Euskararen Gramatika

9.6. Sinbolismo fonetiko eta hots uztardurak


9.6. Sinbolismo fonetiko eta hots uztardurak

Hitza baino areago hotsa da, era honetako elkartu askotan, funtsezko osagai eta adiera-sortzaile100. Elkartu hauetako osagaiak ez dira kategoria jakin bateko lexemak, ez dira hiztegietako sarrerak; nolabait esateko, ez dute izaerarik bakoitza bere aldetik. Hots jokotik sortzen diren elkartuak, aldiz, adberbio izaten dira gehienetan; izenak noiz behinka, bereziki hots errepiketan (zirimiri, esamesa(k), dardara, zurrumurru, dirdira, marmarra, tirabira…). Bi hots-joko mota bereiz ditzakegu: hots errepikak (hau da, lehen osagaia errepikatzean datza jokoa), eta errima-bikoteak. Azken hauetan, aldi berean, bi motatako bikoteak bereiz ditzakegu: bokal aldaketa oinarri dutenak -i bokala duela lehen osagaiak / o edo a bigarrenak; bigarren osagaiaren hasieran m sudurkari ezpainkaria edo b herskari ezpainkaria daramatenak:

barra-barra, bor-bor, dar-dar, kili-kili, mara-mara, ñir-ñir, parra-parra, pil-pil, tapa-tapa, txintxin, txio-txio(ka), txor-txor, xirri-xirri, kuku(a), ttunttun(a), kirkirra, dardara, dizdiza, marmarra

binbili-bonbolo, bristi-brasta, dilin-dalan, firi-fara, hinki-hanka, iji-aja, kili-kolo, kriski-kraska, piri-para, plisti-plasta, tiki-taka, tirriki-tarraka, zingulu-zangulu, zirti-zarta

aitzaki-maitzaki, auzi-mauzi, duda-muda, erran-merran, handi-mandi, hasi-masi, hautsi-mautsi, hizka-mizka, ika-mika, ikusi-makusi, isil(ka)-misil(ka), jira-bira, nahas-mahas, nahaste-borraste, saski-naski, tarteka-marteka, totel-motel, txirula-mirula, zehatz-mehatz, zizka-mizka, zurrumurru

Hona zenbait adibide (bai adberbio eta bai izen kategoriakoak): Zenbait urteren buruan, hautsi-mautsi bat egin ondoan elizarekin (Xarriton); Binbili-bonbolo, kili-kolo, tikili-tokolo (Arranz); Txoriak txio-txioka ari ziren (Navarro); Jantokitik irten zen tirriki-tarraka (Lopez de Arana); Han aurretik firfira ezti eta txintxin-hotsa zetorrela ematen zuen (I. Mendiguren). Emankortasun ahulekotzat jotzen ditu Hitz-Elkarketa/4 lanak horrelako elkartuak; hala ere, izen kategoriakoak izan daitezke beste izen elkartu bateko mugatzaile, eman dugun azken adibideak erakusten duen bezala (txintxin-hotsa).

100 Ikus Hitz-Elkarketa/1 (1987: 179-197).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper