Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Sunbilla - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

4

<< Hasiera

4.14. SUNBILLA      

Zerrien bila

INK.: Eta aitona ari?

LEK.: Aizu, ta attun ura gaixua gustora patu zen zerriyek arraptu ginttualikan. Biyek in bear gunula buelta bat zerri billa. Arek zerriek zttun aspaldin falta, attun arek. Ta ia arrapatuko ote ginttun. Bueno, yoate gara zerritra, ni beti zerritan ibiltzen bainitzen ba, orduan. Yoate gara zerritra ta, Antonio zun izena attun arek.

[...]

Ta Antoniok, "ta ni nundik yuain nitzeke? Ni yuain niz Deelun barna Azkorri (???)", ta "bai, agitz ongi, biyek iñen dugu an junta, txoke iñen dugu biyek an".

Banuyen ta arraptzen ttut zerriyak ta nai nittun eraman Antoniok kusteko zerriyek. Banuye zerriyekin ta Antoniok bertze mutil batekin eondu zen ta, "Joxe, ez begitu re zerriyiri, eztugu men zerririkan, zerriyek Frantzin dire. Emen argiyikin ta aunitz ibilli omen dire ta nik eztakitt zer sorgiñ do demonio zain tzen, zerriyek gurik aldein dute emendik, eztie... eztugu emen zerririkan".

Ni zerriyekin sartu nitzen goiti petti ta lenbizko gaztañondo bat ondu ondua zagona, yoan gañera ta dardaittu nion, ta zerriyek denek yaten patu nittun, ta yoaten naiz Antoniogana, ta Antoniogana yoan ta, "arraldua!, zerriyek falta ttugu, Joxe, ezta emen zerririk ta Yosporku kus dut ta Yosportuko seme kus dut ta erran dit: or sorgiñ aunitz ibiltzen da Prexar aldi ortan ta Frantzire eraman ttuzte zue zerriyak, or eztuzu zerririkan", Antoniok neri ori. Nik erraten diot: "aizu, Antonio, zerriyek emen dire". "Zer?" "Zerriyek emen dire, Antonio". Ta "nun?" Ta "orxe, erreka abu ortan, erreka abu ortan utzi ttut nik zerriyak gaztaña dardaittuta".

arraptu, arraptzen

harrapatu, harrapatzen

gunula

genuela

zttun

zituen

zerritra

zerritara, zerri bila

yuain

joanen

banuyen

banindoan

zain tzen

izanen zen

goiti petti

goitik behera

kus dut

ikusi dut

abu

aho

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper