Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Luzaide - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

4

<< Hasiera

4.25. LUZAIDE          

Bokata eta xuriketa

LEK.: Hau, hau ezta lakua? Hau lakua da, ez? Ez.

INK.: Bon. Arropak eta egiteko, e, beti, arropa eta uretan eta mateko ta...

LEK.: A ba, xurria.

INK.: Lakua bezalakoa da.

LEK.: Ba, bana orai ikusten dut eztila prentsa emen, au eztela lakua. Arek badu prentsa gainetik. Ori xurria da. Ba.

INK.: Bokatera?

LEK.: Ez, emen etzen erraiten ori. Bokata erraiten tzen xurrian zartzen zien oial... "egun in beaut bokata". Da ordian iten tzen au xurrian zarriz oialak eta gero hura gaineti botatzen baitzen, hura hautsaikin emaiten zuten emen garbitzeko.

Etxeko arropa xuri guziak eta xuitzen tzien batian, etzen aste guziz xuitzen arropa xurik, hemen. Eta gero iten tzien, sartzen tzien... leenik torroskatzen tzien txaonaikin, gero emaiten tzien txurrian eta emaiten tzitzakon hura irakitea gainetik. Ortan ba.

INK.: Eta ematen zen, errautsa ere ematen zen?

LEK.: Hautsa, ceniza.

INK.: Ori, ori, ori.

LEK.: Bai.

INK.: Bokata eta xuriketa bi gauza dira?

LEK.: Ba, bai, bai. Xuriketa da aste guziz eiten den ori, bana bokata, dena, dena batian iten tzena, amabortz egunetik edo ogoi egunetik edo, ori denak xuriak ziren, e?, arropa xuriak, miise ta, alo, trapu ta gauza xuriak.

INK.: Ori da.

LEK.: Ta xuriketak dira kolorezko arropak.

erran

esan

eztila

ez duela

in beaut

egin behar dut

ordian

orduan

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper