JAGONET galde-erantzunak

eta guzti: sustrai eta guzti, jantzi eta guzti

Galdera:

Zein da zuzena: sustrai eta guzti atera zuen arbola ala sustraiak eta guzti atera zuen arbola?

Erantzuna:

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 328. or.), hauxe da, besteak beste, guzti sarreran datorrena:

- eta guzti. (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen denarekin batera, aipatzen denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.

Horren arabera, sustrai eta guzti da erabilera zuzena.

Data: 2013/10/31 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper