6.9. ARMENDARITZE
Enterka eta enkhela
Lehenbiziko pasartean, 'enterka' hitza nola erabiltzen duen erraten du lekukoak. Bigarrenean, 'ixtil' eta 'hutsal' hitzak argitzen ditu.
INK.: Entzun dut nunbait erraiten dutela jendetan eh badirela zonbait bazirela torta eta beste zonbait enterka, enterka entzun duzu?
LEK.: Entherka baa erten duu guk, entherka, enkhela re errain duu, enkhela, ta ba jendeendako, oai, jende .. nola errain dut? vipère un peu , enkhela baakizu, mokhokaria edo leizafina nahio bauzu.
INK.: Mihiluze, gaixto?
LEK.: Gaixtoa, gaixt , entherka, nahi bauzu kokina, baakizu frantsesez le coquin, errain duu enkhela, entherka.
INK.: Gizona ala emazte?
LEK.: Berdin berdina.
enterka |
mihigaizto |
enkhela |
mihigaizto |
mokhokari |
zakarki edo maltzurki hitzeginez aharra, asarrea edo tirabira laket duen jendea. |
leizafina |
berez intsektua ('guêpe/avispa') bainan hemen errannahi metaforiko batez mihigaizto den jendea |
vipère |
'bíbora' |
kokina |
gaizkile |
Ixtila
LEK.: Ez aski erria, hori oxtian sobera erria erten giniin, ezpada aski errea errain duu ixtila, ixtila bezala da.
INK.: Mardo pixka bat?
LEK.: Ba mardo ba, ixtila bezala,errain duu.
INK.: Ez da aise erraitea: bi ogi hola, bi ogi .ixtil?
LEK.: Bi ogil ixtil.
INK.: Bestenez ixtila da la
LEK.: La boue.
INK.: La boue.
LEK.: La boue.
INK.: La vase edo.
LEK.: Ba.
INK.: Eman dezagun.
LEK.: zzz .la vase nola erten giniin joan den egunian, aphomantharra ez giniin erten pour la vase guk joan den egunian? diferenta da?
INK.: Berde hura.
LEK.: Pherde hua eh be, eta ba, ezta vase gisa hua re pixka at? bena gainian da, à la surface da.
INK.: Ixtila la boue,
LEK.: Oui.
INK.: Lohia.
LEK.: Lohia guk ixtila erten duu.
INK.: Untsa da. Eta hutsala ez da erraiten?
LEK.: Baa oai fruten gainian, frutendako izaitekotz e, ez aski hundiak, errain du hutsala, ez aski hundiendako.
oxtian |
oraixtian, arestian. |
ixtil |
'boue/lodo'. |
aphomantarra |
ur geldietan denboraren poderioz egiten den berde itxurako gorbel bezalako zerbait (fr. 'conferve'?). Berez, 'mantarra' emaztearen jauntzia baizik ez diteke izan. (Armendaritzetik oso hurrun ez den Oztibarren 'lamin-manthar' bildu da erran nahi berarekin) |
izaitekotz |
aukeran |
hundiak |
hunduak, ondu, zohi |