Azkenaldi honetan irratian nahiz telebistan behin eta berriro entzuten ditut urtarrilaren lauEan, hilaren hamalauEan eta antzekoak. Lehen ez nuen hainbestetan entzuten edo ez nintzen konturatzen. Ez al zuen, bada, Euskaltzaindiak lauan forma hobetsi, lauEan barik?
Bai, halaxe da: Euskaltzaindiak urtarrilaren lauan forma hobetsi zuen 29. arauan, "Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea" delakoan. Beraz, okerra da *lauEan forma.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > data
Unitate-mota: zenbakiak > data
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.