Euskararen Gramatika

34.12. -t(z)era(t)


34.12. -t(z)era(t)

Aditz izenari adlatiboko marka erantsiz ohikoa perpaus osagarriak eratzea da: Zumalakarregik Lizarrara bidali zintuen egia jakitera. Baina baldintzazko balioa duten perpausak ere osa daitezke: Zumalakarregik Lizarrara bidaliko zintuen, egia jakitera. Bigarren adibidean, azpimarratutako perpausak ‘egia jakin izan balu’ adierazi nahi du. Mendebaldean -t(z)era erabili ohi da, eta ekialdean -t(z)erat. Baldintzazko adiera duenean, normalean, tartean pausa nabarmena egiten da, eta gehienetan perpausaren hasieran joaten da: Hori jakitera, ez nintzen etxetik irtengo; Diru gehiago izatera, etxe dotoreago bat erosiko nuen; Egia esatera, ez nuen uste hain urrun iritsiko zinenik. Nolanahi ere, baldintzazkoak sortzeko bide hau ez da maiztasun handiz erabiltzen, eta badirudi egoera-aditz batzuekin azaltzen dela bereziki (izan, jakin, egon…).

Aspektu balioari dagokionez, tradizioko adibide gehienetan aspektu burutua erabiliko genuke adizki jokatuarekin ematen hasiz gero: iraganaldira begira jarririk, egiatan gertatu ez zen baldintza bat ematen da sarritan -t(z)era(t) duen perpausaren bidez. Horrelakoak dira goiko egia jakin izan balu, hori jakin izan banu edo diru gehiago izan banu. Baina aspektu balioaren aldetik etorkizunera begira dauden adibideak ere aurkitzen dira: Diru gehiago izatera, Australiara joango nintzateke oporretan; Hala nahi izatera, laster atxilotuko lukete erasotzailea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper