JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztekoak

Galdera:

Zortzi ordu egon naiz zure zain zuzena da ala zortzi orduan egon naiz zure zain behar du?

Erantzuna:

Zortzi ordu egon zain bezalakoak ondo daude (ikus Euskal Gramatika Laburrak absolutibo kasuaz dioena). Eta, horren ondoan, zortzi orduan egon naiz eta zortzi orduz egon naiz ere zuzenak dira.

Data: 1996 - Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper