6.18. BASTIDA
Marro koxkaria
LEK.: Nik ikhusi dut marro bat tzarra, biziki, gure etxen, behi-pasatzaileak e, bena marro bat, izigarria eh eta saldu behar izan.
INK.: Ah bai bai?
LEK.: Eta aita eta denak koxkatzen.
INK.: Gaixtoa?
LEK.: Gaixtoa? eta jendendako! ardiendako bate; nik ikhusi dut ene, ni johan ahizpaekin, biak, amak igorririk, eztakit, askariaan ekhartzeat aitari, eta marroa, beharba ehun metretan, oh gehio! ehun metretan hurrun, gu ikhusi, itzuli, eta beha eta jauzika heldu gure geineat eta gu biak lurrerat ezartzen, eta aita heldu lasterka matho batekin eta zanpatzen eta oono re aitari buruz oldartzen, eta zanpatzen, eta erran ziin aitak ama zenari: - behar diun marro hoi saldu eta haur horik koxkatuko, minhartuko dine marro horrekin; izigarri tzarra eta jendeak pasatzen zirelaik denak ixkultzen, ah khasu in behar zen biziki.
INK.: Denak? Zer egiten zuen?
LEK.: Ixkultzen! lurreat aurdikitzen! bien sûr même à papa! eta oldartzen hoi, eta trostean heldu hurrunetik eh izigarr . Zonbeit jende etzitiin koxkatu? eta nehok etziin fitsik erraiten, etzuten, etziren ausartzen erraitera aitari .marro batengatik, ba bena denak lurrerat aurdikitzen bitzitiin eta gio ordian aitari berari gerthatu bitzakon eta, eta guri, ordian eta saldu ziin, saldu ziin, pikoko eh! ahatik ...
marro |
ardiaren kotxoa, ez zikiratua (zikiratua |
geineat |
gainerat dena 'ahari' deitzen da) |
etxen |
inesibo arkaikoa. |
behi-pasatzaileak |
ñapur, besteren funtsetan |
askari |
gosari |
sartzeko joera duena. |
matho |
pordoi, makil handi |
|
oono |
oraino |
diun |
dugu + noka |
dine |
dute + noka |
nehok |
inork |
ixkultzen |
uzkailtzen, zangoz gora botatzen |
fitsik |
deus, ezer. |
pikoko |
haragitako (erran nahi baita ondorioz |
bitzako |
baitzitzaion merke saltzen dela) |