Aditzak aspektu burutua ala burutugabea behar du ohi partikularekin doanean? Etorri ohi da ala etortzen ohi da?
Badirudi, oro har, burutua dela nagusi Hegoaldeko tradizioan, eta burutugabea Iparraldean. Euskaltzaindiaren Hiztegiak berariaz dio bi moduetan idatz daitekeela [EH:ohi]: “forma ez-trinkoetan, aditza era burutuan edo aditz-izen eran joan daiteke”. Beraz, bietara da zuzena: etorri ohi da eta etortzen ohi da.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.