Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Markina Etxebarri - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.35. MARKINA-ETXEBARRI   

Aintziñako ezkontza

LEK.: Ba itten san len, goixien lelengo eskondu itte sien.

INK.: Goisien se ordutan gitxi gora-bera?

LEK.: Ba, ameikak aldian edo. Eskondu. Da eskondu te itte eben armosutxu bet tabernan edo euren, e, aitte, serakin padrino eta madrinakin, e. Lau lagun be ja ite eben armusue, da urrungo sei be iguel de. Da eitte eben armosutxue da juten sien, ba, geor Donostira edo Bilbora edo Bitorixera be bai, de "ya viaje de novios". Da gero urrungo sapatuen, urrungo barikuen etorte sien etxera. Da sapatuen isate san arriotie.

Oi arrioti oi isate san, a, eurek, e, eskonduek alkarras siela, danak juten tzin inbitauek ero, euren semerakin, komun simerak siela, simeradunek, ontzixek. Gero burdixetan ero sittuen oiek, mobliek, arramaixuek, komarak. Orrik danok.

Gero andraskuek simeradunek isate sien iru, simeradun. Burun erote sittuen sorkixak (???). Beste batzuk olan be bai, olan artute be bai, simeri bete bete iñdde bai, kargaute bai.

INK.: Alboan, e?

LEK.: Alboan o mokorrien artute. Da gero bidien juate sirien ba gisonan etxetik andriek jun beban lekure, burdixe soñu batekin rri rra, rri rra, ta txapligu botatzen, da ikuste eben danai botie emotetzan ardau edateko. Ta olan.

INK.: Selan geituten ziren olan ardaua emoten ebenek?

LEK.: Boteruek. Da gero eltze sien andragaixen etzera da afarixe eitte eben gero, afari itzela, da gero juergie, soñu ta pandero ta gusti tte...

armosutxu

gosaritxu

alkarras

elkarrekin

juten tzin

joaten ziren

ero sittuen

eramaten zituzten

jun beban

joan behar zuen

eben

zuten

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper