Zuzenak al dira esaldi hauek Pixka bat handituta dauka besoa adierazteko?
a. Handitu samar dauka besoa.
b. Handitu samartuta dauka besoa.
c. Handitu samartua dauka besoa.
d. Handitu samarra dauka besoa.
Denak zuzenak dira, lehenbizikoa izan ezik. Alboan beste adibide zuzen bana erantsi dugu:
a. *Handitu samar dauka besoa. / Etxe handi samar batean bizi zen.
b. Handitu samartuta dauka besoa. / Nahastu samartuta etorri zen.
c. Handitu samartua dauka besoa. / Egin samartuak ditu lanak.
d. Handitu samarra dauka besoa. / Aurreratu samarra du bere lana.
e. Handitu samarrik dauka besoa./ Busti samarrik zituen begiak.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.