OHIKO
EUSKAL MINTZAMOLDEEN ANTOLOGIA
CD-ROM hau erabili baino lehen, ikusi behar duzu ea zure konputagailuak.mp3 programa baduenetz entzungaiak irakurtzeko. Hori jakiteko klik egin behar duzu urdinez dagoen ondoko hitzean :
Klik egin ondoren, Getxo herriko zatia entzuten baduzu
zure konputagailuan.mp3 instalatua dago, eta ez duzu arazorik izango CD-ROMa
entzuteko.
Klik egin eta, ezer entzuten ez baduzu,.mp3
instalatu behar duzu. Horretarako, itxi programa hau eta ireki zure Windows-eko
esploratzailea. CD unitatearen hasieran besteren artean winamp25_efull.exe
dago. Egin klik bikoitza horren gainean eta.mp3 irakurlea instalatzen hasiko da.
Jarrai aginduak, eta amaitzen duzunean ireki berriz ANTOLOGIA.EXE. Orduan
entzunten ahalko duzu.
Inkestaleku
bakoitzeko testu orrialde bat agertzen da. Orrialde bakoitzak zati hauek ditu:
grabaketa egin den udalaren izena, entzungaiaren aurkezpena, testu
transkribatua, hitz azalpenak.
GRABAKETA EGIN DEN UDALAREN IZENA.
Udalaren izena agertzen da orrialde
izenburuetan .
Udalaren izenaren eskubian (edo azpian)
urdinez <Entzuteko egin klik hemen> idatzia da.
Testu urdin horren gainean klik eginez gero
MP3 fitxategiaren irakurlea agertuko da, eta entzuten hasiko zara.
Testuaren gainetik iralurlearen leiho txikia
kentzeko egin klik testuaren edozein lekutan,.mp3 leihotxoa desagertuko da baina
zuk entzuten jarraituko duzu.
Udal izenaren ezkerraldean agertzen diren
zenbakiek adierazten dute antologia liburuko zenbaketa : lehenbiziko zifra
herrialdeari dagokio (mendebaldetik ekialdera herrialde bakoitzak bere
zenbakia du, 1etik (Bizkaia), 7ra (Zuberoa)), eta ondorengoa, EHHAren egitasmoan
inkesta herriak duen
zenbakiari.
ENTZUNGAIAREN AURKEZPENA.
Entzungai bakoitzari izenburu bat eman zaio,
gaia azaltzen duena.
Izenburuaren ondoren zenbait kasutan entzuten den
testuaren aurretik, testuinguruko informazio emateko, aurkezpen laburra dago
berdez idatzirik.
Entzungaiak batzuetan bi zati ditu. Horrelakoetan, gehienetan, zati bakoitzari bere klik-lekua dagokio. Halere Nafarroako Behereko herrietan klikaldi bakar bat eginez entzuten dira bi zatiak, bata bestearen ondoren.
TESTU TRANSKRIBATUA
Entzuten den zatiaren transkripzioa beltzez
idatzita dago.
Transkripzioak, ia-ia entzunten diren eran egin dira. Beraz, sarritan euskara arautuaren jokabideak ez dituzte jarraitzen testu transkribatuek. Esaterako, lekuko bizkaitar batek ezin dot esaten duenean esin dot idatzi da, bizkaieran beste euskalkietako z-aren soinua s letrari dagokiolako ohiko euskal ortografian. Era berean, laburdurak, erratuak, erdaraz egindako adierazpenak, e.a. esan bezala transkribatu dira: gerta daiteke halere batzuetan zenbait gora-behera agertzea soinuaren eta izkirioaren artean, ohargabean gertatuak edo idatzia garbiago uzteagatik.
Testuak elkarrizketak izanik, LEK
agertzen da lekukoak esaten dituen zatien aurrean (1 LEK eta 2
LEK bi lekuko desberdin mintzatzen direnean), eta INK
inkestaegileak esaten dituenen aurrean.
HITZ AZALPENAK
Testuaren amaiaren, urdinez, zutabe batean
jarri dira hitz batzuk ulertzeko zailak direnak. Aurrean, beste zutabe batean,
hitz horien baliokidea edo azalpena agertzen da.
CD-ROMeko antologia karpeta irekitzen
baduzu, fitxategi asko ikusiko dituzu. Bi
motatakoak dira :
Dokumentu horiek guztiak, mota batekoak nola bestekoak, nahi bezala balia ditzakezu, kopiatzeko, aldatzeko edo beste modu batean nahi duzun eran erabiltzeko.