Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari jauna,
Bilbo
Mila bederatziehun eta hirurogeita hemezortziko martxoaren seian Eusko Kontseilu Nagusiak egin zuen batzarrean, Hezkuntza eta Kulturako kontseilarien proposamenari jarraituz, Euskaltzaindia Euskal Herri mailan organo ofizialtzat hartzea erabaki zuen, euskara landu, zehaztu eta batzeko arazoetan.
Bidenabar, Kontseiluak bere laguntza eskatzen zion Euskaltzaindiari haren zereginak ahal den hobekienik betetzeko.
Euskaltzaindiak ohore handiko eginkizun hau behar bezala bete nahian, Baionako Eusko Erakustokian urtarrilaren hogeita seiko batzarrean, Eusko Kontseilu Nagusiari begiramendu guztiarekin agerpen hau egitea, aho batez erabaki zuen:
Aspaldikoa den Euskal Herria izena, ezin dela inola ere baztertu erdarazko País Vasco delakoaren ordain bezala, nahiz Euskadi hitza ere erabili.
Horrela jakinarazten dizut Batzarraren aginduz.
Jainkoak urte askotarako gorde zaitzala.
Jose M.ª Satrustegi,
idazkaria
Baionan, 1979ko urtarrilaren 26an.
Euskera, XXIV, 1979, 1, 115.