Zuzena al da orduko hila zen esatea? Ala ordurako hila zen esan behar dugu?
Testuinguru horretan, biak zuzenak dira: ‘une hartarako’ adiera dute biek hor (eta Iparraldean ordukotz litzateke ordaina). Baina ez da beti hala gertatzen. Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, [EH:orduko] adberbioak baditu [EH:ordurako] adberbioak ez dituen beste adiera batzuk ere. Xehetasunak jakiteko, jo hona: "orduko/ordurako" (EBE).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.