JAGONET galde-erantzunak

-(e)tik gora: 80 lagunetik gora, 6 ordutik gora…

Galdera:

Zein da zuzena 80 lagunetik gora / 80tik gora lagun; 6 ordutik gora / 6tik gora ordu; 14 urtetik gorakoentzat / 14tik gora urtekoentzat eta gisako bikoteetan?

Erantzuna:

Horrelakoetan, “zenbatzailea + izena +-(e)tik gora” da joskera zuzena. Hortaz, 80 lagunetik gora, 6 ordutik gora, 14 urtetik gorakoentzat, hiru mila lagunetik gora elkartu ziren eta abar.

Horren lekuko dira Orotariko Euskal Hiztegian (ikus VIII. lib. 724. or.) ageri diren ondorengo hauek: berrogei urtetik gora dago hori; berrogeitik gora bildu ziren; hogei urtez gora zuenik; bi milatik gora ziren; bederatzi mila laurlekotik gora; hogei mila pezetatik gora eman; laurogei milioitik gora diren horientzat...

Data: 2009/05/14 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper