Nola idatzi behar da, postposizio ala posposizio, substantzia ala sustantzia? Eta -bsz- multzoa dutenak? Abszesu eta abszisio hitz teknikoak, adibidez.
Hitz mailegatuek jatorriz hiru kontsonantezko multzoa dutenean, euskarak ere hiru kontsonanteak gordetzen ditu: postposizio, institutu, konstituzio, translazio, transkripzio, transmisio, transgeniko, transformatu, transplante, transbordadore, transfusio, transzendente …
Hala ere, badira bi salbuespen:
a) Erdal -bsc- kontsonante-multzoa, hitzak mailegatzean, -bz- bihurtzen da. Adibidez, abzesu, abzisa, abzisio.
b) Euskara idatzian aspaldidanik erabili diren hizkera arrunteko esanahia duten hitzak. Adibidez: sustantzia. Orduan, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeenez, ez dute esanahi bera: [EH:sustantzia] (‘funtsa’, ‘ganora’) ≠ [EH:substantzia] (‘gaia’).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.