JAGONET galde-erantzunak

Zenbakien deklinabidea: lau, lauan/*lauean

Galdera:

Azkenaldi honetan irratian nahiz telebistan behin eta berriro entzuten ditut "urtarrilaren lauEan, hilaren hamalauEan" eta antzekoak. Lehen ez nuen hainbestetan entzuten edo ez nintzen konturatzen. Ez al zuen, bada, Euskaltzaindiak "lauan" forma hobetsi, "lauEan" barik.

Erantzuna:

Bai, zuzen zaude: Euskaltzaindiak "urtarrilaren lauan" forma hobetsi zuen 29. arauan, "Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea" delakoan. Beraz, okerra da "*lauEan" forma.

Data: 2001/11/27 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper