Zuzena al da merkealdi hitza pluralean erabiltzea (merkealdiak), gaztelaniazko rebajas eta frantsesezko soldes adierazteko?
Ez da zuzena. Merkealdi hori singularrean aipatzekoa da aldian behin egiten denean, nahiz eta hainbat egun iraun [EH:merkealdi]. -aldi osagaiak salatzen du denbora-hedadura hori. Nolanahi ere, merkealdiak erabil liteke honelako testuinguruetan: Azken urte hauetako merkealdiak ez dira oso errentagarriak izan dendarientzat.
Beraz, gaztelaniazko rebajas eta frantsesezko soldes adierazteko, merkealdia da zuzena, singularrean. Besterik da sinonimo duen beherapen erabiltzen bada; orduan, plurala posible da.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.