Zein da zuzena: sustrai eta guzti atera zuen arbola ala sustraiak eta guzti atera zuen arbola?
Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez [EH:eta guzti], bi moldeak dira zuzenak: eta guzti esapidea mugatzailerik ez duen izen-sintagma baten (sustrai eta guzti atera zuen arbola) edo izen-sintagma mugatu baten (sustraiak eta guzti atera zuen arbola) eskuinean joan daiteke.
Bada bien artean halako enfasi-graduazio baten aldea. Izen-sintagma mugatua duenak besteak ez duen nolabaiteko emendio-zentzua ematen dio adierari, ere lokailuarekin pareka daitekeena (Sari nazionalak eta guzti irabazi ditu = sari nazionalak ere irabazi ditu).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.