6.13. BEHORLEGI
Martxoak Apirilari egunak mailegatu
Behorlegiko artzainak etnologian ezagun den egun mailegatuen edo zozo mikoteen bertsio bat kontatzen du: martxoak egunak mailegatzen dizkio apirilari, artzain espantos, harro eta goiztiarra mendratu beharrez.
Martxo xirtxo, xertxo, leheno, erten zien artzain bat joan zela Iratirat, biziki denbora ederrak eta ezpitzen bideik oai bezala, sohoetan bazka pollita jina ta, bi edo hiru egunendako, ta, geo, haat joana eta, zortzi egun, hamar egun, bethi denbora ederra ta undarrekotz bazka jina ta hostoa re, pago-hostoa re atheaia, ta bethi han gelditu, ari zen oai: - enuk oai beheiti jautsiko ta erran zakon martxoari:
- Martxo xirtxi xertxo!
Ene axuriek badituzte hiru launa adarxko.
Enuk gehio hire beldurxko!
Ta martxoak eman zakon errepostia:
-Batiat bi egun hire pentsaketan inaazteko.
Ta aphirila hor diat ene laguntzeko.
Ta emazte xahar haek erten zien: alimaleko elhurra in zinan eta artzain haek marrogei bat bazinan bere etxolan kontserbatu zien guzia, arthalde guzia futitu. Eta gio berriz lehengoko zaharrek erten zuten aphiliain hamasei pasatu artio etzela behar sobera espantu egin, borthiaindako. Lehen bazen eta artzañ bat, biziki "habila" eman zakoten izengoitia, eta denbora biziki pentsatzen eta, pentsatzen, senditzen eta hola bena hua re aphiliain hamaseian galdu zen, hak arthalde guzia, borthura goiti joan eta elhurrak hatzeman eta....
erten |
erraiten, esaten |
undarrekotz |
ondarreko, azkenean |
enuk |
ez naiz + toka |
axuri |
ardiaren ume sortuberria |
batiat |
baditut + toka |
zinan |
zuen + noka |
marrogei |
marro izaiteko begiratzen den gaztea |
(marro |
orots edo arra ez zikiratua). |
futitu |
izorratu, suntsitu. |
espantu egin |
harroarena egin. |
pentsatzen |
aurre-ikusten. |
borthiaindako |
bortuaz den bezenbat, bortuaren kondu. |
borthiaindako |
'bortu' eta 'mendi' ez dira osoki elkarren sinonimo. Bortua da uda partean hazkuntzarako eta artzaingorako erabiltzen den herririk gabeko mendiko eremua. |