Inpertsonalaren erabilera egokia al da honako hau: esaten da, ikusten da…? Irauli, bestalde, hiztegietan du agertzen da; baina zergatik Txalupa irauli egin zen?
Du motako aditz askok onartzen dute da laguntzailea, subjektu jakinik adierazten ez denean, hau da, inpertsonala adierazteko. Euskaltzaindiaren Hiztegian, hala ere, aditz horiek du ad. gisa azaltzen dira. Horregatik, esaten da, ikusten da… egoki daude.
Horietaz gain, da/du bezala azaltzen diren aditzak ere badaude. Esaldian objektua den, horren arabera hartuko dute da nahiz du laguntzailea aditz horiek. Molde horretakoa da [EH:irauli]: Txalupa irauli. Larraineko garia irauli.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.