Zuzena al da naturzale forma erabiltzea, naturazale erabili ordez?
Naturazale/naturzale eta gisako hitzetan, hau da, -ia eta -tura bukaerako berbek osatutako hitz eratorri eta elkartuetan, amaierako -a hori gal dezaketela Euskaltzaindiak berak esan arren (filologi, biologi, zoologi / kultur, natur, literatur... gisako forma laburtuekin (25. araua)), azken urteotan nagusituz joan da amaierako -a hori ez kentzeko joera, eta horixe da gaur erabilera zabalduena. Horren agerkari, preseski, Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:naturazale] forma baino ez da ageri, nahiz naturzale, arauz, ez den ezinezkoa. Bide bertsutik jo da [EH:industriagune] hitzarekin ere.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.