Beti plurala da guraso hitza? Beti aita-amak hitzaren berdina?
Ez dira baliokide osoak. Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez [EH:guraso], guraso hitzak aita-amak, aitak, amak (plurala) aditzera eman dezake (Gurasoak etorri dira = Aita-amak etorri dira / (bi) Aitak etorri dira / (bi) Amak etorri dira), baina singularrean ere erabil daiteke aita edo ama adierazteko (Adam, gure lehenbiziko gurasoa. Guraso batek zeukan seme oker eta gaizki hazi bat).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.