JAGONET galde-erantzunak

Kolpea adieraztea: -kada (harrikada, makilakada)

Termino berriak sortzeko garaian eratorpenaren bidea oso emankorra bada ere, sarritan zalantza egiten dugu. Zer egin: atzizkiez erreparorik gabe baliatu hitzak behar izan ahala sortzeko ala baliabide horren erabilera neurtu, hitz eratorria gabe hitz-elkartea erabiliz? Adibidez:

- -(k)ada atzizkia: harrikada, makilada eta antzeko hitz jatorren bidetik ukondokada, belaunkada, ezpatakada, kulatakada sortu, ala <izena + -ukaldi/kolpe> hitz-elkartearen bidea erabili?

- -gile atzizkia erabiliz euritakogile, jostailugile, pintzelgile, kortsegile..., ala <izena + -egile> hitz-elkartea bultzatu.

Badakigu auzi honetan ezin dela araurik eman, eta berezkoa duela euskarak atzizki-bidea; baina irizpide orokorrak finkatzeak ez liguke kalterik egingo.

Oso zaila dirudi kontu horretan irizpide orokorrak finkatzea, eratorbidea zein hitz-elkarketa, biak baitira bide zuzen eta emankorrak euskaraz.

a) -(k)ada atzizkiari dagokionez, Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan sarrera dira ukondokada, belaunkada, ezpatakada sarrerak. Alegia, ez dira hitz berriak, eta kulatakada ere erabili da. Hiztunaren/idazlearen aukera da eratorpenera edo hitz-elkarketara jotzea, adierazkortasunaren, erregistro-mailaren eta bestelako zertzeladen arabera.

b) -gile atzizkia versus <izena + -egile> hitz-elkartea aukerari dagokionez, hitz berrietan -gile atzizkira jotzea da joera nagusia; hau da, guztiz emankorra da. Horren froga dira Euskaltzaindiaren Hiztegian -gile atzizkiaz eratuta ageri diren hitz eratorri andana, haietako asko berri samarrak. Adibidez: autogile, dokumentalgile, errekurtsogile, gidoigile, grafitigile, inbertsiogile, inkestagile, interpelaziogile, izozkigile, komikigile, modelogile, muralgile, organogile, trokelgile, zutabegile.

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper