Euskararen Gramatika

15.3. Artikulua eta sintagmaren numeroa


15.3. Artikulua eta sintagmaren numeroa

15.3a Izen sintagma osatzerakoan, [±mugatzaile] tasunaz gainera, [±plural] tasuna ere, numeroa seinalatzen duena, beharrezkoa zaigu. Berdin gertatzen da erakuslea hartzen badu ere. Tasun bakoitzarekin dugun aukera bikoitza kontuan izanik, honako eskema hau eman dezakegu:

Illustration

15.3b Izen sintagmak pluralez jartzeko -k eransten zaio artikulu nahiz erakusleari. Jakina denez, singularrak ez du marka berezirik: Gizon asea-Ø zoriontsu izan ohi da; Lapur famatu hura-Ø erori da azkenean; Zakurra-k xaxatu ditu ijitoen kontra; Enbor horie-k txikitzeko agindu diet.

Adibide horietan gizon asea eta lapur famatu hura izen sintagma mugatu singularrak direla esango dugu: -a edo erakuslea + Ø. Aldiz, zakurrak eta enbor horiek, izen sintagma mugatu pluralak: -a edo erakuslea + -k.

15.3c Bestaldetik, mugagabe diren izen sintagmetan ez singularrak ez pluralak ez du marka berezirik. Hala ere, noiz diren [+plural] eta noiz [-plural], aditzaren komunztaduran ikusten da (nor, nork edo nori sintagmetan): Ander etorri da; Bilbo atsegina da; Gizon asko etorri da; Gizon asko etorri dira; Hiru liburu irakurri dut; Hiru liburu irakurri ditut.

Determinatzailea zenbatzailea denean, izen sintagmak [+plural] nahiz [-plural] bezala har daitezke, komunztaduran ikus daitekeenez. Hala ere, mendebaldeko euskaldunek komunztadura pluralean egiten dute oro har (beraz, zenbatzailedun izen sintagmak [+plural] motakoak dira hauentzat). Ekialdekoek joera handiagoa dute halako izen sintagmak singulartzat hartzeko, baina Hegoaldekoek bezala, komunztadura pluralean ere egin dezakete (§ 16.3).

15.3d Baina izen sintagma mugatu pluraletan beste forma hauek ere aurkitu ditzakegu: Guk, irakasleok, geure biziko ixtorioak botatzen dizkiegu ikasle gizajoei; Zuek, apaizok, ez duzue kolperik jotzen.

Ikusten denez, -a + -k formaren parean, -o + -k dugu adibide hauetan. Hau da, mugatzailea neutroa, ez-markatua, nolabait esatearren, eta mugatzaile hurbila (-o), lehen edo bigarren pertsonari dagokiona, hiztun edo entzulearen hurbiltasuna markatzen duena. Gaur egun, mugatzaile hurbil hau ondoren pluralgilea darraikionean bakarrik erabiltzen dugu. Izen sintagma singularrean, aukera bakarra, mugatzaileari dagokionez, -a baita.

Bizkaian, hala ere, gordetzen dituzte (hemen) berton bezalako formak, nahiz singularra izan.

15.3e Bat zenbatzailearen mugatzaile balioa (-a artikuluaren parekoa) dela eta, ikus § 16.2.2.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper