Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Sohuta - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

7

<< Hasiera

7.7. SOHÜTA   

Katalinak Kadet eta Mañaña ezkontarazi zütin

Senar-emazteen arteko kalapitak aipatzen ditu lekukoak berak idatzi zuen herri-teatroko testu honetan: Mañaña nexkatila eta Kadet mutikoa elkarrekin ezkontarazi nahi ditu Katalinak. Baina Kadet Katalinarengana joaten da baizik eta Mañañak eta Katalinaren Johañe izeneko senarrak elkar atxikitzen dutela: tribunalera jotzen dute. Ondotik, galarrotsak egiten baitira, gizagaixo bat gelditzen dute jendarmeek eta hark bere lagunen izenak ematen ditu.

Eta Kadet jun züzun Katalinagana eta Mañañaen senharraekin untsa züzün eta Kadetek aithortzen diozü: oh bena eztakiñat, ez, zea, Johañe ibilten dün Mañañaen ikhusten üsü üsian, nik eztakiñat ezten... eztenetz zerbait igaiten hor; eta deskübritü zizün zerbait, eta gio jüjilat jun zütützün eta zertü, jüjik gio sosa elkhi zitzietzün eta biak oro akort ezai prefosta, eta gio tzintzarrotsak egin beitzeitzen, geo ordin, zea, jandarmak jin zitzün, tristant bat atzaman zizien, hua beita aisenik atzamaiten, eta nur zütin lagünak eta haek erraiten diezü, zea, tarrapata nur ziren lagünak:

Arthegiet Zezenegiet Azkonabiet Gibelegiet

Hobik eta Phinka Losa Losegai

Kallus Gallus Arragallus Xilho Xilhope

Kote Kotiar Kotabarren

Antxaz Ligiz Phillis Pordoi Sardis Sardoi Bostordoi

Askos Korkort Erreka Turka Olia Heber eta Sapiol

Gio koblakaiak emaiten diezü:

Oihanian (oi ai ai?) entzün düka bardako tarrapataka?

Bazia han ehots, hat hunat eta lasterka.

Nuntik elkhi ahal izan die batetan holako kharraska?

Kharrika oro altxatü dik eta ezarri ützüliphurdika.

untsa

ongi, ondo (hemen "untsa izan"

'harremanetan izan', 'elaide izan' diozü

dio + zuka

üsü

maiz, ardura, sarri

jüjilat ('jüje, juez')

epailearengana

jun

joan

zutützün

ziren + zuka

elkhi

kendu

zitziezün

zizkien + zuka

ezai

ezari, ezarri, ipini

prefosta

bistan da, erran gabe doa

tzintzarrotsak

galarrotsak

beitzeitzen

beitzitzaizkien

tristant

gizagaizo

atzaman

hatzeman, harrapatu, bildu

aisenik

errexenik

nur

nor

zütin

zituen, zauzkan

diezü

die + zuka

arthegiet….

hemen aipatzen dira Sohüta herriko etxe hanitzen izenak;ez ahantz jendea deitzen -edo hemen bezala salatzen- dela bere etxeko izenaz.

ehots

azantz, zarata, harrabots

hat hunat

harat-hunat, mugimendu

kharrika

elizate (ez da 'kalea'), plaza

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper