Zuzena al da Zortzi ordu egon naiz zure zain? Ala Zortzi orduan egon naiz zure zain behar du?
Zortzi ordu egon zain ondo dago (ikus Euskal Gramatika Laburra liburuak absolutibo (NOR) kasuaz dioena Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 484. or.). Eta, horren ondoan, zortzi orduan egon naiz eta zortzi orduz egon naiz ere zuzenak dira.
Ikus hauek ere: "Denbora adieraztea: -an/-tan (hiru egunean/egunetan), -ra/-tara (bost urtera / bost urtetara)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazkoak (bost minutuan/minututan; zortzi urte hauetan/honetan; bost kilometrora/kilometrotara) " (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > orduak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > orduak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.