Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Irisarri - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

6

<< Hasiera

6.6. IRISARRI       

Aterraldia, axerien ezteiak eta zeru-zaharra

(Lau aterraldi, zeru-zaharra eta metafora)

Aterraldia eta zeru-zaharra zer diren adierazten du lekukoak.

INK.: Hoiek, eta euritik eurira den zati horrek....

LEK.: Aterraldia.

INK.: Lau?

LEK.: Aterraldi.

INK.: Beraz zer egin da? euria izan da eta?

LEK.: Atertu du eta aterraldi baten ondotik beste uhar bat egin du eta horik ziren axerien ezteiak.

INK.: Aterraldi diozu, aterrarte?

LEK.: Aterrarte berdin, berdin berdina, gauza bera.

INK.: Lau?

LEK.: Aterrarte.

INK.: Eta zeru zaharra?

LEK.: Xeru xaharra agertzen da delako blu hua agertzen delaik, gio ba, ixtaño bat, oai, axerien ezteietaik, agertzen den blu poxi hua, xeru zaharra agertu.

INK.: Lau?

LEK.: Xeru xahar.

INK.: Ederki, aterrartetan beti.

LEK.: Ba, ba, eta hori, hori erten zen oai jende batzui, bon, eztu euriarekin ikhusteko, bena jende batzui hanitz pena eta gio bon, azkenian, xeru xaharra agertu horiendako re, baakizu, frantsesez erten da hori, berriz goxotasunain itzultze hua eh! konpreintzen duzu, une accalmie dans ses malheurs frantsesez, gaixo jendiak, azkenian zeru xaharra ikhusten dine! hori da uharrak ukhan diuzte, galdu dute norbait aita edo ama edo haur bat edo eritasunak edo istorio eta gio heldu da azkenian zeru xaharra, konpreintzen duzu, uharren artetik da pollit bat, hua, izan dadin euriarekin, izan dadin egiazki egiazki uriarekin edo zeriarekin, izan dadin biziko, biziko malurretan, bizitzan.

aterraldi

'éclaircie/escampada'

uhar

erauntsi

axerien ezteiak

ber denboran euria eta iguzkia ikusten den uneko

fenomeno meteorologikoa

 

zeruxaharra

aterraldia baino luzeagoko unea (ikus bestaldelekukoak

emaiten duen adiera metaforikoa)

 

blu

urdin, azul

konpreintzen

aditzen, ulertzen , entelegatzen

dine

dute +noka

malurretan

zoritxarretan, ezbeharretan

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper