JAGONET galde-erantzunak

-kada

Galdera:

Termino berriak sortzeko garaian eratorpenaren bidea oso emankorra bada ere, sarritan zalantza egiten dugu. Zer egin: atzizkiez erreparorik gabe baliatu hitzak behar izan ahala sortzeko ala baliabide horren erabilera neurtu, hitz eratorria gabe hitz-elkarte edo izen-sintagma erabiliz? Adibidez:
-(k)ada atzizkia: harrikada, makilada eta antzeko hitz jatorren bidetik ukondokada, belaunkada, ezpatakada, kulatakada sortu ala izena + -ukaldi/kolpe hitz-elkartearen bidea erabili?
-gile atzizkia erabiliz euritakogile, jostailugile, pintzelgile, kortsegile... ala izena + -egile hitz-elkartea bultzatu.
Badakigu auzi honetan ezin dela araurik eman, eta berezkoa duela euskarak atzizkibidea; baina irizpide orokorrak finkatzeak ez liguke kalterik egingo.

Erantzuna:

Oso zaila dirudi kontu horretan irizpide orokorrak finkatzea, eratorbidea zein hitz-elkarketa, biak baitira bide zuzen eta emankorrak euskaraz. Eta ezin esan daiteke bat ala bestea aukeratu behar den.

Data: 1996 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper