bazuten e, bazituzten, mendian eta larruzkoa ezartzeko phartez, ebasten balinbazuzten araiz hartako eh, araiz hartako, eztakit zendako bena hek zurak ezartzen ziuzten ba. Hori tulunta handio ardier ezartzen da, ardi ederrenai, lehen tropan joaiten zirelaik, ardi azkarrenai eta ederrenai hori ezartzen zen, an......, tuluntak bum bum bum iten tutenak.
talla |
tamaño, luze-zabalera |
ebasten |
lapurtzen, ohosten |
erten |
erraiten |
araiz |
segur aski |
azkar |
indartsu |
an... |
"animaleko" erran nahi zuen. |
tulunta handio |
sudurkarizazio adierazkorra entzuten da, aipatu tresna zinez handiago dela adierazten baita. |