Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza naturazale bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

naturazale
1 adj./iz. Naturaren zalea dena, natura maite duena. Mendizale, eskalatzaile nahiz naturazale askok han dagoen Etxauri izeneko haitzagatik ezagutuko dute Etxauribar. Tokiko natura interpretatzen laguntzeko xedez, ingurumen etxe bat eta erakusketa iraunkorra izango ditugu han, naturazale ororen mesedetan.
2 iz. Naturalista. Jean-Pierre-Armand David Halsouet (1826-1900) apaiz naturazale ezpeletarra zientzialari euskaldunen artean gorenetakoa izango dugu.

Aztergaia: naturazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): naturazale 147 (naturzale 9): Deia 114 (adib.: “Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia”), Elhuyar 2 (adib.: “Dibulgazioaren zaleentzat zein naturazaleentzat erabilgarri izan daitekeen liburua da”), Consumer 3 (adib.: “Adituen iritziz, praktika horri aurka egiteko modu behinenetako bat, naturazale horiek jabearaztea beren zaletasunek eragiten dituzten ondorioez”), Berria 13 (adib.: “Eta Darwin naturazalea naturalista bilakatu zen bitarte horretan”), EiTB 5 (adib.: “Bildumak, XIX. mende erdialdean, Euskal Herriko landareak bildu eta marraztu zituzten bi naturazale elkartzen ditu”), Jakin 5 (adib.: “Naturazale. Cuadernos de Ciencias naturales”), Argia 3 (adib.: “Armand David fraide eta naturazale lapurtarraren omenez”), DiarioVasco 2 (adib.: “Urteetan naturazaleen ikur bilakatuko dena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: naturazale 5: Berria (“Haritzalde naturazaleen elkartearen ustetan, hiriak duen «altxor eta ondare ederrenetarikoa» da”), Hasier Etxeberria (“Apaiza izango zen, hala badiote kronikek, baina hori baino lehenago, naturazale”), Fernando Morillo (“Inoiz jarraitu zuenean, naturazale xelebre eta kaltegabe arrunt horietako bat besterik ez zitzaion iruditu”), Pello Zabala (“Agudo beste izen bat azaltzen da, Txindokipeko abaltzisketar naturazale Inazio Urretabizkaiarena”), Piarres Xarriton (“Eta, horrela, norbaitek ez baldin badu ez buruzagirik ez erregerik gizarteak emanik, badu bizkitartean Jainkoa bera den Natura naturazaleak emanik, berak bere burua kudeatzeko, bideratzeko, eta argitzeko boterea”); naturzale 14, Berria (adib.: “Naturzaleak eta ehiztariak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta aski erabilia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.